Imotz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Imotz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Imozko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Izen ofiziala Escudo de Imotz.svg Imotz
Alkatea Jose Angel Iturralde Bildarratz
(EH Bildu)
Posta kodea 31869
INE kodea 31126
Herritarra imoztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 57′ 22″ N, 1° 48′ 06″ W / 42.9560159°N,1.80164547964°W / 42.9560159; -1.80164547964Koordenatuak: 42° 57′ 22″ N, 1° 48′ 06″ W / 42.9560159°N,1.80164547964°W / 42.9560159; -1.80164547964
Imotz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Imotz
Imotz
Imotz (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 42,21 km2
Distantzia 30 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 434 biztanle
% 52,55 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,45
Dentsitatea 10,28 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 5,6
Zahartze tasa[1] % 48
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 56,82
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,31 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,04 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 59,57 (2010)
Euskararen erabilera %  27,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.imotz.org


Imotz[2] Nafarroa Garaiko udalerria da, herrialdearen iparraldean, Iruñeko merindadean, Ultzamaldean, kokaturik dagoena. 43,2 kilometro koadroko eremua du eta 434 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imotz, Iruñeko merindadearen erdialdean dago, Nafarroako hiriburutik 30 bat kilometrora.

Herriaren udalerri mugakideak hauek dira: Basaburua eta Ultzama (iparraldean), Atetz (ekialdean), Txulapain eta Itza (hegoaldean) eta Arakil eta Larraun (mendebaldean).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskotzen, itsasoaren mailatik 562 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko hauek dira Imotz udalerria osatzen duten herriak: Etxaleku (herriburua), Eraso, Goldaratz, Latasa, Muskitz, Oskotz, Urritza eta Zarrantz.

2006ko erroldaren arabera, ehun biztanle baino gehiago dituen herri bakarra Etxaleku da (116 biztanle).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imozko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,23 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroa Baiko Marian Iribarren Aldaregia EAko kidea[4] aukeratu zuten alkate; alderdi horrek zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Beste hirurak Imotz Berri[5] edo Agrupación Independiente Nuevo Imotz eskuindarrak lortu zituen. Eusko Abertzale Ekintzako zerrenda baliogabetu egin zuten[6]. Baliogabeko botoak 75 izan ziren (emandako guztien %28,30) eta boto zuriak 6 (%3,16). Abstentzioa %33,75koa izan zen. Agintaldian zehar Iribarrenek alkatetza utzi eta Joaquín Garbisu zerrendakideak (baina kasu honetan Aralarrekoa denak[7]) hartu zuen.

Imozko Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 97 4
Imotz Berri 87 3

2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak; Imotz Elkartuzek 4 zinegotzi, alkate bihurtu zen José Ángel Iturralde Bildarratz barne, lortu zituen eta NaBai 2011k 3.

Imozko Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
Imotz Elkartuz 135 4
NaBai 2011 98 3

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildurena izan zen aurkeztu zen zerrenda bakarra, hautetsi guztiak eskuratuz. Jose Angel Iturralde Bildatarratzek alkatetza mantendu zuen.

Imozko Udala 2015
Alderdia Botoak Zinegotziak
EH Bildu 153 7

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imozko udaleko idazkaria, Basaburuako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Doneztebe kalea z/g (Etxaleku)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-? Marian Iribarren Aldaregia Nafarroa Bai
 ?-2011 Joaquín María Garbisu Oraien Nafarroa Bai
2011-2015 José Ángel Iturralde Bildarratz Imotz Elkartuz
2015- José Ángel Iturralde Bildarratz EH Bildu

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Muguiroarra autobus konpainiak Imozko Latasa eta Urritzako kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun eskualdeko udalerririk euskaldunenen artean dugu, biztanleen erdia baino gehiago da euskal hiztun (%64 1996an). Hori dela eta, foru legearen arabera, alde euskaldunean kokatuta dago.

Herriko euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazok tarteko hizkeratzat hartzen du, nafarreraren eta erdialdeko euskara edo gipuzkeraren artean dagoena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imotz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Imotz
Etxaleku | Eraso | Goldaratz |Latasa | Muskitz | Oskotz | Urritza | Zarrantz