O Brother, Where Art Thou?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
O Brother, Where Art Thou?
Filma
Jatorrizko izena O Brother, Where Art Thou?
Urtea 2000
Generoa buddy filma
komedia
film adaptazioa
treasure hunt filma
Herrialdea Frantzia
Ameriketako Estatu Batuak
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Odisea
Iraupena 103 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Joel Coen
Ethan Coen

Gidoigilea(k) Homero
Joel Coen
Ethan Coen


Antzezlea(k)
George Clooney
John Goodman
John Turturro
Tim Blake Nelson
Holly Hunter
Charles Durning
Michael Badalucco
Wayne Duvall
Ed Gale
Ray McKinnon
Daniel von Bargen
Chris Thomas King











Ekoizpena
Ekoizlea Frank Marshall
Joel Coen
Ethan Coen


Konpainia ekoizlea Mike Zoss Productions
Touchstone Pictures
Working Title Films
StudioCanal
Universal Studios




Ekoizle eragilea Tim Bevan
Eric Fellner
Edizioa Joel Coen
Ethan Coen
Tricia Cooke
Ekoizpen-diseinatzailea Nancy Haigh
Bestelako lanak
Musikagilea T-Bone Burnett
Argazki-zuzendaria Roger Deakins
Sariak
Kanpo loturak
studio.go.com/movies/obrother

O Brother, Where Art Thou? (euskaraz Oi Anaia, Non Hago?) 2000. urtean Coen anaiek (Joel Coen eta Ethan Coen) zuzenduriko filma bat da. Bere istorioa Depresio Handiaren garaian kokatzen da, 1937ko Mississippi estatuan hain zuzen ere. Filma honen hasierako izenburuetan aipatzen den bezala, Homeroren Odisea kontakizunan oinarritzen da, bide batez, Estatu Batuetako Hegoaldearen usadiozko topikoak astintzen ditu. Bere garaian filma honetako "Man of Constant Sorrow" ("Atsekabe Etengabeko Gizona") abestia nahiko entzutetsua izan zen.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

O Brother, Where Art Thou? filmak ihes egin berri duten hiru presoen istoria azaltzen digu: Ulysses Everett McGill, Everett gisa ezaguna (George Clooney); Pete (John Turturro) eta Delmar O’Donnell (Tim Blake Nelson). Hiru hauek preso talde batetik ihes egin berri dute, Everett esanaren arabera, berak auto blindatu batetik ohostu eta bere espetxeratzea baino lehen lurperatutako 1,2 milioiko altxorra berrezkuratzeko asmoz. Helburu hau lortzeko lau egun besterik ez dituzte, altxorra kokatzen den harana lasterrera proiektu hidroelektriko baten ondorioz urperatu eta Arkabutla aintzira bihurtuko baita. Ihesaldia hastean, trenbideko eskuzko gurdi batean doan itsu batekin topatuko dira. Gurdira igo eta Homeroren Odiseako igarlearen antzera itsuak etorkizuna iragarriko die.

Hirukotea altxorraren bilaketari ekingo dio, eta ibaitik hurbil fededun kongregazio edo lagunarte batekin topo egitean, Pete eta Delmar bataiatu egingo dira. Bidaia jarraitzearekin bat, hiruak Tommy Johnson gitarjolea adiskide egingo dute (Chris Thomas King blues musikariak antzeztua). Iheslariek musikariari ezerezean geldirik dagoen zergatiaz galdetzean, honek bere arima deabruari saldu ziola erantzuten die, betiere gitarra trebeziaz jotzeko trukean. Filmako une honek akleptismo elementu bat ezartzen du, Estatu Batuetako Hegoaldeko folklorean oso ohikoa den gaia sartzen baitu: deabruari bere arima saltzen dion musikariarena. Honen adibide argienetakoa Robert Johnson da.

Lauak euren buruei "The Soggy Bottom Boys" ("Hiru Ipurdi Bustiak", zinez errealitatean existitzen den musika taldea) musika talde izena ipini eta irratietxe batean "Man of Constant Sorrow" abestia grabatuko dute. Nahiz eta hasiera batean abestia diru erraza lortzeko asmoz abestu izan, gerora estatu osoan ospetsu bilakatuko da. Beren ibilgailua poliziak aurkitu ostean hirukotea Tommyrengandik banandu eta abentura euren kaxaz jarraituko dute. Izango dituzten topaketa ugariren artean, George Nelsonekin burututako auto bidaia eta banku lapurreta, hiru gizasemeen taldea sorgindu, lokartu arte hipnotizatu eta Pete itxuraz apo bilakatuko duten hiru lamien topaketa (Odiseako teknikaren antzekoa erabiliz), eta Big Dan Teague biblia saltzaile begibakarrarekin duten topaketa izango dira.

Istorioa korapilatzen doan heinean Odisea oroitarazten duten pertsonaiak irudikatzen dira, adibidez, Dan Teagle (John Goodman), biblia saltzaile begibakarra Ulises eta bere adiskideen bidaian agertzen den ziklopearen parekidea da; Ulysses Everett McGillek bere emazte den Penny (Penelope) eta alabekin duen berrelkarteratzea; edota hiru iheslariei euren ibilbidetik alboratzea lortu eta abere bilakatzen dituzten hiru erreka lamiak.

Aldiz beste pasarte batzuk hegoaldearen ikuspuntu kritikoa eskeintzen dute, esate baterako, Ku Klux Klan erakundearen ospakizun odoltsuak, suziz osaturiko topaguneak, sugarrezko gurutzeak, mozorrodun arrazistak, etab.

Aktorak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Big Dan Teague pertsonaia antzezten duen John Goodman aktorea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]