Akiko Kobayashi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akiko Kobayashi
Bizitza
JaiotzaTokyo prefektura, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Enplegatzailea(k)Tokioko Unibertsitatea
Nihon University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Akiko Kobayashi (japonieraz: 小林 昭子 Kobayashi Akiko?, Tokio, 1943) japoniar kimikaria da. Ni(tmdt)2 molekula bakarretik metalak sortzeagatik Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2009an[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobayashi Tokion jaio zen aita fisikaria eta ama musikaria zuen familia batean. Tokioko Unibertsitatean edin zituen kimika ikasketak eta 1972an graduatu zen. 1972an ikerketa lanetan hasi zen Unibertsitatean bertan eta 1999an irakasle bihurtu zen. 2006an irakasle emeritoa izendatu zuten eta Nihon Unibertsitatean sartu zen[2].

2009an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen molekula eroaleen garapenean egindako lanarengatik eta Ni(tmdt)2 molekula bakarretik metal organiko bat diseinatu eta sintetizatzeagatik[1]. Metal organiko honek ezohiko propietateak ditu eta zero absolututik 0'6 gradu eskasera metalen ezaugarriak hartzen ditu[3]. Horrez gain paramagnetikoa da eta eremu magnetikoek erakartzen dute giro tenperaturan.

Kobayashiren aurkikuntza nikeldun molekula batekin (Ni(tmdt)2) izan zen, gerora zink edo kobredun molekulekin ere antzeko propietateak aurkitu dira[4].

Sariak eta omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «For Girls In Science - Women in STEM Bio» web.archive.org 2014-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  2. «Laboratoire de Physique des Solides - UMR 8502 - Akiko Kobayashi - Department of Chemistry, College of Humanities and Sciences, Nihon University, Tokyo Japan» web.archive.org 2017-02-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  3. (Ingelesez) Launay, Jean-Pierre; Verdaguer, Michel. (2013-10-17). Electrons in Molecules: From Basic Principles to Molecular Electronics. OUP Oxford ISBN 978-0-19-151022-9. (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  4. (Ingelesez) Ishibashi, Shoji; Terakura, Kiyoyuki. (2012-09). «Electronic Structure of Cu(tmdt)2 Studied with First-Principles Calculations» Crystals 2 (3): 1210–1221.  doi:10.3390/cryst2031210. ISSN 2073-4352. (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  5. «UNESCO.ORG | Webcast | 2009 L'Oréal-UNESCO Award» web.archive.org 2019-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]