Agata Cataniakoa
| Agata Cataniakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | San Giovanni Galermo (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Catania, 261eko otsailaren 5a (25 urte) |
| Hobiratze lekua | Cataniako katedrala |
| Heriotza modua | : tortura |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Virgin (en) |
| Santutegia | |
| Otsailaren 5a | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | kristautasuna kristautasun ortodoxoa |
Agata Cataniakoa (Catania, c.231 - Catania, c.251) kristau santu emakumezko bat izan zen, tradizioaren arabera bere birjintasuna atxikitzeagatik haren bularrak moztu eta martiri hil zena. Kristau errituan Santa Ageda, Agate Deuna, Deun Agate, Zanta Agata edo Santa Agata esaten zaio.[1] Bere eguna otsailaren 5ean ospatzen da.
Kristau-martiria izan zen, III. mendekoa, Sizilian jaioa. Tradizioaren arabera, torturatu egin zuten eta bularrak anputatu zizkioten fedeari uko egin eta kontsul erromatar (magsitratu gorena, enperadorearen azpitik) batekin ezkontzeari uko egin ziolako. Martirio horrek Santa Ageda emakumeen erresistentziaren, emakumeen kemenaren eta babesaren sinbolo bihurtu zuen.
Mendeetan zehar, jai santua ohoratzeko ez ezik, gizarte-kohesioa indartzeko ere balio izan du, batez ere landa-eremuetan, non kantuak eta baserrietako ibilbideak komunitatea eta tradizioak bizirik mantentzeko modu bat baitziren.[2]

Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian ospatzen den Santa Ageda ospakizunak, santu honekin du harremana. Santa Agateren koplatan bere bizitzaren pasarteak kantatzen dira makilarekin lurra kolpatuz erritmoa jarraitzen den bitartean. .Euskal Herrian, Santa Ageda figura berezia da, kristau-fedearekin ez ezik, emankortasunarekin, lurrarekin eta komunitatearekin ere lotua[2].
Barakaldon, santu honi eskainitako baseliza dago, Santa Agedaren baseliza, 1584an eriki zen harrian eta Done Jakueko monumentu-multzo kategoriaren barruan sartuako monumentua da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskaltzaindia - Euskaltzaindia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-29).
- ↑ a b «Santa Ageda 2025: Bidaia bat gure sustraietara, musika, kantua eta tradizioa lagun, Gipuzkoan» gipuzkoa (kontsulta data: 2025-10-29).
- ↑ Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Eusko Jaurlaritza. (2020-06-16). «120. Santa Agueda ermita (Barakaldo). Done Jakue bidea. Kostaldeko Bidea» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |