Adriana Kaplan Marcusán
Adriana Kaplan Marcusán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1956 (68/69 urte) |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Adriana Kaplan Marcusán (Buenos Aires, 1956) antropologo argentinarra da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Wassu Fundazioko zuzendaria eta sexu eta ugalketa osasunean aditua, emakumezkoen mutilazio genitalen prebentzioari arreta berezia jarrita.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buenos Airesen jaio zen, 1956an.[1] Osasun Antropologiako irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gizarte eta Kultura Antropologia Sailean, Wassu Fundazioaren zuzendaria eta Ezagutzaren Transferentzia Katedraren zuzendaria. [2] [3]
1989az geroztik, landa-lana garatu du Gambia, Senegal eta Ginea Bissau-n sexu osasuna, ugalketa osasuna eta emakumeen genitalen mutilazioaren azterketan eta prebentzioan zentratuz.[2] [4]
Wassu-UAB Fundazioaren Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Prebentziorako Ezagutzaren Transferientziarako Ikerketa Aplikatuaren Behatoki Transnazionala zuzentzen du,[5] bi ikerketa oinarri dituena, bata Espainian eta bestea Gambian, eta bat garatuz.[2]
Gambiako Ikerketa Medikoen Kontseiluko ikertzaile kolaboratzailea izan da, Women's Bureau-eko aholkularia eta nazioarteko hainbat agentzitako (UNFPA, PNUD, UNICEF) aholkularia. Espainian, erakunde ezberdinak aholkatzen eta trebatzen ditu emakumeen genitalen mutilazioaren zaintza eta prebentzio programak ezartzeko.[2]
New Yorkeko Women’s Shura Council-eko, Genevako MOEko MGFren Adituen Batzordeko eta Vilnius-eko Genero Berdintasunerako Europako Institutuaren parte da.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere argitalpenen artean hainbat artikulu eta liburu daude eta lau bideo-dokumental zuzendu ditu:
- Gambia, ciclo vital y supervivencia (1991)[6]
- Iniciación sin Mutilación (2004)[7]
- Declaración de Brufut (2009)[8]
- Un futuro sin mutilación (2013)[9][2]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018an George Washington Unibertsitateko PEACE Global Women's Award.[10]
- 2017an Irla Fundazioko Lluís Companys Memoriala genero-indarkeriaren aurkako borrokan.[11]
- 2017ko IV DKV Medikuntza eta Elkartasun Sariak.[11]
- 2014an Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak emandako Saria azaroaren 25aren harira.[3]
- 2013an, Mexikoko Gizarte Antropologiako Ikerketa eta Goi Ikasketen Zentroak "99 obras clásicas de antropología del mundo"-n sartu zuen.[2]
- 2010ean, Komunikazio Zientifikoko Kataluniako Elkarteak Kataluniako 16 zientzialari bikainen artean hautatu zuen.[2]
- 2009an, Ezagutza Transferentziako Katedra Parc de Recerca-Santander.[3]
- 2008an Nafarroako Foru Komunitateko Elkartasunerako Nazioarteko VII. Saria.[12]
- 2003an Ramón y Cajal Ikerketa Bikaintasuna, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.[3]
- 1998an Gizarte Zientzietan Ikerketa Saria La Caixa Fundazioaren eskutik.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Quintáns, Jessica Mouzo. (6 de febrero de 2015). “Me preocupa la perversidad de las políticas contra la ablación”. ISSN 1134-6582..
- ↑ a b c d e f g h i Barcelona, Universitat Autonoma de. «ADRIANA KAPLAN - Departament d'Antropologia Social i Cultural - UAB Barcelona» www.uab.cat.
- ↑ a b c d «Fundación Wassu-UAB» www.mgf.uab.cat.
- ↑ Palmas, La Provincia - Diario de Las. "En España hay 17.000 niñas en riesgo de sufrir la ablación genital". .
- ↑ «Fundación Wassu-UAB» www.mgf.uab.cat.
- ↑ Gambia. Ciclo vital y supervivencia. .
- ↑ Iniciación sin mutilación (castellano). .
- ↑ Declaración de Brufut (castellano). .
- ↑ Un futuro sin mutilación. Una cascada de transferencia de conocimiento.. .
- ↑ «A Mini United Nations Convenes In Washington, D.C.» GLOBAL WOMAN.
- ↑ a b Barcelona, UAB - Universitat Autònoma de. «Adriana Kaplan recibe dos premios por su trayectoria» UAB Barcelona.
- ↑ «El Presidente Sanz entrega a Mama Samateh y a la ONG Wassu Gambia Kafo el VII Premio Internacional "Navarra" a la Solidaridad» www.navarra.es.