Xatt al-Arab

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Xatt al-Arab

Shat Al-Arab-Basra.jpg


Xatt al-Arab Basora inguruan (Irak).
Bertako izena شط العرب
Kokapena  Irak
 Iran
Luzera 200 km
Emaria 1.750 m³/s
Iturburua Tigris eta Eufratesen bilgunea Al-Qurnahen
Ibai ahoa Persiar golkoa
Shatt al arab.png

Xatt al-Arab[1] (arabieraz: شط العرب, Šaṭṭ al-ʿArab, "arabiarren kostaldea edo hondartza"; persieraz: ‫اروندرود‬, Arvandrūd) hego-ekialdeko Asiako ibaia da, Iran eta Iraketik igarotzen dena. 200 kilometro luze da, Tigris eta Eufratesen bilgunetik Persiar golkoraino.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigris eta Eufratesen elkargunean sortzen da ibai hau. Basora hiriaren hegoaldean Karun ibaiaren ura hartzen du. Irango Abadan hiritik bokaleraino, Irak eta Iranen arteko muga eratzen du. Deltan dago Irakeko itsasalde bakarra. Garrantzi handikoa da Faoko portua, handik egiten baita Irakeko petrolioaren esportazioa. Basora da ibai ertzeko hiri garrantzitsuena, eta haren inguruetan daude munduko palmondo sail handienak (munduko ekoizpenaren hiru laurden).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980-1988 bitartean, Iran-Irak Gerran, gudu bortitzak izan ziren bertan; orobat 1991ko Golkoko Gerran; gerra horren ondoren biztanleak, xiiak gehienak, Irakeko gobernuaren kontra matxinatu ziren –Irakeko biztanleen gehiengoa musulman sunita da–. Mendebaldeko estatuek hegazkin militarrez ibili ezineko babes gune izendatu zuten bonbardaketak galarazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xatt al-Arab Aldatu lotura Wikidatan