Equus caballus antunensi

Wikipedia(e)tik
Equus caballus antunensis» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Equus caballus antunensi †
Status iucn3.1 EX eu.svg

Kontserbazio egoera: Galdua

Fosilen hedapena: Holozeno


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus caballus
Azpiespeziea: Equus caballus antunensi

Vera Eisenmann eta J. L. Cardoso

Sinonimoak

Equus caballus antunensi egun desagertutako etxekotutako zaldi arraza bat izan zen. Vera Eisenmann eta J. L. Cardoso ikerlariek aurkitutako zaldi arraza da.

Iberiar penintsulan bizi omen zen, eta antza tarpanaren adarrekoa zen. Bere lehen aztarnak Portugalen agertu ziren. Bere tamaina txikia zela eta, (141 cm. soin gurutzera) zein beste hainbat ezagugarriengatik, Equus caballus antunensis ponien sailkapen taldean sartu daiteke.

Bere arbaso zuzena Pleistozenoan Equus caballus torralbae izan zen. Equus caballus antunensis Iberiar penintsulan hedatzen zen jada holozenoan , baina Euskal Herriko hegoaldean Equus caballus gallicusekin elkarbizi zen, edo azken honek ordezkatzen zuen, Gipuzkoako Aitzbitarte eta Urtiagako arkeologia aztarnategietan ageri denez[1].

Equus caballus antunensi egungo Sorraia zaldiaren arbasotzat hartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «poni»

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorraia zaldia. Equus caballus antunensis bere arbaso zuzena dela uste da

Abere honen taxonomiaren inguruko eztabaida ez dago erabat itxita. Hainbat ikerlarientzat animali hauek ez ziren etxekotuak, basatiak baizik, beraz beraien izena Equus ferus antunensi litzateke, Equus caballus izendapena soilik etxekotutako aberei ematen baitzaie[2].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Equus caballus antunensi