Al-Shati errefuxiatuen kanpamentuaren bonbardaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Shati errefuxiatuen kanpamentuaren bonbardaketa
Motaaire-eraso
Honen parte da2023-2024ko Israel-Palestina Gerrako palestinarren errefuxiatu esparruen kontrako Israelen aire erasoak
Data2023ko urriaren 9a
KokalekuAl-Shati kanpamendua
HerrialdeaPalestina

Al-Shati errefuxiatuen kanpamenduaren bonbardaketa Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) 2023ko urriaren 9an egindako ekintza militar bat izan zen, Hamasen eta Israelen arteko 2023ko gerran. Gazako Zerrendaren iparraldean, Gazako Gobernazioaren Mediterraneoko kostaldearen parean, dagoen Al-Shati errefuxiatu-gunearen aurka egin zen jarduera. Erasoak lau meskita suntsitu zituen eta, hedabide palestinarren arabera, barruan zeuden pertsona asko hil zituen. Gazako hirugarren errefuxiatu-eremurik handiena da Al-Shatikoa, 90.000 biztanle baino gehiago dituena.[1]

Urriaren 12an, FDIek bigarren eraso bat egin zuten. Hamahiru pertsona hil zituzten.[2]

Aire erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urrian Hamasek Israelen aurka ezustean egindako erasoaren ondoren, Israelek hainbat aire eraso egin zituen Gazako Zerrendako hainbat eremutan. Al-Shatiren kanpamenduaren kontra egindako aire erasoetan, lau meskita harrapatu zituzten: Al-Gharbi meskita, Yassin meskita eta al-Sousi meskita tartean. Guztiak suntsitu ziren satelite irudien arabera, eta tokiko albisteek jakinarazi zuten zehaztu gabeko pertsona kopuru bat hil zela barruan.[3] Palestinako Osasun Ministerioak «sarraskitzat» jo zituen aire erasoak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]