Ahmad Shah Massoud
Ahmad Shah Massoud | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza |
Bazarak (en) ![]() | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Heriotza | Takhar probintzia, 2001eko irailaren 9a (48 urte) | ||
Heriotza modua | gizahilketa: Lehergailua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa |
Kabul University (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta buruzagi militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | komandante buru | ||
Parte hartutako gatazkak |
Afganistango gerra Civil war in Afghanistan (1992–96) (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Islama |
Ahmad Shah Massoud —Masoud komandantea eta ezizenez Panjshirgo Lehoia ere deitua— (persieraz: احمد شاه مسعود Ahmad Šāh Mas'ūd) (Bazarak, Panjshir probintzia, Afganistan 1953ko irailaren 2a - Takhar probintzia, Afganistan, 2001eko irailaren 9a) afganistango mujahidinen buruzagia eta lider politikoa izan zen. Sobietarren aurkako gerran garrantzi handiko papera jokatu zuen. Sobietar armada egotzi eta gero, 1990eko hamarkadan, defentsa ministroa izan zen Burhanuddin Rabbaniren gobernuan. Talibanak boterera iritsi zirelarik hauen aurkako oposizio armatua zuzendu zuen, Iparraldeko Aliantzaren buru bilakaturik.

2001eko irailaren 9an Takhar probintzian asesinatua izan zen atentatu suizida batean. Atentatugileek, Dahmane Abd El-Sattar eta Bouraoui El-Ouaer tunisiarrek, Belgikako pasaportedun kazetaritzat aurkeztu zuen beren burua eta Massoudengana hurbiltzea lortu zuten.[1] Hilketa hura 2001eko irailaren 11ko atentatuak baino bi egun lehenago gertatu zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahmad Shah Massoud ![]() |
- (Frantsesez) (Ingelesez) Pour la mémoire du commandant Massoud