Ainhoa Domaica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Domaica

Bizitza
JaiotzaGasteiz1971ko apirilaren 21a (53 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Alderdi Popularra

Facebook: AinhoaDomaicaVitoria Twitter: DomaicaAinhoa Instagram: domaicaainhoa Edit the value on Wikidata

Ainhoa Domaica Goñi (Gasteiz, 1971ko apirilaren 21a) arabar abokatu, familia bitartekari eta politikaria da, Euskadiko Alderdi Popularreko kidea.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, arlo juridiko-ekonomikoan espezializatuz.[1]

Arabako foru politikagintzan hasi zuen ibilbide politikoa. 1999 eta 2006 bitartean Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen. 2005etik 2007ra, gainera, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Gaietarako foru diputatua izan zen.[1]

2008an udal politikagintzara pasatu zen. 2008 eta 2011 bitartean Alderdi Popularraren gizarte gaietarako zinegotzi eleduna izan zen. Hurrengo legegintzaldian, 2011 eta 2015 bitartean, Gasteizko alkateordea izan zen. Horrez gain, udal gobernuaren eledun laguntzaile eta Gizarte Gaien eta Adinekoen eta Enpleguaren zinegotzi ordezkari karguak izan zituen. 2015az geroztik zinegotzi-lanetan aritu da oposizioan bi legegintzaldiz jarraian.[1]

2023ko udal eta foru hauteskundeetan Euskadiko Alderdi Popularraren Gasteizko alkategaia izango da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Gasteizko Udala. Ainhoa Domaica Goñi. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]