Agustin Arruti
Itxura
| Agustin Arruti | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Aia, 1780 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1837 (56/57 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria eta artzaina |
| Izengoitia(k) | Izuela Artzaina |
Agustin Arruti Larragoien (Aia, Gipuzkoa, 1780 – 1837), Izuela Artzaina izengoitiz ezaguna, gipuzkoar bertsolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiako Altzola auzoan jaio zen, Izuela baserrian, eta bertsolaritzaren historian ezagutzen den lehen bertsolarietako bat da Izuela artzaina.[1] Gerora, herrian oso errotuak geratu dira haren ateraldiak, eta herri ipuinetako pertsonaia bihurtu da. Ezaguna da, besteak beste, Txakur gorri txikitxo bat izeneko bertso-saila hark jarria. Antonio Zavalak jaso zituen Izuela Artzainaren bertsoak Pastor Izuela / Ezkioko ta Segurako itxuak izeneko liburuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Agustín Arruti Larragoyen» Euskomedia (kontsulta data: 2017-01-17).
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |