Aritz Mendiola
| Aritz Mendiola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gautegiz Arteaga, 1998ko maiatzaren 12a (28 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Bilbo Seul |
| Familia | |
| Aita | Carlos Mendiola |
| Ama | Nagore Ardanza |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | San Fidel Ikastola IES Ibarrekolanda BHI Royal Oak High School (en) Mondragon Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta aktorea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Musika instrumentua | ahotsa |
Aritz Mendiola Ardanza (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia, 1998ko maiatzaren 12a) euskal abeslaria eta aktorea da. Ezagun egin da Goǃazen telesaileko hiru denboralditan Gari-ren papera egiteagatik. Honetaz gain beste telebista-saio batzuetan ere agertu da, LauKatu musika talde gernikarrean abesten du, eta Gaztea irratiko B Aldea saioko kolaboratzailea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998ko maiatzaren 12an jaio zen Donostian, Arantzazuko Ama Ospitalean.[1]
Aritzek bere heziketa Gernikako San Fidel ikastolan jaso zuen. DBHko ikasturte bat Michigango Royal Oak High School ikastetxean egin zuen, Detroit hiritik hurbil, eta gerora Batxilergo Artistikoa ikasi zuen Bilboko Ibarrekolanda institutuan. Gernikako Segundo Olaeta musika eskolako ikaslea izandakoa da, eta kantatzeaz gain gitarra jotzen ere badaki.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko udan ETB 1eko Izarrak kalean lehiaketan parte hartu zuen. Durangon egin zen saioko finalerdian Ed Sheeran abeslariaren "I See Fire" kantatu zuen, eta finalean Pink Floyd taldearen "Wish you were here". Saioa irabazi zuen, eta era horretan programaren final handirako sailkatu zen.[2] Finaleko lehen finalerdian Bob Dylanen "Knocking on heaven's door" abestu zuen, eta bigarren gelditu zen.[3] Uda berean Kantugiro lehiaketan parte hartu zuen, Gernikan egin zuten saioan, Latzenen "Laztana" abestuz.[4]
Goǃazen eta aktore lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an Go!azen telesail musikalerako castingera aurkeztu zen, The Rocky Horror Picture Show filmeko "The Time Warp" kantarekin. Gerora "Gari" pertsonaiaren papera lortzeko probetara aurkeztu zen, eta eskuratu egin zuen.[5] Hiru denboralditan zehar egin du paper hori, 2016tik 2019ra bitartean. Horretaz gain Euskal Telebistaren beste saio batzuetan ere agertu da, hala nola Bagoǃaz lehiaketan epaile gonbidatu gisa eta gabon zahar gaueko saio berezietan. Aktore lanari dagokionez, zenbait antzerki konpainiarekin batera antzezlan batzuetan ere aritu da, besteak beste CasaBranca taldearekin eta Pabellón 6ko Gazte Konpainiarekin. Ildo beretik, Goǃazen 3.0 eta Goǃazen 4.0 denboraldietan oinarritutako antzerki musikaletan parte hartu zuen. Goǃazen-en parte izateaz oso pozik zegoela adierazi zuen, haurrentzako euskarazko fikzioaren garrantzia azpimarratuz, eta asko ikasteko balio izan diola esanez.[6]
Goǃazen telesaila 2019ko otsailaren 15ean agurtu zuen, bosgarren denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez. Bertan ez zuela hurrengo denboraldian parte hartuko eman zuen aditzera, eta zaleei zein lagunei eskerrak eman zizkien.[7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Borralho y Joao Galante (2015), CasaBranca. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian aurkeztua.
- Goǃazen 3.0 antzerkia (2016-2017), telesailean oinarrituriko antzerki musikala. Garikoitz "Gari" Susaeta. (60 emanaldi inguru)
- Goǃazen 4.0 antzerkia (2017-2018), telesailean oinarrituriko antzerki musikala. Garikoitz "Gari" Susaeta. (80 emanaldi inguru)
- Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? (2019), Pabellón 6ko Gazte Konpainia. Durangoko San Agustin Kultur Gunean estreinatua martxoaren 21ean.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore lanetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goǃazen (2016-2020). Garikoitz "Gari" Susaeta (38 atal)
- Go!azen 3.0 (2016 - 2017). Garikoitz "Gari" Susaeta (10 atal)
- Go!azen 4.0 (2017 - 2018). Garikoitz "Gari" Susaeta (13 atal)
- Go!azen 5.0 (2018 - 2019). Garikoitz "Gari" Susaeta (13 atal)
- Go!azen 6.0 (2019 - 2020). Garikoitz "Gari" Susaeta (atal 1)
- Goǃazen etxean (2020). Garikoitz "Gari" Susaeta (atal 1)
- Argitzeraino (2018). Esne Beltzaren bideoklipa
- Crush to Crush (2018). BBK-ren kanpaina
- Argi gorriak (2025)
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izarrak kalean (2015). Lehiakidea (2 atalː Durango eta Finala)
- Kantugiro (2015). Lehiakidea
- Bagoǃaz (2017-2018). Coach gonbidatua (4 atal)
- Bagoǃaz 1.0 (2017). Coach gonbidatua (atal 1)
- Bagoǃaz 2.0 (2018). Coach gonbidatua (2 atal)
- Bago!az 3.0 (2019). Coach gonbidatua (5. atala)
- Burubero Fest (2017). Gonbidatu berezia (2017/06/07ko atala)
- Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
- Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)
- Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)
- Kalaxka (2023-gaur egun). Aurkezlea.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argi (2016). Postaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1998-05-14). «El "lehendakari" José Antonio Ardanza ya es abuelo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2019-01-19).
- ↑ «Aritz Mendiola izan da bosgarren saioko irabazlea, Durangon» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-01-19).
- ↑ «Sara Alonsok irabazi du 'Izarrak Kalean' saioko final handia» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-01-19).
- ↑ «Latzenen 'Laztana' gogoan, Aritz Mendiolaren eskutik» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Goazen: la serie del momento» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-01-20).
- ↑ «Jabi Elortegi eta Aritz Mendiola 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriaz» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-01-19).
- ↑ Mendiola, Aritz. (2019-02-15). «“• IKUSI ARTE • Hiru urtez igaro ditut udak udaleku baten. Bertan egin ditut hainbat negar eta hainbat barre. Ikasi dut, hazi naiz, baina orain, agur esan beharko diot hiru urtez bertan igaro dudan udaleku horri. Eskerrikasko bidean zehar topo egin dugun guztioi. Ah! Ta azken aldiz, gaur gauean 21:00etan, minutu gutxira, ez galdu Go!azen.”» Instagram (kontsulta data: 2019-02-16).