Edukira joan

Muhammad Haji Ibrahim Egal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muhammad Haji Ibrahim Egal


Governor of Somaliland (en) Itzuli

1993ko maiatzaren 16a - 2002ko maiatzaren 3a
Abdirahman Ahmed Ali Tuur (en) Itzuli - Dahir Rayale Kahin (en) Itzuli

Somaliako Lehen Ministroa

1967ko uztailaren 15a - 1969ko urriaren 21a
Abdirizak Haji Hussein
Minister of Foreign Affairs (Somalia) (en) Itzuli

1967 - 1969
Ahmed Yusuf Dualeh (en) Itzuli - Haji Farah Ali Omar (en) Itzuli

Somaliako Lehen Ministroa

1960ko uztailaren 1a - 1960ko uztailaren 12a
Abdullahi Issa (en) Itzuli - Abdirashid Ali Shermarke
Bizitza
JaiotzaOdweine (en) Itzuli1928ko abuztuaren 15a
HerrialdeaSomalilandia Britainiarra
 Somalia
State of Somaliland
 Somalilandia
HeriotzaPretoria2002ko maiatzaren 3a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Edna Adan Ismail (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa United Peoples' Democratic Party (en) Itzuli

Muhammad Haji Ibrahim Egal (somalieraz: Maxamed Xaaji Ibraahim Cigaal, arabieraz: محمد الحاج ابراهيم عقال‎; Odweyne, 1928ko abuztuaren 15a - Pretoria, 2002ko maiatzaren 3a) somaliar politikaria izan zen. Somaliako lehen ministro izan zen 1960an eta 1967tik 1969ra. Somalilandiako presidentea ere izan zen 1993tik hil zen arte.

Independentzia lortu berri zuen Somaliako lehen ministroa izan zen 1960ko ekainaren 1etik 12ra. Defentsa ministroa (1960-1962) eta Hezkuntza ministroa (1963) izan zen. 1967an Abdirashid Ali Shermarke presidente hautatu zuten eta Egal lehen ministro izendatu zuten. Egal Washingtonen zegoen Shermarke hil zutenean eta herrialdera itzultzean espetxeratu egin zuten Siad Barreren diktaduragatik, baina gero enbaxadore izendatu zuten Indian (1976-1978), eta berriro espetxeratu zuten 1985era arte.

1993an, Somalilandiako bigarren presidente hautatu zuten, eta herrialdearen independentzia sendotu zuen, merkataritza harremanak ezarri zituen kanpokoekin eta txanpon, pasaporte eta bandera berriak ezarri zituen.