Adartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adartza
Datu orokorrak
Garaiera 1.250 m
Geografia
Koordenatuak 43° 06′ 47″ N, 1° 20′ 11″ W / 43.11305556°N,1.33638889°W / 43.11305556; -1.33638889Koordenatuak: 43° 06′ 47″ N, 1° 20′ 11″ W / 43.11305556°N,1.33638889°W / 43.11305556; -1.33638889
Mendikatea Adartza mendilerroa
Herrialdea Frantzia
Lurraldea Pirinio Atlantikoak eta Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Banka/Luzaide/Baigorri
Mendikat Mendikat

Adartza Nafarroa Beherean dagoen mendi bat da, Pirinioetako Adartza mendilerroan, mendilerro honi izena ematen diolarik. Izena ematen dion mendilerro honetako mendirik garaiena da, 1250 metroko garaierarekin.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bankatik, Ehunzaroi lepora heltzen den bide estu-estu bat abiatzen da. Behin Ehunzaroira iritsi ondoren, tontorrera ezkerretik iristen da Usubieta muinoa eta Usubietako lepoa igaroz. Hemendik, Mendimotza igo edo inguratu daiteke ezkerretik, Urkularte lepora iristeko, nondik tontorrera zailtasun handirik gabe iristen den. Mendimotzara iritsiz gero, ez da mugako hesia jarraitu behar, baizik eta iparmendebalderantz hartu eta aipaturiko Urkulartera jeitsi. Ehunzaroi lepora, zailtasun handirik gabe igo daiteke Luzaidetik, Azoleta auzotik.

Bankatik Ehunzaroirako bidean, Antxarte lepo txikira iristen da, Adartzaren mendebaldeko gailurraren ondoan. Ertz hau Mitxondo deitzen da, eta goitiera handiko maldekin igotzen da tontorrera.

Baigorritik, bide batek G.R. 10a jarraitzen du Ahartza leporaino, Oilarandoi mendiaren hegoaldean. Hemendik, Munhogain inguratzen da ezkerretik, Leizartze lepora iritsiz, non Adartzaren iparraldeko ertza hasten den, Urdiako Harriaren tontorretik, Urdiako lepotik eta Arriolako Harria menditik igarotzen dena, azkenik Adartzaren tontorrera iristeko.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa