Aegidienberger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aegidienberger
Zaldi arraza
Aegidienberger.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Alemania

Aegidenberger, (alemanez: Aegidienberger), Alemaniako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik aegidenberger zaldia zaldi tamainako arrazen sailkapen taldean sartzen da, nahiz eta soin gurutzeraino altuerari dagokionez muga-mugan egon.

Arraza modernoa da eta 1981. urtean sortu zuten Walter Feldmann aita-semeak islandiar poni eta peruar urrats zaldi arrazak elkar gurutzaturik. Itxuraz antza gehiago dauka islandar poniarekin. Haiek bezala oso berea den trosta mota azkarra egiten dute, "tölt" izenekoa. soin gurutzera

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poni arraza hau Walter Feldman izeneko zaldizaleak sortu zuen Alemanian 1981. urtean. Arraza sortzeko peruar urrats zaldiak eta Islandiar poniak erabili zituen. Arraza 1994. urtean ofizialki onartua izan zen.

Inoiz ez dira egon 100 aegidienberger abelburu baino gehiago eta beraien kopurua urritzen joan da arrazaren liburu ofiziala ireki zenetik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aegidienberger zaldia ukuiluan

Lehen esan bezala itxura gehiago dauka islandar poniarekiko peruar urrats zaldiekiko baino. Hau horrela da islandiar arrazaren edukin genetiko gehiago daukalako.

Zaldi txikia da, baina bizkorra eta zelarako berezi egina. Beste zaldientzat gaitzak diren lekuetan ibiltzeko aproposa, leku malkarretan esate baterako. Gainera Alemaniako eguraldiari ondo egokitutako arraza da.

  • Koloreak: Edozein kolore onartzen da arraza honentzako.
  • Tamaina: 143-152 cm. soin gurutzera.
  • Zurda eta buztana ile ugarikoak dira, behera asko luzatzen zaizkiela.
  • Lepo zabala da, indartsua. Burua handia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aegidienberger Aldatu lotura Wikidatan

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]