Katalan zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniako zaldi» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Katalan zaldia
Status iucn3.1 EX eu.svg

Kontserbazio egoera: Galdua
Kataluniako zaldia joan den mendean  Cerdanya eskualdean 1922.en urtean.
Kataluniako zaldia joan den mendean Cerdanya eskualdean 1922.en urtean.


Jatorrizko herrialdea(k):
 Katalan Herriak

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Kataluniako zaldia

Sinonimoak
Jatorrizko izena katalanez: Cavall Catalá

Katalan zaldia, katalanez "Cavall català", egun desagerturik dagoen Kataluniako bertako zaldi arraza bat izan zen. Antzineko arraza omen zen eta antza Iberiar penintsulako hegoaldeko zaldi arrazekin senideturik zegoen. Beste hainbaten arabera arraza zaldi iberiarren ondorengoa litzateke.

Kataluniako zaldia Mallorcako zaldiaren zein Menorcako zaldiaren arbasoa izan zen. Baita neurri batean egun Katalunian deitzen duten Pirinioetako Zaldi Hipermetrikoen Elkarratze delako zaldiena. Elkarratze honetan egun Pirinioetan aurkitu daitezkeen zenbait zaldi motak batzen dira. Antza arraza hau kanpoko zenbait zaldi arrazekin nahasten joan zen desagertu arte.

Esate baterako joan den mendean militarrek jatorrizko katalandar zaldiak baina zaldi mardulagoak behar zituztenez artilleriako tresna astunak garraiatzeko, eta bretoiar zaldirak ekarri zituzten Kataluniako bertako behorrekin nahasteko. Haren ondorioz katalandar zaldiak tamainaz handituz joan ziren eta kolore gaztainkara agertu zen. Antzekoa gertatu zen esate baterako Ordunteko behorrak delako arrazarekin Euskal Herrian zein Gaztelan.

Beste zenbaitzuek Merensgo zaldiarekin lotzen dute arraza, antzineko arrazaren kolore beltza kontutan hartuz. Gauzak horrela, zaldi hauek zelta poniekin senideturik egongo lirateke.

Kataluniako zaldia XX: mendean desagertu zen baina Associació del cavall de tir Català delako elkarteak egun oraindik irauten duten hainbat abere nahastuekin arraza berreskuratzen saiatzen ari dira[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kataluniako zaldiak nekazal lanetarako erabilak izan ziren, baina baita landa munduan zela zalditzat ere. Berezkiki leku malkartsuetan ibiltzeko aproposa.
  • Arrazaren kolorea ohikoa beltza zen[2] [3].
  • Zaldi apala zen eta oso esanekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://camping-barcelona.cancervera.com/caballo_catalan_de_tiro.htm
  2. = sci_arttext Genetic characterization of the Spanish Trotter horse Breed using microsatellite markers, Genetics and Molecular Biology , access November 5, 2009.
  3. Lopez, Maria S. et al. . "Mitochondrial DNA Insight On The Evolutionary History Of The Iberian Horses." Poroceedings of the XIV Plant and Animal Genome Conference, 2006. Web page access June 17, 2007