Abdel Tawab Jusef

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdel Tawab Jusef

Bizitza
JaiotzaBeni Suef Governorate (en) Itzuli1928ko urriaren 10a
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
HeriotzaKairo2015eko irailaren 28a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Notaila Rashed (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literatura idazlea, eleberrigilea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Abdel Tawab Jusef (arabieraz: عبد التواب يوسف‎; Alfashn, Beniswef, Egiptoko Erresuma, 1928ko urriaren 1a - Kairo, Egipto, 2015eko irailaren 28a) arabierazko eta ingelesezko idazlea da. Haur-literaturako idazle gisa nabarmendu da batez ere. Hasieratik saiatu da bereizten haur-literatura eta haurrentzat idatzitako testuak. Bere ustez haurren irudimena mugarik ez duen unibertsoa da, irudiz, pertsonaiez eta gertaerez betea, eta lagundu egin behar zaie beren unibertsoa eraikitzen, beren kasa osaturiko ikuspegien arabera eta beraiek nahi duten bezala berreraiki ez dezaten mundua.

Literatura-lanak idazteaz gainera, arabiar herrialdeetarako hainbat irrati eta telebistatarako lan egin du. Hainbat sari eman dizkiote, besteak beste, Nazioarteko Literatura Saria, 1991n.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jusefek ehunka liburu idatzi ditu, arabieraz eta ingelesez, horien artean eleberriak, olerkiak eta antzerkiak. Bere lan nagusietako bat Mahomaren bizitza ipuin liluragarria da, zeinetan animaliek eta objektu bizigabeek kontatzen baitute igarlearen bizitza.

Arabieraz idatzitako lanetan azpimarratzekoak ditu Hassan eta Ihsan, Ibnen (1969); Izeba Ni'ina, arabieraz haurrentzat idatziriko lehenengo antzerki lana, seguruenik; Koloreak, bederatzi liburuz osaturiko bilduma; Goazen irakurtzera (1999), 15 liburukiz osaturikoa, eta abar.

Ingelesezkoetan, berriz, aipagarriak dira Arab Pioneers and Western Scientists in a Strange Encounter (1984), zeinetan agertu baitzituen mende desberdinetako baina zientzia-alor bereko mendebaldeko zientzialarien eta arabiar zientzialarien arteko elkarrizketak, eta The Dancing Skeleton kontakizun laburren bilduma.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]