Addar (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Addar
Datuak
JatorriaBermeo (Bizkaia)
 Euskal Herria
Musika motarocka
rock&rolla
punk rocka
Urteak2018 – Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gor Diskak
Taldekideak
Gorka Padrones
Imanol Rodríguez
Mikel Omagogeaskoa
Asier Allika
Lehengo taldekideak
Beñat Aurre
Xabier Bilbao

Addar Bermeon (Bizkaia) 2018an sortutako rock estiloko musika taldea da. Addar hitza, Zuberoan eta inguruan deabruari deitzeko modua da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea herrian aurretik ezagutzen ziren Zona Cero eta Zartadako Imanol Rodríguez (bateria), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra), Xabier Bilbao (baxua) eta Beñat Aurrek (gitarra) osatu zuten[1]. 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioan grabatu zuten euren lehen lana Sugarra deiturikoa, Jose Manuel Sampedrok 'Xanpe' ekoiztua. Bost kantadun disko honetan, Eskandinaviako rock-and-rollaren kutsuko abestiak bildu zituzten. Hitzei dagokienez, zekenkeria, egozentrismoa, pasioa, beldurra nahiz itxaropena bezalako gaiak nabarmentzen dira.[2]

2020ko pandemiaren ostean, 2021eko martxoaren 26an Errautsak diskoa kaleratu zuten.[3] Disko honetan, Sugarra laneko bost abestiei hiru gehiago eta Gor disketxearen laguntza batu zitzaien. Are gehiago, hiru kantu berrien baxuak Mikel Omagogeaskoaren eskutik grabatu ziren, hilabete batzuk lehenago taldearen partaide bilakatu baitzen Xabierrek taldea utzi eta gero.

2022ko urrian Bilboko Koba estudioan eta Xanperen gidaritzapean haien bigarren lan luzea, Gordinik, grabatu zuten[4]. Aurrekoan bezala Gor disketxearen zigilupean kaleratzen da 2022ko abenduan, Durangoko azokan hain zuzen[5].

Bira hasi eta kontzertu batzuk egin ostean, Beñatek taldea utzi eta bere ordez Asier Allika bihurtzen da taldekide berria[6].

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sugarra (2020) [7]
    1. Argi ala Ilun 3:41
    2. Bete Betean 3:15
    3. Ez da galdu ezer 4:00
    4. Radio Izar 4:01
    5. Rock City 4:25
  • Errautsak (2021)
    1. Argi ala Ilun 3:41
    2. Bete Betean 3:15
    3. Electroshock 2:29
    4. Ez da galdu ezer 4:00
    5. Ito arte 3:03
    6. Karta Jokoak 3:13
    7. Radio Izar 4:01
    8. Rock City 4:25
  • Gordinik (2022) [8]
    1. Berpiztu 3:39
    2. Ehizan 3:18
    3. Zer Gehio? 2:06
    4. Automatak 2:47
    5. Gordinak 1:14
    6. Bihotza Urratu Arte 2:34
    7. Altxa eta Eroriz 3:38
    8. Nigaz Ez 2:32
    9. Biztu Nau 3:22

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bete Betean.
  • Electroshock.
  • Suge.
  • Berpiztu.
  • Otsaila.
  • Lehertu da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an Rockein lehiaketan euskarazko musika talderik onena. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «"Rock&Roll zuzena da gurea, eta letrekin hori helarazi nahi dugu"» Busturialdeko Hitza 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. «Errautsak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. PIPERPOLIS: “Addar” taldeak Errautsak diskoa aurkeztu digu | Bilbo Hiria irratia. 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  4. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2022-01-12). «'Gordinik'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  5. (Gaztelaniaz) Lizarribar, Ana Oliveira. (2022-12-06). «Durangoko Azoka retoma la normalidad en una edición con 930 novedades y 250 actividades» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  6. (Gaztelaniaz) metaleuskadi. (2023-02-20). «Addar cambios en la formación» Metal Euskadi (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  7. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2020-06-05). «'Sugarra'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  8. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-30). «Addar trae de vuelta el rock más crudo con su disco ‘Gordinik’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  9. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).