Edukira joan

Agustin Beloki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustin Beloki
Bizitza
JaiotzaEtxaleku, 1904
HeriotzaEtxaleku1996ko maiatzaren 19a (91/92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Agustin Beloki Gerendiain (Etxaleku, 1904 - Etxaleku, 1996ko maiatzaren 19a) nafar okin eta bertsolaria izan zen.[1]

Agustin Beloki 1904an jaio zen Etxalekuko Iturrikoa izeneko etxean. Hamar urte zituelarik bota zuen lehenbiziko bertsoa. Aitarekin joana zen Irurtzungo feriara idiak saltzera. Idiek ez zuten erostunik aurkitu, ordea, eta sosik gabe itzuli ziren herrira. Ondoko hau paratu zuen etxeko atarían:[2]

Gure aitek idi horiek

nahi dituela saldu

nahi baina ez saldu,

zer dik horrek galdu?

Otamendin etxean

ederki bazkaldu

Soldadu denboran bi urte pasatu zituen Marokoko Rifen, Afrikako Gerran. Handik igorri zuen honako bertso hau, eskutitz batean:[2]

Tierra honetan egiten ditik

bero ikaragarriek

Iturrikoak hemen zabilek

gehienetan egarriek

tierra hontako gauz denak eta

hemengo inbento guztiek

baino gehiago balio baitik

nee atariko iturriek

Marokotik itzulitakoan, okindegia jarri zuen Etxalekun, eta Imotz osoan partitzen zuen ogia asto batekin. Bertsotan anitz ibili zen ezkondu artean, Etxalekuko beste bertsolari batekin gehienean, Migel Arrokirekin. Beti elkarrekin, festa, inaute eta jaietan, hamarna duro hartu zuten sorterrian 1927an egin ziren "Euskal bestetan" aritzeagatik.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Agustin Beloki. BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-9).
  2. a b c Diez de Ultzurrun, Enrike. Hiru bertsolari omenduko dituzte gaur Etxalekun. Euskaldunon Egunkaria, 1991ko apirilak 21, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-9).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.