The Big Lebowski

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Big Lebowski
Jatorria
Argitaratze-data1998
Jatorrizko izenburuaThe Big Lebowski
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
alemana
hebreera
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Honen izena daramaJeffrey Lebowski (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, Krimenezko filma, comedy of error (en) Itzuli eta Zinema beltza
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Los Angeles, Malibu eta Santa Monica
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joel Coen
Ethan Coen

Gidoigilea(k)Joel Coen
Ethan Coen

Antzezlea(k)
Julianne Moore (Maude Lebowski (en) Itzuli)
Steve Buscemi (Theodore Donald Kerabatsos (en) Itzuli)
Jeff Bridges (The Dude (en) Itzuli)
John Goodman (Walter Sobchak (en) Itzuli)
John Turturro (Jesus Quintana (en) Itzuli)
David Huddleston (Jeffrey Lebowski (en) Itzuli)
Philip Seymour Hoffman (Brandt (en) Itzuli)
Ben Gazzara (Jackie Treehorn (en) Itzuli)
Tara Reid (Bunny Lebowski (en) Itzuli)
Sam Elliott (The Stranger (en) Itzuli)
Mark Pellegrino
Peter Stormare (Uli Kunkel (en) Itzuli)
Flea
Aimee Mann
Jon Polito
Asia Carrera
David Thewlis (Knox Harrington (en) Itzuli)
Jack Kehler
Jimmie Dale Gilmore
Leon Russom
Warren Keith
Marshall Manesh
Richard Gant
Torsten Voges
Christian Clemenson
Harry Bugin (Arthur Digby Sellers (en) Itzuli)

























Ekoizpena
EkoizleaTim Bevan
Eric Fellner
Joel Coen
Ethan Coen
Coen anaiak




Konpainia ekoizleaWorking Title Films (en) Itzuli
PolyGram Filmed Entertainment
[[Kategoria:Working Title Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaCoen anaiak
Bestelako lanak
MusikagileaCarter Burwell
Argazki-zuzendariaRoger Deakins
Jantzi-diseinatzaileaMary Zophres (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Argumentu nagusiaVågåsommeren (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0118715 Filmaffinity: 237285 Allocine: 16463 Rottentomatoes: m/the_big_lebowski Mojo: biglebowski Allmovie: v158880 TCM: 442771 Metacritic: movie/the-big-lebowski TV.com: movies/the-big-lebowski Netlix: 1181532Edit the value on Wikidata
kronologia
Fargo The Big Lebowski O Brother, Where Art Thou?

The Big Lebowski (euskaraz Lebowski Handia) 1998. urtean Coen anaiek idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuten estatubatuar umorezko filma bat da.

Bertan Jeff Bridges, John Goodman, Julianne Moore eta Steve Buscemi aktoreek pertsonaia nagusiak antzezten dituzte, eta horiez gain Seymour Hoffman, David Huddleston, Tara Reid eta John Turturro aktoreak ere agertzen dira. Bestalde, filmaren narratzailea Stranger izeneko cowboy baten ahotsa da, Sam Elliott aktoreak ipinita.

Bere garaian zinemetan proiektatu zenean ez zuen beste munduko harrerarik jaso baina denbora igaro ahala kultuzko film alternatiboa bilakatu zen. Gaur egun jarraitzaile ugari ditu, eta zientoka aldiz ikusi duten ikusleak ere badaude.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma 1990eko hamarkadaren hasieran eta Golkoko Gerra puri-purian dagoenean Los Angeles hirian girotuta dago, protagonista nagusia Jeffrey Lebowski, ezizenez The Dude ("Tipoa"), adin ertaineko gizon bat delarik (Jeff Bridges). Honek bi adiskide ditu: Walter Sobchak, poloniar jatorriko Vietnamgo Gerrako beteranoa eta bere emazteohiaren eraginez katolizismotik juradismora aldatua (John Goodman), eta Donny (Steve Buscemi). Hiruak elkarren artean zeharo ezberdinak dira baina zaletasun batek batzen ditu: bolo jokoa.

Gaur batez Lebowski supermerkatutik etxera itzuli eta bertan bere zain dauden bi kankailu topatzen ditu. Bere ustezko emaztea den Bunnyk Jackie Treehorn izeneko gizon batekin duen zorra kitatzeko eskatuko diote. Woo izeneko kankailu hauetako bat The Duderen alfonbran txixa egingo du. The Dudek beste norbaitekin nahastu dutela azaltzen die, bera ez baita aberts bat, izenez beharrean bere The Dude ezizenez deitu ohi duten eta kolpe zorrik jotzen ez duen alfer bat baizik.

Kankailuak amorraturik nahastu egin direla ohartu eta etxetik hanka egingo dute, bidebatez The Dude gizarajoaren alfobra zisko eginda utzi dutelarik.

Behin filmaren hasierako izenburuak amaitu ostean Lebowski The Dude, Walter eta Donny bololeku batean jokoan agertzen dira. Lebowskik jazotakoa azaltzen die eta Walterrek gertaera edo eraso hori bertan behera ez uzteko burua berotzen dio, hortaz The Dude berarekin nahastu duten Jeffrey Lebowski edo Lebowski Handia izeneko beste gizona bisitatzera joaten da. Azken hau enpresa munduan arrakasta eduki eta gaur egun gurpildun eserleku batean dagoen agure aberats bat da. Hau sekulako etxalde batean bizi da, zurikerian ibiltzea gustukoa duen bere morroi Brandt (The Simpsons maarrazki bizidunetako Smithers morroiaren antzekoa) eta emazte Bunny ederrarekin.

The Dudek Lebowskiri suntsitutako bere alfonbrarengatik diruordain bat eskatzen dio, Lebowskik ezezkoa eman eta gainera The Dude langabezian dagoelako alfer mailara gutxietxi egingo du. The Dudek alde egingo du, halere ez aurretik etxalde hartako alfonbra bat hautatu eta eraman gabe. Joan aurretik Bunny emaztea eta bere lagun nihilista ezagutuko ditu. Honela filmaren argudioa nahas-mahas batean bilakatuz joango da...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]