Ainhoa Larrañaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Larrañaga

Bizitza
JaiotzaHernani2000ko ekainaren 30a (23 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm8845548 Instagram: ainhoalarra30 Badok: ainhoa-larranaga Edit the value on Wikidata

Ainhoa Larrañaga Arrizabalaga (Hernani, Gipuzkoa, 2000ko ekainaren 30a) euskal abeslari eta aktorea da, batez ere Goǃazen telesaileko hiru denboralditan egindako lanagatik ezaguna, Eli pertsonaiaren paperean. 2020an kanta propioekin osaturiko bere lehen diska aurkeztu zuen, Eskuminak.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernanin jaioa da, bertako Hernani BHI institutoan ikasitakoa da eta egun ere bertan bizi da. Txikitatik kantuan aritutakoa da, eta egun Hernaniko Musika Eskolako ikaslea da, Joxean Goikoetxea irakasle duela.[2]

2015eko udan ETB 1eko Kantugiro lehiaketan parte hartu zuen, Hernanin egin zuten saioan, Ed Sheeran abeslariaren "I See Fire" kanta abestu zuen eta saio hartako irabazlea izan zen.[3] 2016an Goǃazen telesailerako kasting-era aurkeztu zen, eta Eliren (Dulce Elizondo izenez) papera eskuratu zuen. Hiru denboralditan zehar egin du paper hori, eta beste zenbait saiotan ere agertu da, hala nola Bagoǃaz talent show-ean eta gabon zahar gaueko gala berezietan. Era berean, Goǃazen-en antzerki musikalean aritu zen 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan, Goǃazen 4.0 eta Goǃazen 5.0 denboraldietan oinarrituak, hurrenez hurren. 2019ko urtarrilaren 25ean zabaldutako bideo batean hurrengo denboraldian ez zuela Goǃazenen jarraituko eman zuen aditzera, jarraitzaile eta lankide guztiei eskerrak emanez. Azken atala emititu ondoren, otsailaren 16an, ikusleei eta lantalde osoari eskerrak eman zizkien bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez, eta era horretan agur esan zion telesailari.[4] Bederatzigarren denboraldian paper bera egitera itzuli zen.

Egin dituen beste lan batzuen artean, Donostia Kulturak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren harira antolatutako Adiorik gabe obran kantatu zuen, eta 2017ko Alboka taldearen Lurra, Ur, Haize albumean zenbait kantetan parte hartu zuen.

Une honetan bakarkako diskoa prestatzen dabil Iker Laurobaren laguntzarekin; jazza, soula eta swinga uztartuko dituena. Arte munduan egonkortzeko nahia adierazi du, eta Goǃazen bukatu ondoren interpretazioan jarraitu nahiko lukeela esan du.[5]

2019an zehar bere bakarkako lana aurkezteko zenbait kontzertu eman zituen, besteak beste Donostiako Jazzaldian.[6] 2020ko otsailaren 5ean kaleratu zuen albuma, Eskuminak izenekoa, eta otsailaren 8an aurkeztu Donostiako Doka antzokian. Bere ahotsaz gain Iker Lauroba (kontrabaxu eta sintetizadorea), Garazi Esnaola (pianoa), Amaia Miranda (gitarra) eta Haritz Laurobaren (bateria) laguntza izan du proiektu honetarako.[7]

2020an Goǃazen telesailera itzuli zen, koronabirusaren pandemiaren ondorioz egindako Goǃazen etxean atal berezietarako, nahiz eta Goǃazen 6.0 denboraldiko atal batean ere gonbidatua izan zen 2019an. Era berean, La 1 telebista katearen Servir y proteger telesailean Victoriaren papera egin du.

Bere azken proiektuen artean Amazon Prime Video plataformaren El internadoː Las Cumbres telesaila dago, 2021eko otsailean estreinatu zena.[8] 2021 urtean zehar ibilbide musikalarekin jarraitu zuen, hainbat single eta kolaboraziorekin. Bestalde, Netflix plataformaren Intimidad telesailaren grabaketan parte hartu zuen, 2022an estreinatzea aurreikusten dena.[9] 2022an Goǃazen telesailean agertu zen berriz, aktore gonbisatu gisa Goǃazen 8.0 denboraldian.[10]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Madrilen bizi da.

Bikote harremana izan zuen Aritz Mendiola aktorearekin bi urtez, 2019 hasia eta 2021 urtera arte. Elkar ezagutu zuten Go!azen telesaila grabatzen eta bien fan klubek "Gareli" deitzen zituzten, haien pertsonaiengatik, Gari (Mendiola) eta Eli (Larrañaga).[11][12][13]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak
2015 Kantugiro Lehiakidea ETB 1
2016-2022 Goǃazen Dulce Elizondo "Eli" ETB 1 Pertsonaia nagusia (2016-2019, 36 atal)
  • Goǃazen 3.0 (2016-2017, 10 atal)
  • Goǃazen 4.0 (2017-2018, 13 atal)
  • Goǃazen 5.0 (2018-2019, 13 atal)
  • Goǃazen 9.0 (2022-2023, 10 atal)

Gonbidatua (2019-2022, 11 atal)

  • Goǃazen 6.0 (2019, atal 1)
  • Goǃazen etxean (2020, 9 atal)
  • Goǃazen 8.0 (2022, atal 1)
2017-2019 Bagoǃaz Coach gonbidatua ETB 1 3 atal
2018 Goǃazen 2018 Bere burua ETB 1 Gabon zahar gaueko saio berezia
2019 Goǃazen 2019 Bere burua ETB 1 Gabon zahar gaueko saio berezia
2019-2020 Gure kasa Gonbidatua ETB 1 3 atal
2020 Goǃazen 2020 Bere burua ETB 1 Gabon zahar gaueko saio berezia
2020 Servir y proteger Victoria Gargallo TVE
2021-orain El internadoː Las Cumbres Yolanda Pascual Ledesma Prime Video Atal 1
2022 Intimidad Netflix
2022 La que se avecina Julia Guijarro Garmendia Prime Video

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goǃazen 4.0 antzerkia (2017-2018), telesailean oinarritutako antzerki musikala.
  • Goǃazen 5.0 antzerkia (2018-2019), telesailean oinarritutako antzerki musikala.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskuminak (2020)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Lurra, Ur, Haize" - Albokaren Lurra, Ur, Haize (2017), Aztana. Alboka, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin, Petti, Xabi San Sebastián & Ainhoa Larrañaga
  • "Ontzi zahar batean" - Iker Laurobaren Udazkena (2018), Audiovisuales de Sarrià
  • "Quédate" - Capitán Tortuga (2019)

Goǃazen telesailaren diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ongi etorri Basakabira (Goǃazen 3.0, 2016)
  • Berriz udaǃ (Goǃazen 4.0, 2017)
  • Ondo pasatzera gatozǃ (Goǃazen 5.0, 2018)
  • Maitasun hitzak xuxurlatu (Go!azen 9.0, 2022)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ainhoa Larrañaga» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  2. ««Jendearekin egoteko, ikusi dut hobea dela aktore lana, baina ez diot inoiz utziko kantatzeari!»» www.kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  3. «Eli Go!azen telesaileko pertsonaia | | EiTB Go!azen» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  4. Larrañaga, Ainhoa. (2019-02-16). «"Gaur 21:00tan emititu da Go!azen 3.denboraldiko azkeneko atala, izan ere beti egongo dira kapitulu guztiak ikusgai. Argazki hontan hendaian giñen gure hasierari bukaera ematen eta bestean aldiz ezkontza polit bat gozatzen. Eskerrak eman nahi dizkiot gugan siñitu duen guztiei, ikusleei, ekoizleei, ta langile guztioi. Miyesker bihotz-bihotzez🖤"» Instagram (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  5. Berria.eus. ««Tramen aldetik, 'Go!azen' bere unerik onenean dago orain»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  6. «Ainhoa Larrañaga hernaniarra Donostiako Jazzaldian izango da - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  7. «Ainhoa Larrañagak lehenengo diskoa aurkeztuko du, Dokan - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  8. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Larrañaga «El internado las cumbres»» Marco Gadei Talent Agent (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
  9. (Gaztelaniaz) Ainhoa Larrañaga Actriz | Marco Gadei Talent Agent. (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  10. «Eli Basakabira itzuliko da gaurko Go!azen telesailean» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
  11. «ariitzmendiiola._cf» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  12. «cf_aritz_mendiola» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  13. «ainhoalarra_fan» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]