Edukira joan

Agustin Mujika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustin Mujika

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgustin Mujika Iartza
JaiotzaLasarte-Oria1960ko martxoaren 16a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpailazoa eta aktorea

Agustin Mujika Iartza[1] (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1960ko martxoaren 16a) irakasle-monitorea, sortzailea, pailazoa, animatzailea, bentrilokuoa eta euskaltzalea da. Beti euskaraz lan egin du Agustin Mujikak; 1986an euskarazko barnetegiak sortu zirenetik, zenbait barnetegitan aritu da.

Lau urte zituela hasi zen eskolan ikasten. Frankismoaren errepresioko garai hartan, eskola publikoan ez zuten euskara irakasten; eta euskaraz egiten zutenek etxe barruan erabiltzen zuten. Agustinek gurasoak Aietekoa (Gipuzkoa) eta Elantxobekoa (Bizkaia) zituen, eta euskaraz zerbait bazekiten, baina belaunaldi hartako gehienek bezala nahiko galdua zeukaten.[2]

Agustin, bada, 16 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskal giroan erabat murgildu zen: futbola utzi eta Michelingo bolatokian izaten zen; musika jaialdi guztietara joaten zen; udan, udalekuetan begirale; gazte mugimenduan ere ibili zen; adiskide batzuei esker bere euskara hobetu zuen. 1977an, AEKren gau eskoletan ikasle eta irakasle aritu zen bi ikasturtetan. Gero, Irakasle ikasketak egin zituen. 1981eko otsailaren 23an Espainiako estatu-kolpea eman zutenean, Murtziako Cartagena herrian soldaduskan zebilen.[2]

Soldaduskaren ondoren, Lasarteko Pablo Garaikoetxea eskola publikoan irakasle aritu zen hiru urtez, eta ondoren Amezketako Zumadi eskolan urtebetez. Garai hartan irakasle talde batekin Xixuko ahatearen pertsonaia eta Satorra Irratia ere sortu zituen. Baina bere irakaskuntzan jarduera handiena (38 urtez) Euskal Girotze Barnetegietan izan da (Euba-Zornotzan, Gaztelun, Alkizan eta Seguran). Erretiratzean irakasle-monitore-hezitzaile lanari buruz liburu bat argitaratu zuen.

Sortzailea izanik, bere ideiari esker abiatu zen 1986az geroztik Lasarte-Orian egiten den eta hain ospetsua den Euskararen Maratoia.[3] Dagoeneko 10 aldiz ospatu da. Hain zuzen euskararen alde lan egiteko hasi ziren Agustin Mujika, Joxe Mari Agirretxe eta Patxi Sanz pailazo lanetan, hirurak Lasarte-Oriakoak, bata baserritarrez jantzita, eta bestea Olentzeroren rolean. 1987an ofizialki bihurtu ziren Takolo, Pirrutx eta Porrotx.[4] Gero ere, Takolo, Pirritx eta Porrotx taldeko Takolo pailazoa izan zen 2004an taldea utzi zuen arte. Zaldibian 2017 ere IZAN KANTUZ! ekimenaren antolatzaileetarikoa izan zen, zeinetan 26 ordu euskaraz abesten aritu baitziren.

Gaur egun Zaldibian bizi da. Oraindik ere Takolo rolarekin pailazo agerraldiak egiten ditu, noizbehinka, inguruko herrietan batez ere. Lasarte-Orian ere urte askoan Pirritx, Porrotx eta MariMototsekin batera azaldu da.

Oso gaztetatik hasi zen.

Takolo 1982an Lasarte-Oriako Garaikoetxea H.I.an




Martinxo panpina eta Takolo

2004tik aurrera bentrilokiaren munduan hasi zen probatzen. Izan ere, astero lanpostuan haur ezberdinak zituen eta. Panpin ezberdinekin aritu eta oraindik aritzen da (beste panpina askoren artean, Mirentxu berritsua, Martintxo txikia, Praixku gaztetxoa, Tiburtzio aitona eta azkenean, Ximon ikaragarria).


Mirentxu panpina eta Takolo


Euskalgintzan murgildua zela, 1980an Lasarte-Orian hautagaien zerrendan azaldu zen. 1984an eskolako umeekin Andoaingo Leitzaran errekara kanpin batera joatekoa zela Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuen. Irakasle eta ikasleek Mujikaren askatasuna eskatzeko herriko errepidea moztu zuten. Libre atera zen, kargurik gabe.[5] Zaldibian Batasuneko zinegotzi izana, Zaldibiako Udalak herriko etakide bat seme kutun izendatu zuelako akusazioaren pean, 2007an Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 8 zinegotzirekin batera prozesatu zuen.[6] Libre atera ziren, kargurik gabe.[7]

Euskararen maratoia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskararen Maratoia 10. edizioa Lasarte-Orian, 2022an




26 ordutan euskaraz: Izan kantuz Zaldibian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko errekorra Zaldibian 2017an


Izan kantuz 26 ordutan abesten Zaldibian 2017an Munduko errekorra

Auzolan kulturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustoko aktibitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publikatutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburugintza (publikazioak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etorburutik etorbidera 1987. Julian Etxaideren bertsoak


Barnetegiak " Oinarri, jolasak eta teknika hezitzaileak 2019"

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Takolo, Pirrutx eta Porrotx 1993an
Takolo, Pirritx eta Porrotx Donostiako ondarretan 1999an (Edurne Koch)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mujika abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, hurrenez hurren Muxika onartu du deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Altuna, Jon. «Agustin Mujika: “Takolo Lasarte-Oriarako sortu zen, baina Euskal Herri osorako balio zuen”» Txintxarri 2010-11-19 (kontsulta data: 2025-02-27).
  3. G. Goikoetxea: «Euskara, Lasarte-Oriako egoera: Ereindakoaren fruituak ontzen hasteko garaia», Berria, 2016-08-04.
  4. Maialen Unanue: «Muxu eta irrien filosofia», Berria, 2012-11-25.
  5. «Mujika Yarza, Agustín», Euskal Memoria.
  6. (Gaztelaniaz) «La A. Nacional juzgará a ex concejales de Batasuna en Zaldibia (Guipúzcoa) por nombrar hijo predilecto a un etarra», Europa Press, 2007-02-04.
  7. (Gaztelaniaz) «Absuelven a la corporación de Zaldibia por un homenaje a un etarra muerto», Diario Vasco, 2007-02-20.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]