Publio Postumio Tuberto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Publio Postumio Tuberto
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
1. Erromako kontsula

K.a. 505 - K.a. 505
2. Erromako kontsula

K.a. 503 - K.a. 503
legatus (en) Itzuli

K.a. 493 - K.a. 493
Bizitza
Jaiotza ezezaguna, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza ezezaguna, K.a. V. mendea ( urte)
Familia
Aita Quintus Postumius
Ama ezezaguna
Ezkontidea(k) ezezaguna
Seme-alabak
Leinua Q100274685 Itzuli
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli, Ancient Roman military personnel (en) Itzuli eta ancient Roman diplomat (en) Itzuli
Jasotako sariak

Publio Postumio Tuberto (latinez Publius Postumius Tubertus), erromatar kontsula izan zen K.a. 505ean, Marko Valerio Volusorekin, Errepublika sortu eta bosgarren urtean. Bere aita, Kinto Postumio Tuberto zen, eta Postumia patriziar gensekoa zen.

Postumia patriziar gensa, Erromako gensen artean antzinakoenetako bat zen, eta, bertako kideak, sarri iristen ziren estatuko kargurik gorenetara, erregeak kanporatu eta Errepublika sortu ondoren. Gens honetako familiarik aipagarriena, Alba zen, baina, Errepublikaren hasiera honetan, Megelo eta Tuberto familiak ere azpimarratzekoak dira.

Postumio eta Valerio kontsulek, sabinarren aurka borrokatu zuten, Tubertok, Anion ibaiaren ertzean garaipen erabakigarri bat lortuz, eta, ondorioz, garaipen baten ohorea lortu zuen. Tuberto, K.a. 503an berriz kontsul aukeratua izan zen, Agripa Menenio Lanatorekin. Tito Livioren arabera, aurunkoarrak garaitu zituen (tribu oskotarra), eta, Erromara itzuli zenean, beste garaipen batetarako eskubidea lortu zuen, baina, beste egile batzuk, berriz sabinarren aurka borrokatu zuela diote, hasiera batean porrot eginez, baina, ondoren, hauen aurka garaipena lortuz, eta, itzultzen denean, garaipen bat ospatu zuen.

Dionisio Halikarnasokoa historialariak, Regilo Lakuan erromatarrek lortutako garaipenean parte hartu zuela dio.

K.a. 493an, Senatuak Mendi Sakratura bidalitako hamar enbaxadoreetako bat izan zen, Plebeioen Banaketan. Tuberto, hirian lurperatua izan zen, bere bertuteen ondorioz.

Soilik bere ondorengo batek izan zuen cognomen bera: Aulo Postumio Tuberto.


Aurrekoa
Espurio Lartzio eta Tito Herminio Akilino
Erromatar kontsula Marko Valerio Volusorekin
K.a. 505
Ondorengoa
Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino


Aurrekoa
Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino
Erromatar kontsula Agripa Menenio Lanatorekin
K.a. 503
Ondorengoa
Opiter Verginio Trikosto eta Espurio Kasio