Gizaki modernoen arestiko afrikar jatorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrikatik kanpora» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Afrikatik kanpoko gizaki modernoen migrazioaren mapa, ADN mitokondrialean oinarrituta. Kolorezko eraztunek egun baino milaka urte adierazten dute.

Paleoantropologia arloan, gizaki modernoen arestiko afrikar jatorria, baita "Afrikatik irteeraren teoria" (ingelesez: Out of Africa theory edo OOA) ere deitua, gizaki moderno anatomikoen (Homo sapiens) arestiko migrazioen eta jatorri geografikoaren modelo nagusia da.

Modeloak ikuspegi taxonomikoaren aldetik Homo sapiens "jatorri bakarra" proposatzen du, beste eskualdeetako gizaki anatomikoki modernoen eboluzio paraleloa baztertuz, baina ez H. sapiens eta Europa eta Asiako gizaki arkaikoen arteko hibridazioa.[1] Seguruenik H. sapiens Afrikako Adarrean duela 300.000 eta 200.000 urte inguru garatu zen. "Arestiko afrikar jatorriaren" modeloaren arabera, afrikarrak ez diren populazio moderno guztiak funtsean hori baino geroago Afrikatik irten ziren H. sapiensen ondorengoak dira.

Bederen egungo gizaki modernoen zenbait "Afrikako irteera" izan ziren, agian duela 270.000 urte inguru hasi eta eta, zalantzarik gabe duela 130.000 eta 115.000 urte iparraldeko Afrikaren bidez.[2][3] Saldo goiztiar hauek duela 80.000 urte inguru amaitu ziren.[4]

"Arestiko" saldo nabarmenena duela 70.000 urte gertatu zen, "hegoaldeko ibilbidea" deiturikoaren bidez, Asiako kostaldetik azkar hedatu eta duela 65.000–50.000 urte Australiara ailegatu zena,[5][6] Europa, berriz, Ekialde Hurbilean eta Europan duela 55.000 urte baino gutxiago lekukotu zuen populazio batek jendeztatu zuen.[7]

2010eko hamarkadan, populazio-genetikak H. sapiens eta Eurasia eta Ozeaniako gizaki arkaikoen arteko hibridazioa frogatu egin du (baina ez Afrikakoekin).[8] Hau da, afrikarrak ez diren giza-talde moderno guztiak nagusiki H. sapiensen ondorengoa dira eta, neurri txikiago batean, gizaki arkaikoen eskualde-aldareenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Robert Jurmain; Lynn Kilgore; Wenda Trevathan (2008-3-20) Essentials of Physical Anthropology Cengage Learning 266– or. ISBN 978-0-495-50939-4.
  2. (Ingelesez) Bae, Christopher J.; Douka, Katerina; Petraglia, Michael D. (2017-12-8) «On the origin of modern humans: Asian perspectives» Science 358 (6368): eaai9067 doi:10.1126/science.aai9067 PMID 29217544.
  3. (Ingelesez) Kuo, Lily (2017-12-10) «Early humans migrated out of Africa much earlier than we thought» Quartz.
  4. (Ingelesez) Dieneks' Anthropology Blog Modern humans in China ~80,000 years ago (?).
  5. (Ingelesez) Clarkson, Chris; et al (2017) «Human occupation of northern Australia by 65,000 years ago» Nature 547 (7663): 306–310 doi:10.1038/nature22968 PMID 28726833 Bibcode2017Natur.547..306C.
  6. (Ingelesez) St. Fleu, Nicholas (2017-7-19) «Humans First Arrived in Australia 65,000 Years Ago, Study Suggests» New York Times.
  7. (Ingelesez) Dienekes' Anthroplogy Bog mtDNA from 55 hunter-gatherers across 35,000 years in Europe.
  8. (Ingelesez) Prüfer, K.; Racimo, F.; Patterson, N.; Jay, F.; Sankararaman, S.; Sawyer, S. (2014) «The complete genome sequence of a Neanderthal from the Altai Mountains» Nature 505 (7481): 43–49 doi:10.1038/nature12886 PMID 24352235 Bibcode2014Natur.505...43P.


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.