Adamantios Korais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adamantios Korais

Bizitza
JaiotzaEsmirna1748ko apirilaren 27a
Herrialdea Frantzia
 Otomandar Inperioa
HeriotzaParis1833ko apirilaren 6a (84 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
AitaJoannis Korais
AmaThomaida Korai
Hezkuntza
HeziketaEvangelical School of Smyrna (en) Itzuli
Montpellierreko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
greziera
latina
greziera modernoa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraklexikografoa, hizkuntzalaria, filosofoa, idazlea, literatura-kritikaria, medikua, humanista eta filologoa
Lantokia(k)Paris
KidetzaComité grec de Paris (en) Itzuli
MugimenduaModern Greek Enlightenment (en) Itzuli
Izengoitia(k)Adamance Coray

Adamantios Korais (grezieraz: Ἀδαμάντιος Κοραῆς; Esmirna, Anatolia, 1748ko apirilaren 27a - Paris, 1833ko apirilaren 6a) greziar humanista izan zen. Greziako literatura modernoaren aitzindaria eta greko hizkuntza modernoaren eraberritzaile nagusia izan zen. Montpellierren egin zituen Medikuntzako ikasketak, baina bukatu gabe utzi, eta Greziaren independentziaren aldeko lanetan murgildu zen. Lehen idatzietan Hipokrates eta Teofrastoren lanak itzuli zituen greko modernora, eta Greziako Literaturako Liburuak eta Parerga izeneko bildumak eskaini zituen 1895-1827 urte-bitartean. 1728-1835 urteetan, greko modernoaren lehen hiztegia eman zuen Atakta izenburuaz. XVIII. mendeko liberalismoan hezi zen eta ez zituen onartu Eliza ortodoxoaren edota Bizantziar Inperioko idatzien oinarriak greko modernoa moldatzerakoan. Parisen eman zituen Koraisek urte asko; han sortu zuen Filohelendarren Elkartea (Société Philhellénique de Paris) eta idatzi asko idatzi zuen Greziaren independentziaren alde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adamantios Korais Aldatu lotura Wikidatan