Aixerrota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aixerrota
Guecho, Santa Maria de Guecho - Molino de Aixerrota 2.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Getxo
Koordenatuak 43° 21′ 34″ N, 3° 01′ 09″ W / 43.359322222222°N,3.0191555555556°W / 43.359322222222; -3.0191555555556Koordenatuak: 43° 21′ 34″ N, 3° 01′ 09″ W / 43.359322222222°N,3.0191555555556°W / 43.359322222222; -3.0191555555556
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1727

Aixerrota Galea lurmuturrerako bidean kokaturik dagoen haize-errota da, Getxoko (Bizkaia) Elexalde auzoan.

Errota 1727. urtean eraiki zen, Bizkaiko Jaurerriak XVIII. mendearen hasieran pairatzen zegoen lehortearen ondorioz. Antza denez, Edmundo de Shee ( edo O'Shea) deitutako irlandar batek eraiki zuen, funtzionatzeko ura behar ez zuen haize-errota bat lortu eta era horretan, aberasteko. Dena dela, eraiki eta gutxira etorri ziren berriro euriak eta ur-errotak berriro hasi ziren lanean, denboraren poderioz Aixerrotakoa erabilpen gabe geratu zelarik.

Aixerrotaren arkitektura beste Bizkaiko haize-erroten antzekoa da, hots, kono moztuaren forma du, Mantxako haize-errotek ez bezala, zeinak zilindrikoak diren. Bestalde, Mantxako errotak XVI. mendearen bukaeran eraiki zituzten eta Bizkaiko haize-errotak (Aixerrota barne) XVIII. mendearen hasieran.

Gaur egun, XX. mende bukaeran eginiko birmoldaketa dela medio, arte galeria bat dago errotan eta, alboko eraikinean, jatetxe bat.

Azkenik, Elexalde auzoko institutuak (Aixerrota BHI) haize-errotaren izena darama.

Aixerrotari buruzko nobela: Edmundo O'Shea irlandarraren historioa 2012. urteko amaieran nobelatu zuen Pedro Fernández Puig getxotar idazleak, Paúl Fernández de Areilza izenordearekin. Geroago, 2014. urtean, Ediciones Civicas argitaletxea paperezko formatoan argitaratu zuen "Aixerrota, el legado del irlandés" izenburuarekin. Nobela honetan garai hartako zenbait gertakari historikoak aipatzen dira, matxinada, besteak beste.

Aixerrota 1957an
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aixerrota Aldatu lotura Wikidatan