Edukira joan

Able Archer 83

Wikipedia, Entziklopedia askea
Able Archer 83
MotaBrinkmanship (en) Itzuli
command post exercise (en) Itzuli
Exercise Able Archer (en) Itzuli
krisi politiko
Denbora-tarte1983ko azaroaren 2a - 1983ko azaroaren 11
KokalekuMendebaldeko Europa
Parte-hartzaileak

Able Archer 83 (Arkulari Gai), 1983ko azaroaren 2a eta 11 artean NATOk Gerra Hotzan zehar, Mendebaldeko Europan eta Belgikako Mons udalerritik iparraldera dagoen Indar Aliatuen Europako Koartel Nagusian (SHAPE) burututako aginte eta kontrol ariketa militarretako bat izan zen. Ariketak gatazka eskalada daldi bat simulatu zuen, jaurtiketa nuklear koordinatuekin amaituz. Komunikazio formstu berria eta bakarra gehitu zen, isilpeko irratiak; Estatuburuen partehartzeaz 1 alerta nuklearreko DEFCON egoera simulatu zen.

Ariketaren izaera errealistak nahiz AEB eta Sobietar Batasunaren arteko harremanen txartzeak eta Europara Pershing II estatubatuar misil nuklearren ailegatzeak sobietarrek Able Archer 83 ariketa benetako gerra mehatxua eta benetako lehen kolpe nuklear bat zela sinistaraztea ekarri zuen. Izan ere, 1983ko azaroaren amaieran estatubatuarrek Mendebaldeko Alemanian Pershing II misil nuklearren instalakuntzari ekin zioten. KGBk prestakuntza hauen berri bazuen eta sobietarrek beren Ekialdeko Alemania eta Poloniako indar nuklearrak eta aire unitateak larrialdi egoeran ipiniz erantzun zuten. Historialariek gertaera ilun hau 1962ko Kubako misilen krisialditik mundu gerra nuklear bat eragiteko hurbilen egon zenatzat jotzen dute.