Alexandro Severo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexandro Severo
Bust Alexander Severus Louvre Ma1051 n1.jpg
Erromatar enperadorea

222ko martxoak 13 - 235eko martxoak 18
Heliogabalo - Maximino Trax
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Tell Arqa208ko urriaren 1a
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Mogontiacum235eko martxoaren 19a (26 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Marcus Julius Gessius Marcianus
Ama Julia Mamea
Ezkontidea(k) Sallustia Orbiana
Leinua Severar leinu
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Alexandro Severo (latinez: Marcus Aurelius Severus Alexandrus; 208ko urriaren 1a - 235eko martxoaren 18a) erromatar enperadorea izan zen, 222tik hil zen arte, severar leinuko azkena.

Haren ama Julia Mamea izan zen, Julia Mesaren alaba eta Heliogabaloren izeba. Basiano zuen jatorrizko izena, baina aldatu egin zuen 221ean, Julia Mesaren presiopean Heliogabalok ondorengo izendatu zuenean. Hurrengo urtean, martxoaren 11an Heliogabalo hil zuen Pretoriar Goardiak. Alexandro Severo enperadorearen izendapena onartu zuten Pretoriar Goardiak eta Senatuak.

Garai horretan amaren menpean zegoen Alexandro. Julia Mameak, birtutez betetako emakumeak, aholkulari trebeez inguratu zuen semea. Baina beste aldetik, emakume jeloskorra zen eta armada diziplinatua eusteko ezgai zen. Matxinadak ohikoa ziren Inperio osoan.

Orokorrean Alexandroren agintaldiak onurak ekarri zituen Sasaniarrei aurre egin behar izan zien arte. Garaipenak gorabehera, erromatar armadak egundoko diziplina eza erakutsi zuen.

Hurrengo urtean germaniarren kontra egin zuen, Galia inbaditzen ari zirela eta. Mainz hiritik hurbil, Maximino Trax legionarioak gidatutako matxinoek Alexandro eta ama hil zituzten martxoaren 19an.

Severar leinuko azkena izan zen Alexandro. Amaren mendean bazen ere, jendearen bizi-baldintzak hobetzen ahalegindu zen. Aholkulari Ulpiano jurista eta Dion Kasio historialaria zituen. Aurrekarien luxua eta bitxikeria desagertu ziren. Literatura, arte eta zientziak bultzatu zituen. Maileguen interesak eta zergak ere murriztu egin ziren.

Erlijioari zegokienez, Alexandrok joera irekia zeukan. Haren kapela pribatuan Orfeo, Abraham eta Jesusen estatuak zituen. Jesusen omenezko tenpluak eraikitzeko gogoa omen zuen, baina aholkulariek asmoa kendu zioten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Severo Aldatu lotura Wikidatan