Aierdi baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aierdi baserria
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Urnieta
Koordenatuak 43° 13′ 57″ N, 1° 58′ 39″ W / 43.2326064507°N,1.97743715671°W / 43.2326064507; -1.97743715671Koordenatuak: 43° 13′ 57″ N, 1° 58′ 39″ W / 43.2326064507°N,1.97743715671°W / 43.2326064507; -1.97743715671
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Ondarea
EJren ondarea 4

Aierdi baserria Urnietako Goiburu auzoan dagoen baserria da, XVI. mendean eraikia

2007ko urtarrilaren 31n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia bakarreko baserria da, 20 x 21 metroko oin karratukoa, eta bi solairu eta ganbara ditu. Bi isurkiko estalkia du eta hark gailur perpendikularra dauka HEra begira dagoen fatxada nagusiarekiko. Hodi-teila du 540 m2-ko azaleran.

Fatxada nagusiaren beheko solairuan harlanduzko gotikoa dago; kareharriz egina dago eta junturak zementuz berdinduta ditu. Sarrera nagusia dobeladun arku zorrotza da eta fatxadaren erdiko ardatzaren gainean desbideratuta dago. Fatxada horretan bertan, beste arku zorrotz erdi itxi bat dauka, eta erantsitako terraza ere bai, zementuz egina eta fatxadari atxikita. Lehenengo solairuko zorutik aurrera, hormak harlangaitzezkoak dira eta harlanduzko eskantzuak dituzte. Fatxada horretan, pieza bakarreko hiru zutoin ditu horma gotikoaren gainean. Gainera, bost leiho-bao ditu irekita zuriz margotutako fatxadaren gainean. Horma pikoan bi leiho-zulo daude. Estalkiaren teilategalean, beso batek sendotzen du gailurra. IEko fatxada ere harlanduzko gotikoz egina dago. Hango sarrera dobeladun erdi puntuko arkua da, eta alboan, kanoi-zuloa izan zena ikusten da itxita. Horren azpian beste zulo bat dago, harlanduzko ezpadura duen leihoarena, hain zuzen. Erantsirik duen egiturak itxi egiten du, hein batean, fatxada. HMko fatxada lehen deskribaturiko bien antzekoa da, eta horma gotikoa du beheko solairuan eta harlangaitzezkoa lehenengoan. Fatxada horretan hiru leiho-zulo daude irekita. Erantsita duen zurezko teilapeak eta siloak fatxadaren zati bat ixten dute. Atzeko fatxada NWn dago, eta beheko solairuan, zulo bat ageri da: arku zorrotz batek eta eraikina bermatu eta sendotzeko hormabular handi batek osatzen dute. Fatxada horretako lehen solairuan, hiru leiho-zulo daude irekita, eta harlanduzko ezpadura dute.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arku nagusitik sartuta, baserriak bebarrua du; batik bat, harlauza handiz egina dago. Sarrera horren ezkerraldean, arrasto batzuk daude, tximiniarik gabeko beheko sua izan zenaren arrastoak. Eskuinaldean, gaur egungo sukaldea eta logelak daude. Hala ere, logeletara IEko fatxadako arkutik zehar ere joan zaitezke.

Sarreratik, atzean dagoen ukuilura ere joango zara. Eskaileretan gora, lehenengo solairura iritsiko zara; irekia da, zatitu gabea. Eskuinaldean, mihiztatutako oholtzaz itxitako hormatala ageri da; metrailaz hondatua dago, Gerra Karlisten ondorioz. Ezkerrean beste itxitura bat egon zen, hormatal horrekiko simetrikoa, baina urteak dira haizealdi batek eraitsi zuela. Hormatal horiez gain, lau logela daude HEko fatxada nagusian.

Baserriaren egiturak euskarri hauek ditu: bost ardatz-zutoin eta lau bernia, baserriak duen dolare gotikoari dagozkionak. Zutoin horiek habe, beso, petral eta gapirioez mihiztatuta daude, eta guztien artean baserriaren egitura osatzen dute. Zutoinetako batek hustura du eta armairu moduan erabiltzen da. Dolare gotikoko lau berniez gain, dolare horren azpila ere badauka dagozkion sobigainuetan bermatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]