Hispano-Bretoi zaldi

Wikipedia(e)tik
Hispano-Bretoi Zaldi» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hispano-Bretoi zaldia
Zaldi arraza
Kabayos01.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Aragoi  Katalunia  Gaztela eta Leon

Hispano-Bretoi zaldia Iberiar penintsulako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bereziki Gaztela eta Leonen erkidegoan zabaldurik dagoena, Kantauriar mendikatean, baina baita Aragoiko zein Kataluniako Pirineo eta Pirinioaurrean.

Bere tamaina zein ezaugarriengatik Hispano-Bretoi zaldia zaldi tamainako arrazen sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Zaldi (sailkapena)»

Hispano-Bretoi zaldia sortzeko bertako hainbat arraza nahastu zituzten Bretainatik ekarritako Bretainiar zaldiekin. Kantauriar mendikatean esate baterako, Ordunteko behorrekin. Erabilera asko izan dute zaldi hauek, baita militarra ere. Armada espainiarraren kainoiak garraiatzen zituzten gurdietatik tiratzeko. Horregatik Hispano-Bretoi zaldia artilleria zaldia izenez ere ezaguna izan da.

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta hainbat artikulo eta gidetan arraza hau Trebiñun aipatua agertzen den, bertako zaldiek zer ikusirik gehiago dute Euskal Herriko mendiko zaldiarekin. Egia esanda bi arrazen arteko desberdintasuna finkatzea ez da erreza. Bien jatorrian bertako poniak; Asturkoia, pottoka, Ordunteko behorra, Merensgo zaldia, edo Montxinoak bretaniar zaldiekiko nahasketatik dator eta. Poni piriniar eta kantabriar hauek ezaugarri komun asko dauzkate beraien artean. Edozein moduan ere Euskal Herriko mendiko zaldia arraza eta Hispano-Bretoia nahiko parekoak dira. Agian Hispano-Bretoiak astunagoak eta handiagoak izaten ohi dira eta eskal zaldiak berriz zerbait txiago. Aldi berean haietako zenbait aberek pottokaren ezaugarri gehiago gorde dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hispano-Bretoi zaldi Aldatu lotura Wikidatan