Edukira joan

Abdirashid Ali Shermarke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdirashid Ali Shermarke


Somaliako presidente

1967ko uztailaren 6a - 1969ko urriaren 15a
Aden Abdullah Osman Daar

Somaliako Lehen Ministroa

1960ko uztailaren 12a - 1964ko ekainaren 14a
Muhammad Haji Ibrahim Egal - Abdirizak Haji Hussein
Bizitza
JaiotzaHarardhere1919ko urriaren 16a
Herrialdea Somalia
HeriotzaLas Anod (en) Itzuli1969ko urriaren 15a (49 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzaksomaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaSomali Youth League (en) Itzuli

Abdirashid Ali Shermarke (somalieraz: Cabdirashiid Cali Sharmaarke; Harardhere, 1919ko ekainaren 8a - Las Anod, 1969ko urriaren 15a) Somaliako 2. presidentea izan zen.

Eskola koranikoetan ikasi zuen, eta merkatari eta funtzionario gisa lan egin zuen Italiako administrazio kolonialean. 1943an Somaliako Gazteriaren Ligara batu zen. Zientzia politikoetan lizentziatu zen Erromako Sapienza Unibertsitatean.

1960ko uztailaren 1ean Somaliak independentzia lortu zuen, eta Aden Abdullah Osman Daar presidenteak Shermarke lehen ministro izendatu zuen. Asko bidaiatu zuen neutraltasun eta lerrokatze gaberen politika sustatzeko. 1964ko hauteskundeak arte egon zen karguan.

1967an presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. 1969an bere bizkartzainetako batek hil zuen herrialdearen iparraldea bisitatzen ari zela. Badirudi hilketaren arrazoiak pertsonalak izan zirela politikoak baino gehiago. Bere hiletaren biharamunean, armadak boterea hartu zuen Mohamed Siad Barrek zuzendutako estatu kolpe batean.