Absemendu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zinematikan absemendua edo absizioa objektu batek bere hasierako posiziotik izandako desplazamendua, denboran zehar iraunkorra, adierazten duen neurria da; adibidez, zeinen urrun dagoen jatorrizko posiziotik eta zenbat denboran zehar. Absemenduaren balioa behatutako objektua bere jatorrizko posiziotik desplazatua dagoen bitartean aldatuz doa. Hori dela eta, desplazamenduaren lehen integrala bezala adieraz daiteke matematikoki (edota desplazamendu eta denbora grafiko batean beheko azalera); ondorioz, desplazamendua absemenduaren deribatua da. Absemenduaren dimentsioa luzera denboraz biderkatua da. Horrenbestez, bere unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman metro segundoa (m·s) da, hau da segundo batean guztira jatorritik metro batez desplazatuta egon den objektuarekin bat datorrena; ez bedi unitate hau nahasi abiaduraren metro segundoko (m/s) unitateekin.

Absemendu hitza absentzia eta desplazamendu hitzen elkarketa da.

Analogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnitude honen ulergarritasuna errazte aldera, absemenduaren eta herriminaren arteko erkaketa egin daiteke. Bere kokaleku berritik mugitzen ez den pertsona bat sorterritik zenbat eta urrunago eta luzaroagoan egon, orduan eta absemendu/herrimin gehiago.

Naturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantitate baten aldaketa-ratioa objektuaren desplazamenduarekiko proportzionala denean, kantitate hori objektuaren absemenduaren funtzio lineala da.

Funtzionamendua fluxuan oinarri duten musika tresnei, hidraulofonoari esaterako, fenomeno hau datxekie.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]