Edukira joan

Ai Tsunoda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ai Tsunoda
Bizitza
Jaiotza2002ko apirilaren 19a (22 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaTokai Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
frantsesa
ingelesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakjudoka

Twitter: ATsunodaPodium Instagram: aitsunodaroustant Edit the value on Wikidata

Ai Tsunoda Roustant (Lleida, Katalunia, 2002ko apirilaren 19a) judoan lehiatzen den kirolari lleidarra da.[1] 18 urterekin Espainiako txalduna izan zen eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako hautagaia.[2] 2024ko Europako Judo Txapelketan brontzezko domina bat irabazi zuen, –70 kg-ko kategorian.[3][4] Gainera, bi urrezko domina irabazi zituen Junior mailako Munduko Judo Txapelketan, 2021ean eta 2022an.[3]

Parisen 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du -70 kg kategorian.[5]

Ai Tsunoda LLeidan jaio zen. Ai, maitasuna esan nahi du japonieraz.[6] Hiru urterekin hasi zen judoa praktikatzen. Hasieran ez zitzaion gustatzen, baina lehiatzen hasi eta ondo ematen zitzaiola ikusi ahala, iritziz aldatu zuen, eta «harrezkero bere bizitza da». Egunean hiruzpalau orduz Dojo Lleidan entrenatzen du,[2] eta ikasten jarraitzen du. Gaztelania, katalana, ingelesa, frantsesa eta japoniera pixka bat hitz egiten ditu.[2] Borroka-arte ikasketak egin zituen Tokaiko Unibertsitatean.[6]

Go Tsunoda aita japoniarra da eta Céline Roustant ama frantziarra.[6][2] Gurasoak judokak izan dira eta Airen entrenatzaileak.[5] Airen ama entrenatzaile eta prestatzaile fisikoa ere bada. Aita, Britainia Handiko hautatzailea izan zen Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan, eta Telma Monteiroren entrenatzailea, brontzea 2016ko Rion.[7]

Judo Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ai Tsunodak Junior World tituluak lortu zituen 2021ean eta 2022an, eta Europako Kadete Txapelketetan urrea, Varsovian. 2024ko Europako Txapelketetan brontzea irabazi zuen Zagreben. Ai-k kadete mailako munduko txapelketa ere aldarrikatu zuen 2019an. Bere arrakastek urrearekin jarraitu zuten Madrilgo Europako Irekian (2022) eta Europako gazte tituluarekin 2022an. 2023an, Parisko Grand Slamean garailea izan zen, eta zilarra irabazi zuen Bakun; brontzezko dominak lortu zituen Tokion (2023) eta Greziako Antalyan (2024). Jorge Fonseca eta Telma Monteiro bezalako eliteko judoka entrenamenduengatik da ezaguna aita Go Tsunoda.[3]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2024 Zagreb (Kroazia) –70 kg

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ai Tsunoda Roustant (Judo) : Prize list and results» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  2. a b c d «Ai Tsunoda, la nueva ilusión del judo español - Las Merinadas Deportivas de Edu» www.cope.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  3. a b c «JudoInside - Ai Tsunoda Judoka» www.judoinside.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  4. «Ai TSUNODA ROUSTANT / IJF.org» www.ijf.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  5. a b (Gaztelaniaz) Calonge, Lorenzo. (2024-07-23). «El judo casero de Ariane Toro y Ai Tsunoda» El País (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  6. a b c «El camino de Ai Tsunoda» As 3 de mayo de 2023.
  7. ISSN https://olympics.com/es/noticias/ai-tsunoda-la-gran-promesa-judo-espanol-se-hace-realidad-en-paris..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]