Adele Goldberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adele Goldberg
Adele Goldberg at PyCon 2007.jpg
Bizitza
JaiotzaCleveland1945eko uztailaren 7a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Michigan College of Literature, Science, and the Arts (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Enplegatzailea(k)PARC (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAssociation for Computing Machinery

Adele Golberg (Cleveland, Ohio, 1945eko uztailaren 22a) enpresaburu eta informatikaria da, Smalltalk-80 programazio lengoaiaren garapenean parte hartu zuena eta objektuetara bideratutako programazioan[1] hainbat ekarpen izan zituen.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michigango Unibertsitatean matematikan graduatu zen eta 1973an informatikako doktoretza lortu zuen Chicagoko Unibertsitatean. Stanford Unibertsitaterako ikertzaile bezala ere lan egin zuen, non bere doktore tesian ere lan egin zuen, "Ordenagailuz lagundutako heziketa: teoremak erakutsitako erantzun moldakorraren analisiaren aplikazioa", Stanford[2], 1998an Erresuma Batuko Unibertsitate Irekiaren honoris causa doktore bat jaso zuen konputazio zientzietan egindako ekarpenengatik; 2014an Michigan[3]ko Unibertsitatearen ohorezko titulua jaso zuen.

Informatikako lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an ikertzaile lanetan hasi zen Palo Altoko (Kalifornia) Xerox Ikerketa Zentrorako, non Smalltalk programazio lengoaiaren garapenean talde bateko kide izan zen. Berak eta bere taldeak garatutako hainbat kontzeptu, horien artean Alan Kay, diseinu softwarean erabiltzen ziren diseinu patroietan landu ziren, lehen erabiltzen zen[4] sistema linearra ordezkatuz, Smalltalk WIMP interfazearen prototipo bezala erabili zen (leihoak, ikonoak, menuak eta apuntagailuak), interfaze grafiko modernoen[5] hastapenak. 1979an Kontzeptu[6] Sistemen Laborategiko manager bihurtu zen.

Enpresaburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parc utzi zuen 1988an, ParcPlace Systems sortzeko, Smalltalk sustatzeko saiakera batean; enpresak programa horretan oinarritutako aplikazioetarako tresnak sortzeari ekin zion. Zuzendaritza-mahaiko presidente eta buru exekutiboa izan zen 1992ra arte, William P. Lyonsek bere lekua hartu zuen arte, eta bera batzordeburu geratu zen 1995era arte, ParcPlace Digitalkekin bateratu eta konpainia[7] utziko duela erabakitzen duenean.

2006an Neometron sortu zuen, aholkularitza lan egiten duen konpainia, teknologia garatzen duena eta konpainia autogestionatuentzako Intranet[8] laguntza eskaintzen duena. Celtic Pharmarekin lan egin du, Agile Mind. Neometron zuzendari izan da 2006ko urtarriletik eta Vertroko zuzendari 2006.[9]ko abuztutik.

ViewPoints ikerketa-institutuko tutorea eta SF Exploratorium[10] erakundeko kidea da.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Smalltalk-80: hizkuntza eta bere inplementazioa David Robsonen koautoretzarekin
  • Smalltalk-80: hizkuntza, David Robson[11]rekin
  • Smalltalk-80: programazioaren giro interaktiboa

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emakumeak zientziarekin (2014ko uztailaren 7a). Adele Goldberg, informática. (Noiz kontsultatua: 2015eko martxoaren 29an).
  2. Bookrags. Adele Goldberg Biography. (Noiz kontsultatua: 2015ko martxoaren 29a).
  3. Division of the Physical Sciences, Chicagoko Unibertsitatea. (2015eko apirilaren 6an). «Innovation Network» https://physicalsciences.uchicago.edu/page/innovation-network/.
  4. World Public Library. ADELE GOLDBERG (COMPUTER SCIENTIST). (Noiz kontsultatua: 2015eko martxoak 29an).
  5. Adele Goldberg. 2015eko martxoak 29an.
  6. Engineering and Technology History Wiki (2014ko azaroaren 21a). Oral-History:Adele Goldberg. (Noiz kontsultatua: 2015eko martxoak 29an).
  7. The Free Library (1995eko urriaren 9a). (Noiz kontsultatua: 2015eko apirilak 6an).
  8. Goldberg, Adele. The Symposium On Applied Computing. (Noiz kontsultatua: 2015eko apirilak 6an).
  9. Bloomberg Business. (Noiz kontsultatua: 2015eko apirilak 6an).
  10. WITI (2010). (Noiz kontsultatua: 2015eko martxoak 29an).
  11. Computer Hope, Free Computer help and information. (2015eko martxoak 29an). Adele Goldberg. .
  12. Jordan, Jeremy (2010eko irailaren 22an). Dr. Adele Goldberg Honored at Annual Women in Technology International Hall of Fame Awards. (Noiz kontsultatua: 2015eko martxoak 29an).
  13. Linkedin. (Noiz kontsultatua: 2015eko apirilak 6an).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Smalltalk [1]
  • Elkarrizketa [2]