Persiar golkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Persiar golkoa
Persian Gulf EN.PNG
Ozeanoa Indiako ozeanoa
Kontinentea Asia
Koordenatuak 26° N, 52° E / 26°N,52°E / 26; 52Koordenatuak: 26° N, 52° E / 26°N,52°E / 26; 52
Azalera 251.000 km²
Luzera 989 km
Zabalera 56-360 km
Sakonera batez bestekoa: 50 m
handiena: 90 m

Persiar golkoa[1] (persieraz خليج فارس khalīj-e-Fārs, arabieraz الخليج الفارسي al-khalīj al-fārisī) Indiako ozeanoko golkoa da, Irango hego-mendebaldearen eta Arabiar penintsularen artekoa, Xatt al-Arabetik, Tigris eta Eufrates ibaien ahotik, Ormuzko itsasarteraino hedatzen dena. 56-360 kilometro zabal eta 989 kilometro luze da, eta 251.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Sakonera gutxikoa da, 90 metro inguru tokirik sakonenean. Iran aldeko kostaldea Arabiakoa baino sakonagoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldetik ekialdera, ordulariko orratzen noranzkoari jarraituz, ondorengo herrialde hauek daude golkoaren inguruan:

Ekologia aberats eta askotarikoa, industrializazio astunak eta, batez ere, azken urteotako gerretako petrolio isurketa handiek arriskuan jarri dute oreka naturala.

Persiar golkoa espaziotik

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko azaroaren 11ean, Errusiak eta Iranek Persiar golkoan bi erreaktore nuklear eraikitzeko asmoa adierazi zuten. Gainera, Iranen guztira zortzi erreaktore nuklear eraikitzeko aukera ematen zuen protokoloa sinatu zuten Moskun egindako ekitaldi batean[2].

Abenduaren 9an, zuten tentsio giroa lasaitzeko saioa egin zuten Golkoko herriek. Dohan bi eguneko bilera egingo zuen Golkoko Lankidetzarako Kontseiluak eta enbaxadoreak Qatarrera itzultzea onartu zuten monarkiek[3].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzi handia du munduko ekonomiarentzat, ertzetako estatuek –Saudi Arabia, Bahrain, Arabiar Emirerri Batuak, Kuwait, Iran, Irak– munduko petrolioaren laurdena ekoizten baitute, bertatik zabaltzen da mundu guztiko findegietara. Bertako perlak oso aintzat hartuak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Persiar golkoa Aldatu lotura Wikidatan