Abraham Hondius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abraham Hondius
Jean Baptiste Descamps-Abraham Hondius p280.gif
Bizitza
JaiotzaRotterdam, 1631
Herrialdea Herbehereak
HeriotzaLondres, 1691 (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Rotterdam
Amsterdam
Rotterdam eta Londres
Lan nabarmenakThe annunciation to the shepherds (en) Itzuli
The adoration of the shepherds (en) Itzuli
The deer hunt (en) Itzuli

Abraham Danielsz de Hondt, Abraham Hondius gisa ezagunagoa (Rotterdam, c. 1631 - Londres, 1691ko irailaren 17a), Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria eta irarlea izan zen. Bere ibilbide nagusia, hala ere, Londresen egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cornelis Saftleven artistarekin ikasi zuen, batzutan haien lanak nahastu egiten dira. Lehendabizi Rotterdamen lan egin zuen, ondoren, 1659tik aurrera, Amsterdamen. 1666an behin betirako Londresen kokatu zen. Bere heriotz data ez dago garbi. iturri batzuen arabera 1691eko irailaren 1691ean lurperatu zuten baina beste batzuen arabera 1691ean izan zen.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan asko ehiza eta zakurren inguruan eginak daude. Zakurrak deskantsatzen edo ehizean ohikoak dira bere margolanetan. Horietako asko Londreseko British Museumen ikus daitezke. Baita ere mitologiaren gaiak, eszena konstunbristak eta eszena erlijiosoak egin zituen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek aipa daitezke:

  • Kolore bizien erabilera.
  • Margolan berean plano desberdinen erabilera.
  • Irudiak gainkargatuta agertzen dira.
  • Beste margolarien moduan, esaterako Philips Wouwerman, Albert Jacob Cuyp eta Paulus Potter, paisaian eta zerumugaren trataeraz kezkatuta zegoen.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ehiztariak zakurrekin, Victoria and Albert Museum.[1]
  • Tximua eta katua (1670), Clevelandeko Museoa, Ameriketako Estatu Batuak [1]
  • Basurdearen ehiza (1672), Clevelandeko Museoa, Ameriketako Estatu Batuak
  • Piramo eta Tisbe, Boymans Van Beuningen Museoa, Rotterdam [2]
  • Merkurio eta Argos, Bilduma partikularra, Galllery of Art webgunea [3]
  • Artzainen adorazioa (ca. 1660), Bordeleko Arte Ederren Museoa, Frantzia

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Huntsmen with dogs, V&A collections.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]