Ainize Barea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainize Barea
Bizitza
JaiotzaArrigorriaga1992ko urtarrilaren 25a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Santa Teresa CD /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,55±0,001 metro

Ainize Barea Núñez, Peke ezizenaz ere ezaguna, (Arrigorriaga, 1992ko urtarrilaren 25a) bizkaitar futbolaria da, aurrelari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Deportivo Abanca futbol-taldean jokatzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainize Bareak hamabi urte bete arte futbolean aritzeaz gain, pilotan aritzen zen,[1] beraz, CD Ugaora iritsi baino lehen hasi zen futbolera jolasten. Han jaso zuen Peke ezizena, hiru Ainize baitzeuden taldean. Euskal Ligan zortzi urte eman ondoren, Badajozeko C. D. Santa Teresarekin jokatu zuen lehenengo aldiz Lehen Mailan. Eskuineko belauneko lesio batekin hasi eta ebakuntza egin behar izan zuen 2016ko martxoan, eta, ondoren, urrira arte jokotik kanpo egon zen.[2]

2018-an Deportivo taldera joan zen. Han zenbait posiziotan jokatu zuen, muturrekoan, erdiko-erasotzailean... Gaur egungo aurrelari posizioa hartu arte. R.C. Deportivoren goleatzaile historiko nagusia da[3] Estefanía Pabst gainditu ondoren . Lehen Mailara itzuli zenetik, hainbat izan dira Espainiako selekzioan kokatzen duten zurrumurruak, bereziki 10 egunetan jarraian hiru "hat-trick" segituan lortu zituenean. Espaniako selekzioko hautatzaileak, egoera ikusi zuenean, Peke-ri buruzko zeukan iritzia adierazi zuen. Horrela, 2020ko otsailean Jorge Vildak "Peke Selekziora etortzetik oso gertu" zegoela adierazi zuen.[4]

Gaitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrelari on batek bezala, Ainizek hainbat gaitasun ditu. Haien artean, aurkariak saihesteko bere abiadurak. Kasu honetan, bere altuerak laguntza eskeintzen du. Aurrelariek beharrezkoa duten beste gaitasun bat ikaragarri garatua dauka: golaren grina. Honen adibide argia da, 4 partidutan 10 anotazio egin zituela. Hala ere, azken hau ez da zorte egun bat izateagatik, zenbakiek adierazten duten bezala, Ainize beti dago partiduetan golaren zain. Puntu asko sartzeaz gain, taldekideekin jokatzen du. Honen isla Gaby Garcìa-rekin egindako bikotea da: Biek batera 63 gol lortu zituzten sasoi batean.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoia Taldea Herrialdea Jolastutako partiduak Golak
2007-2015 CD Ugao España
2015-2017 C. D. Santa Teresa España
2017-2018 Deportivo Abanca España 26
2018-2019 Deportivo Abanca España 30 30
2019-2020 Deportivo Abanca España 21 14

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Menayo, David; @david_menayo. (2016-02-01). «Fútbol Femenino: Ainize Barea, de pelotari a futbolista de Primera» Marca.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Peke recibe el alta médica» Hoy 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Peke: "Somos de los grandes, y tenemos que seguir siéndolo"» Riazor.org 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «"Peke está muy cerca de venir a la Selección"» BeSoccer 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).