Afrika Bibang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Afrika Bibang
Bizitza
Jaiotza Getxo1975  (42/43 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria

Afrika Bibang (Algorta, Bizkaia, 1975) abeslaria da. Ekuatore Gineako etorkinen alaba, euskalduna da bera. A ereduan egin zituen ikasketak, baina 14 urte zituenean AEKn euskara ikasten hasi zen. Orain, euskaraz nahiz gaztelaniaz abesten du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Ekuatore Gineakoak izaki, txikitatik entzun izan du musika beltza: Afrikako musika, soula, reggaea, jazza...[1]

1993an hasi zuen bere musika ibilbidea, eta hasieratik ahotsa izan da bere instrumentua. 2004 arte korista lanak egin ditu bizkaitarrak. Ke No Falte reggae taldean hasi zen, eta gero hainbat urte egin zituen Lekeitioko Etsaiak bandarekin. Fermin Muguruzak ere bere ondoan nahi izan zuen, eta Brigadistak Sound System lanetik aurrera luzaroan kolaboratu zuten. Muguruza izan zen, hain zuzen ere, Afrika bakarlana argitaratzera animatu zuena, 2004an.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jon GURRUTXAGA: «Afrika Bibang, sustraiei jarraika», Argia, 1960. zenbakia, 2004-10-03. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.