Edukira joan

Abadon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abadon
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
DomeinuaOsin (mitologia eta erlijioa)a

Abadon[1] (hebreeraz: אֲבַדּוֹן‎’Ăḇaddōn, euskaraz: «suntsipena»), baita Apolion (antzinako grezieraz: ἈπολλύωνApollúōn, euskaraz: «suntsitzailea») ere, Biblian aipatutako osingo aingeru baten hebreerazko eta grezierazko izena da. Suntsipen-leku bat izendatzeko ere erabiltzen dute.

Alde batetik, Itun Zaharrean edo Torahn, Abadon osin hondogabe bat da, oro har hildakoen munduari- Sheoli (שְׁאוֹל Šəʾōl)- lotuta dagoena.[2] Joben liburuan herio pertsonifikatua da.[3]

Bestalde, Itun Berriko Apokalipsian, Abadon aingeru baten izena da, otarrain armada bateko erregea.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. (Ingelesez) William MacDonald; Arthur L Farstad. (1990). Believers Bible commentary. New Testament: an exposition of the Sacred Scriptures. Nashville: Nelson Publishers, 829 or. ISBN 9780840775764..
  3. Bruce M Metzger; Michael David Coogan. (1933). The Oxford companion to the Bible. New York: Oxford University Press, 3 or. ISBN 9780195046458..
  4. Ap 9:11

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.