Abrakadabra

Wikipedia, Entziklopedia askea
VI. edo VII. mendeko zilarrezko talismana, abrakadabra hitzaren antzeko izkribuarekin.

Abrakadabra ilusionismoan erabiltzen den arao bat da, eta historian zehar, sendatzeko gaitasuna zuela uste zena kuttun batean inskribatuta bazegoen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko edo Ekialde Hurbileko hizkuntza askotan bilatu da hitzaren etimologia. Aramerazko "Adhadda kedhabhra" esaldiaren eraldaketa izan daiteke, "Suntsitua izan dadila" esan nahi duena, edo "Evra kedebra" esaldiarena, "Nire hitzetik sortuko dut" dioena. Hebreeratik etor liteke "Ha brakha dabra", (הברכה דברה) "Bedeinkazioak dio", edo "Abreg ad Hâbra", "Bidali zure tximista heriotzaraino"[1].

Etimologia folkloriko ugari ere badira, latinezko edo grekozko antzeko hitzetik eratortzen dituztenak, hala nola Abraxas hitzetik[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abrakadabra hiruki batean inskribatua (Nordisk familjebok).

Hitzaren lehen aipamen ezaguna II. mendean izan zen Liber Medicinalis izeneko liburu batean (batzuetan De Medicina Praecepta Saluberrima izenez ezaguna), Sereno Sammonikok idatzia[3], Karakala erromatar enperadorearen medikua zena. Liburuaren 52. kapituluan, malaria zuten gaixoek kutun bat eramatea aholkatzen zuen, non hitza agertzen zen hiruki formarekin. Kutunaren botereak, azaldu zuenez, gaixotasun hilgarriak desagerrarazten ditu. Beste enperadore erromatar batzuk, Geta eta Alexandro Severo barne, Sereno Sammonikoren medikuntzaren jarraitzaileak zirenez, agian arao hau erabili zuten[3].

Basilidesen sektako gnostikoek, formula magiko bezala erabiltzen zuten, izpiritu ongulé en laguntza eskatzeko gaixotasun eta ezbeharren aurka[4]. Abraxas-harrietan agertzen zen, kutun bezala erabiliak. Geroago, erabilera gnostikoetatik haratago hedatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)Jean Chevalier, Alain Gheerbrant, Dictionnaire des symboles, Robert Laffont/Jupiter, Paris, 1982, 3 or. ISBN 2-221-50319-8.
  2. (Frantsesez) Abracadabra hitza TLF hiztegian
  3. a b (Latinez) Sammonicus, Quintus Serenus. (1786). «CAPVT LII Hemitritaeo depellendo» Quinti Sereni Samonici de medicina praecepta salvberrima. In bibliopolio I. G. Mülleriano, 150-152 or..
  4. Chisholm, Hugh, ed. (1911). Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press. Abracadabra

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]