Edukira joan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Igor Elortzak bost txapelketa irabazi ditu.
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1958
Txapel gehienIgor Elortza (5 txapel)
Azken txapeldunaAitor Etxebarriazarraga (2025)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan probintziako ekimen nagusia da, bi urtetik behin antolatutakoa. Azken urteotan, eskualdeka egiten dituzte kanporaketak eta ondoren finala jokatzen da. Igor Elortza eta Jon Lopategi dira garaipen gehien lortu dituzten bertsolariak, bost eta lau txapelekin hurrenez hurren. Azken ekitaldian Aitor Etxebarriazarragak jantzi zuen txapela.

Bilbo izan da finalaren egoitza edizio gehien-gehienetan.

Euskaltzaindiak antolatu zuen lehenengo aldiz 1958an eta ardura hori hartu zuen zazpi urtez. 1966tik etenaldi luzea eduki zuen ekimenak 1987 arte, "Araba-Bizkaiko txapelketa" antolatu zutenean. Urte hartatik ere Bertsozale Elkartea sustatzaile nagusi bihurtu zen.

Azkenik, 2000. urtean probintzia bakoitzak bere bidea hartu zuen.

Historian zehar, probintzia mailan egiteaz gain, txapelketak eskualdeka ere antolatu izan dituzte:

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1958-1966)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Finala Txapelduna Txapeldun ordea
1958 Bilbo Balendin Enbeita Juan Ormaetxea "Taket"
1959 Bilbo Balendin Enbeita Jon Azpillaga
1960 Bilbo Jon Mugartegi Jon Azpillaga
1961 Bilbo Jon Azpillaga Deunoro Sardui
1962 Bilbo Jon Lopategi Jon Azpillaga
1964 Ondarroa Jon Lopategi Jon Mugartegi
1966 Durango Jon Lopategi Jon Mugartegi

Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1987-1998)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Finala Txapelduna Txapeldun ordea
1987 Bilbo Jon Lopategi Xabier Amuriza
1990 Bilbo Jon Enbeita Unai Iturriaga
1992 Bilbo Jon Enbeita Unai Iturriaga
1994 Bilbo Unai Iturriaga Aritz Lopategi
1996 Bilbo Unai Iturriaga Aritz Lopategi
1998 Bilbo Igor Elortza Unai Iturriaga

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2000-egun)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Finala Txapelduna Txapeldun ordea
2000BilboIgor Elortza Aritz Lopategi
2002BilboIgor Elortza Unai Iturriaga
2004BilboIgor Elortza Unai Iturriaga
2006BilboXabier Paya[1] Etxahun Lekue
2008BarakaldoIgor Elortza[2] Unai Iturraiga
2010BarakaldoArkaitz Estiballes[3] Etxahun Lekue
2012BilboArkaitz Estiballes[4] Igor Elortza
2014BilboFredi Paia[5] Arkaitz Estiballes
2016BilboEtxahun Lekue[6] Xabat Galletebeitia
2018BilboOnintza Enbeita[7] Etxahun Lekue
2020Kopla barik
(Plateruena-Durango)
Onintza Enbeita
2021BilboNerea Ibarzabal Jone Uria
2023BilboNerea Ibarzabal Jone Uria
2025BilboAitor Etxebarriazarraga Onintza Enbeita

2020ko bertso-zirkuitu berezia: "Kopla barik"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

COVID-19 pandemiaren erruz ezin izan zen 2020ko Bizkaiko Txapelketa jokatu. Horren ordez "Kopla barik" bertso-zirkuitua osatu zen[8] eta Onintza Enbeitak irabazi zuen[9]. Jaialdiak Mungia, Igorre, Durango eta Getxon (Algorta) izan ziren. Sariketa Durangon suertatu zen, Plateruena Kafe Antzokian. Berezitasun bat izan zuen saioak, sariketan, hainbat bertso eskolako kideak aritu baitziren gai-jartzaile lanetan. Kopla Barik bertso zirkuitu bat izan zen, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ordezkatu zuena, txapelketarik antolatu ezin izan zen urte zail batean. Besteak beste, hainbat helburu edo xede zituen "Kopla Barik"-ek: Formatu ezberdin batzuk ezagutaraztea (bertso-saio musikatua, bertso-trama, bertso-sariketa eta bertso-jaialdia) eta bertsolari eta zaleei agendan beste hitzordu bat txertatzea.

Mungiako Olalde aretoan, bertso-saio musikatuan, Aitor Bizkarra, Arrate Illaro, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue, Jone Uria, Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal aritu ziren. Musikari lanetarako, Ixak Arruti eta Eneko Sierra gonbidatu zituzten; eta, gai-jartzaile lanak, Idoia Anzorandiak egin zituen.

Igorreko Lasarte aretoan egindako bertso-traman, Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzunegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu aritu ziren bertsotan; eta, gaiak jartzen, Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Galarza eta Koldo Gezuraga izan ziren arduradunak.

Durangoko sariketari dagokionez, Ander Elortegi, Imanol Uria, Itxaso Paia, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitiak jardun zuten bertsotan; eta, gai-jartzen, Paule Ixiar Loizaga eta Beñat Vidal.

Bukatzeko, Bizkaiko Bertsolari Txapeldunen Jaialdia izan zen burutzen azkena, Muxikebarri antzokian. Bertsolari gisa Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paia. Gaiak jartzen: Begoñe Olabarrieta.

BertsolariaTxapelakUrteak
Igor Elortza51998, 2000, 2002, 2004, 2008
Jon Lopategi41962, 1964, 1966, 1987
Balendin Enbeita21958, 1959
Jon Enbeita21990, 1992
Unai Iturriaga21994, 1996
Arkaitz Estiballes22010, 2012
Nerea Ibarzabal22021, 2023
Onintza Enbeita1 + 1*2018, 2020*
Juan Mugartegi11960
Jon Azpillaga11961
Xabier Paya12006
Fredi Paia12014
Etxahun Lekue12016
Aitor Etxebarriazarraga12025

*Kopla Barik

Parekidetasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumeak Emakumeen ehunekoa Gizonak Gizonen ehunekoa Guztira
Lehen txapelduna 2018 - 1958 - -
Txapeldun kopurua 3 %12 22 %88 25
Txapeldun orde kopurua 1 %4.2 23 %95.8 24
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua 4 %8.2 45 %91.8 49
Finaleko parte hartzaile kopurua 34 %18 155 %82 189

*2022/06/16an eguneratuta

Parte hartzeak finaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsolaria Parte hartzeak Urteak
Igor Elortza 10 1990, 1992, 1994, 1996, 1998, 2000, 2002, 2004, 2008, 2012
Etxahun Lekue 10 2002, 2004, 2006, 2008, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021
Onintza Enbeita 10 2006, 2008, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021, 2023, 2025
Unai Iturriaga 9 1990, 1992, 1994, 1996, 1998, 2000, 2002, 2004, 2008
Iratxe Ibarra 9 1994, 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2012, 2014
Jone Uria 8 2010, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021, 2023, 2025
Fredi Paia 7 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2012, 2014
Arkaitz Estiballes 7 2000, 2004, 2006, 2008, 2010, 2012, 2014
Jon Azpillaga 6 1959, 1960, 1961, 1962, 1964, 1987
Ireneo Ajuria 6 1960, 1961, 1962, 1964, 1987, 1990
Aritz Lopategi 6 1987, 1990, 1994, 1996, 1998, 2000
Xabat Galletebeitia 6 2014, 2016, 2018, 2021, 2023, 2025
Balendin Enbeita 5 1958, 1959, 1960, 1961, 1962
Deunoro Sardui 5 1959, 1960, 1961, 1962, 1964
Jon Mugartegi 5 1960, 1961, 1962, 1964, 1966
Jon Lopategi 5 1962, 1964, 1966, 1987, 1992
Gregorio Larrañaga "Mañukorta" 5 1966, 1990, 1992, 1994, 1996
Jon Enbeita 5 1987, 1990, 1992, 1994, 1996
Jose Alberdi "Txo" 4 1958, 1959, 1960, 1961
Juan Ormaetxea "Taket" 4 1958, 1959, 1960, 1961
Juanjo Respaldiza 4 1992, 1994, 1996, 2000
Miren Amuriza 4 2010, 2012, 2016, 2018
Nerea Ibarzabal 4 2016, 2018, 2021, 2023
Basilio Pujana 3 1959, 1960, 1964
Jose Mari Arregi Laka "Altzu" 3 1962, 1964, 1966
Oihane Enbeita 3 1998, 2000, 2002
Igor Muniategi 3 2002, 2004, 2006
Xabier Paya 3 2004, 2006, 2008
Aitor Bizkarra 3 2018, 2021, 2025
Oihana Bartra 3 2014, 2023, 2025
Gorka Pagonabarraga 3 2021, 2023, 2025
Aitor Etxebarriazarraga 3 2021, 2023, 2025
Juan Ibarzabal "Buztarri" 2 1961, 1962
Abel Muniategi "Bengetxe" 2 1964, 1966
Abel Enbeita 2 1966, 1990
Juan Mari Areitio 2 1987, 1992
Kepa Intxausti 2 1992, 1994
Xabier Arriaga "Txiplas" 2 1990, 1998
Arkaitz Ugartetxea 2 1996, 1998
Beñat Gaztelurrutia 2 1998, 2002
Ibon Ajuriagogeaskoa 2 2006, 2016
Beñat Ugartetxea 2 2010, 2016
Eneko Abasolo "Abarkas" 2 2010, 2018
Asentsio Bidaurrazaga 1 1958
Pedro Kastrejana 1 1958
Florentzio Zarraga 1 1958
Eusebio Zubiaga 1 1958
Jose Mari Gurtubai 1 1966
Julian Martitegi 1 1966
Xabier Amuriza 1 1987
Jose Luis Mugarza "Elgetzu" 1 1987
Asier Otamendi 1 1996
Peio Ormazabal 1 2010
Aissa Intxausti 1 2023
Txaber Altube 1 2025

*2023/12/16an eguneratuta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Xabier Paia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun barria | Kontaizu» www.kontaizu.eus (kontsulta data: 2020-11-29).
  2. «Igor Elortza txapeldun!» bizkaie.biz (kontsulta data: 2020-11-29).
  3. «Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldun, eta Lekue bigarren» bertsoa.eus (kontsulta data: 2020-11-29).
  4. Susaeta, Igor. «Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldun, bigarrenez jarraian» Berria (kontsulta data: 2020-11-29).
  5. Susaeta, Igor. «Fredi Paia, txapeldun» Berria (kontsulta data: 2020-11-29).
  6. «Etxahun Lekue txapeldun» bertsoa.eus (kontsulta data: 2020-11-29).
  7. «Onintza Enbeita txapeldun» Argia (kontsulta data: 2020-11-29).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-20). «Txapelketaren ordez, ‘Kopla barik’ bertso zirkuitua antolatu du Bizkaiko Bertsolari Elkarteak» naiz: (kontsulta data: 2020-11-29).
  9. «https://twitter.com/bbertsozale/status/1332771996485246979» Twitter (kontsulta data: 2020-11-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]