2023ko Israel-Palestina gatazka
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2023ko Israel-Palestina gatazka | |||
---|---|---|---|
Arabiar-israeldar gatazka | |||
![]() Legenda: Gazako Zerrenda Israelek okupatutako Gazako Zerrendako eremuak. (ikusi ere gatazkaren mapa detaileduna) | |||
Data | 2023ko urriak 7 – egun (2 hilabete eta 2 egun) | ||
Lekua | Israel eta Gazako Zerrenda, Palestina | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
17 nepaldar Hamasek bahiturik, beste 7 zauritu[9] 2 thailandiar hildako, 11 bahitu eta 8 zauritu[10][11] Mediku indonesiar bat, Israelek hildakoa[12] |
2023ko Israel-Palestina gatazka, Israel-Gaza eta Israel-Hamas gerra ere deitua, Ekialde Hurbileko krisi eta gerra bat da, hilabete horretako 7an hasia Gazako Zerrendatik Hamasek Israeli eraso egin zionean. Israelek kontraeraso luze eta gogor bati ekin zion Hamasen eta, oro har, Gazako palestinarren kontra bere ahalmen militar osoaz, eta Gazari setio orokorra ezarri. Israeldar oldarra Zisjordaniara eta beste eskualde mugakide batzuetara hedatu zen, AEBren babes militarraz. Nazioarteko krisi politiko handiena da Ukrainako inbasioa hasiz geroztik, eta nazioartea bi polo nagusitan banatu du.
Lehendabiziko erasoan, Hamasek 200 gatibu baino gehiago eraman zituen atzera Gazara, eta ehunka pertsona hil, ordu arteko Gaza-Israel krisietan ikusi gabea. Eraso hori 1948ko Arabiar-israeldar Gudutik de jure Israelgoa den lurraldean zuzenean jazotako lehen gatazka da.[13][14]
Israelek, kontraerasoan, Gazako palestinar biztanleriari setioa jarri zion, bertako pertsonak eta eraikinak bereizi gabe bonbardatu, era guztietako hornidura moztu, eta milioi bat pertsonaz gorako Gaza iparraldeko eremua herritarrez husteko agindu. Gerra hau hasi eta ia hilabete ondoren, Israelek Gazaren lurreko inbasio militar bati ekin dio. Haren erasoek 15.000 palestinar hil dituzte gutxienez, eta milaka zauritu eragin.
Biztanleria zibilaren kontrako Israelen eraso errepikakor, masibo eta latzek gerra krimenen eta gerrari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratzearen akusazioak erakarri dizkio estatu sionistari. NBEk bertako inoizko giza hondamendi handiena deitu dio; hainbat eragile politikok zein humanitariok «genozidiotzat» jo dute Israelen Gazako erasoa.
Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Israelgo Hamasen erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erasoaren nondik norakoak eta nahasmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urriaren 7ko ordu txikietan, Hamasek ezusteko eraso bat abiatu zuen Gazatik, ordu arte inoiz ez bezalakoa: airekoa, itsasokoa eta lurrekoa. Besteak beste, 5.000 suziritik gora jaurti zituzten Gazatik, eta dozenaka milizianok une hori baliatu zuten muga pasatu eta zenbait herriren kontrola bereganatzeko.[15] Hango hedabideen arabera, militarrak bahitu eta hil zituzten —tartean, komandanteak, Hamas erakunde politiko islamistak adierazi zuenez—, eta, denera, behin-behineko datu ofizialen arabera, gutxienez 700 israeldar hil zituzten, eta 2.200 baino gehiago zauritu. Ivan Illarramendi euskal herritarra ere hil bide zuten, Israelgo iturrien arabera.[16]
Erasoaren unean, 4.000 pertsona inguru Tribe of Nova musika jaialdia ari ziren ospatzen, Hamasek hori ez bazekien ere, Kibbutz Ra'im herria omen baitzuten begiz jota. Pentsatzen da jaialdian, Hamasko kideak ez ezik, 364 pertsona hil zirela, haietako "ehunka batzuk" bertaratutako DFIren helikopterotik bereizi gabe jendartera tirokatu ondoren.[17]
Bestalde, aldameneko Be'eri kibbutzean, Yasmin Portat-ek, kibbutzetako erasoetatik bizirik ateratako kolonoak, urriaren 15ean adierazi zuen bertaratutako israeldar indar militarrek zibil ugari hil zituztela, «dudarik gabe». Denen kontra bereizketarik gabe jo omen zuten, Hamasko kideek zibil horiek gatibu hartu eta gero, eta gaineratu zuen ere bahitzaileek gizalegez tratatu zituztela.[18][19] Israelgo estatu irratiak biktimaren lekukotza zentsuratu zuen.[20] Beste testigu israeldar batek ere adierazi zuenez, kibbutz horretako gatibuak bizirik zeuden urriaren 9an, harik eta DFIk bahitzaileak eta gatibuak denak hil zituen arte, tokia kontrolpean hartzearen ordainetan: 112 pertsona, orotara.[20]
Israeldar bahituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamasen urri erdialdeko adierazpen baten arabera, erakundeak 250 israeldar hartu zituen gatibu.[21] Jihad Islamikoa ere oldarraldira batu zen —baieztatu zuen 30 lagun zituela bahituta—, «batailaren» parte dela ziurtatuta. Hori ikusirik, Israelgo armadak gerra egoera deklaratu zuen.[15] Hamaseko Khaleed Meshalek eta beste erakunde palestinar batzuek Israelen preso dauden 6.000 preso askatzea ezarri zuen gatibuak askatzeko baldintzatzat.[22]
Gaza aldameneko Israelgo hamabi herritako milaka pertsona ebakuatu zituzten, eta militar israeldarrek alimaleko mobilizazioa agindu zuten, 300.000 erreserbista armadarekin bat egitera deituz. Urriaren 25erako, Hamasek gatibu banaka batzuk askatu zituen. Haietako bat, 85 urteko Yocheved Lifshitz, kritiko agertu zen Israelgo Gobernuarekin, eta bahitzaileen tratu ona nabarmendu.[23] Bi egunetara, Hamasek jakinarazi zuen bere 50 gatibu israeldar hilik zirela, israeldar bonbardaketen ondorioz, adierazi zutenez.[24]
Erasoen kudeaketari buruzko israeldarren iritzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Behatzaile batzuek gertaera horiek hirugarren intifada palestinar baten hasiera direla aipatu zuten.[oh 1] Urriaren 20an argitaratu inkesta baten arabera, israeldarren % 80k uste zuten Netanyahu presidenteak bere gain hartu behar zuela erantzukizun publikoa urriaren 7ko defentsa akatsengatik.[26] Izan ere, The New York Times egunkariaren arabera, Israelgo inteligentziak hilabeteak lehenago ezagutzen zuen Hamas erasoak prestatzen ari zela, baina ezikusia egin zion aukera horri, errealista ez zela iritzita.[27]
Gazaren aurkako Israelen kontraerasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazaren aurkako hasierako erreakzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazako lurralde biziki jendeztatua "aire zabaleko espetxe" gisa deskribatu dute palestinarrek eta hainbat GKEk. 2006an Gazako hauteskundeak irabazi zituenetik, Hamasen kontrolpean dago lurraldea. 2007an Israelek lurreko, aireko eta itsasoko itxiera inposatu zuenetik, urteak dira zerrendako herritarren egoera humanitarioa larria dela. Blokeo hori okupazio mota bat da, nazioarteko zuzenbidearen arabera.[28]
Israeli eraso egin eta berehala, Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak "mendeku latza" agindu zuen Hamasen kontra.[29] Israelek munduko armada ahaltsuenetako bat du, 2.200 tanke baino gehiagoz osatua eta 169.500 militar aktiborekin, eta urteko 3.800 milioi dolarreko AEBren babesaz.[6] Hamasek indar militar nabarmen txikiagoa du, ekipamenduz zein pertsona kopuruz.[4]
Indar militar israeldarrek kontraeraso militar zabal bati ekin zion Hamasen erasoen ondoren, airez Gazako eraikinen kontra joz eta batzuk erabat suntsituz, tartean zirela osasun zentroak, OMEk jakinarazi zuenez. Gazako hamar milaka herritarrek beren etxeetatik ihes egin zuten.[30]
Gazaren setioa eta bonbardaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gazari setio gogor bat iragarri zuen, erabateko blokeoa, lurraldeari eta bertako herritarrei janari, ur, elektrizitate eta gas hornidura moztuz.[31] Urriaren 12an, Israelgo Gobernuko Energia ministro Israel Katzek adierazi zuen Gazaren setioari eutsiko ziola Hamasek bahitutako israeldarrak askatu arte. NBEk adierazi zuen une horretan 650.000 palestinarrek ur eskasia jasaten zutela.[32]
Israelgo agintariek, gainera, agindu bat helarazi zieten Gazako palestinarrei: 24 ordu Gazako Zerrendaren iparraldea husteko, israeldar lur inbasio militar handi bat hasi baino lehen. Israelgo armadak terrorismoaren konplizetzat hartu zuen bertan geratutako edonor.[33] Eremu horretan, 1,1 milioi pertsona bizi dira.[34] Urriaren 11rako, 300.000 soldadu inguru prestatu ziren Gazaren atarian.[6]
Gazaren kontrako Israelen erasoaren unetik, urriaren 13rako, 338.000 pertsonatik gora lekualdatu ziren lurralde zerrenda horretan,[35] baina egun batzuk geroago, jada 1.000.000tik gora ziren.[8] Gatazka zehatz hau hasi aurretik, dena den, 3.000 palestinarrek baino gehiagok utzi bide zituzten beren bizilekuak.[36] Palestinar hildakoak 680tik gora ziren Hamasen erasoa hasi eta bi egunera, Gazako osasun ministroaren arabera;[30] urriaren 17rako, berriz, Israelek Gazako 3.000 pertsonatik gora hil zituen gatazka hasi zenetik, eta 12.500 pertsonatik gora zauritu, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.
Gazan hildakoen herenak adingabeak ziren, Save the Children erakundearen arabera,[37] urriaren 20 arte 1.500 haur inguru Israelen bonbardaketetan, Al-Jazeeraren arabera.[38] Urriaren 14an, Israelek Gaza iparraldeko ospitaleak jo-puntuan jarri zituen, 2.000 pazientetik gorako 22 ospitale husteko agindua emanez, Osasunaren Munduko Erakundeak gogor gaitzetsi zuenez.[39]


Al-Ahli Arabi ospitaleak hustua izateko Israelen hainbat ohartarazpen jaso zituen.[40] Israelen bonbardaketen artean, urriaren 17an, leherketa batek Zerrendako iparraldeko Al-Ahli Arabi ospitala partzialki suntsitu zuen, barruan ehunka pertsona zituela. 500 pertsonatik gora hil ziren haren ondorioz, eta ehunka zauritu. Israeli egotzi izan zitzaion bonbardaketa, Israelek hori ukatu egin zuen arren, eta Jihad Islamikoari leporatu.[41]
Israelen zela, Biden AEBko presidenteak, berriz, sinesgarritasuna eta babesa eman zizkion Israeli.[42] Urriaren 19rako, Israelek 250 ospitale bonbardatu zituen. Une horretan Rafahko pasabidea, Egiptoren eta Gazaren arteko mugan, nazioarteko giza laguntza iristeko bide bakarra zen. Gainera, milaka palestinar bertan pilatu ziren ihesi hura noiz gurutzatuko, baina Israelek eta Hamasek ez zuten hori irekitzeko su eten bat adosteko asmorik agertu.[41]
Gazako Israelen lehorreko inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urriaren 14an, Netanyahuk agindu zuen Israelek Gaza airez, lehorrez eta itsasoz inbadituko zuela.[43] Esperotako lehorreko interbentzio militarra, ordea, atzeratzen joan zen. Urriaren 26rako, Israelen tankeak Gaza iparraldeari erasotzen hasi ziren, bertan sartu-irtenak eginez,[43] lehorreko inbasio militar handia prestatzera bideratua.[44]
Urriaren hondarrean, Israelek areagotu zituen lehorren interbentzio militarrak, eta Gazako komunikazio guztiak eten, telekomunikaziokoak barne, laguntza humanitarioko erakundeei ere eragin ziena.[44] Hartara, israeldar agintariek bigarren fasea deitu zutenari ekin zioten, «Hamasen gobernu egiturak eta gaitasun militarrak desegiteko eta bahituak askatzeko»[45]. Urriaren 29ean, Gazako lehorreko inbasio handiaren ondoren, Israelek bertan Hamasik gabeko ordena erabat berria ezarriko zuela adierazi zuen. «Gaza ez da inoiz itzuliko izan dena izatera», Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallanten esanetan.[46]
Gazako zibilen hilketa masiboaz gain, Israelek Zerrendako palestinarren artean gosete eta gaitza zabaltzen joatea erabaki zuen.[47] Ataka horretan, egun berean, milaka herritarrek, horien artean asko desplazatuak, NBEren UNRWA agentziako eraikinetan indarrez sartu, eta irina zein bestelako elikagaiak eraman zituzten. Elikagai horiek Rafahtik kamioietan sartutako laguntza humanitarioa zen.[48][49] Azaro hasieran, Israelen bonbardaketek sarraskia eragin zuten Jabaliako errefuxiatu esparruaren kontrako erasoan, gutxienez 400 pertsona inguru.[50] Azaro hasieran, Gaza-Egiptoren arteko Rafahko muga ireki zitzaien zauritu eta herritar batzuei, eta hiritartasun bikoitzeko palestinarrei.[51]
Azaroaren 3an, Israelgo indar armatuek al-Xifa Ospitaletik Rafah-ko mugara zauritu larriak zeramatzan anbulantzia konboi bat bonbardatu zuten; aldi berean, ikastetxeak, meskitak eta ospitaleak bonbardatu zituen, ihesi zihoazen herritarren aterpe aizun bilakatuak, hala nola al-Fakhoora ikastetxea, Jabaliako errefuxiatu esparruan.[52] Israelek segurtatu ohi du bere erasoen ituan Hamasen instalazio militarrak eta ezkutalekuak daudela, eta erakunde horrek ezkutu gisa baliatzen dituela leku horiek, zehazki al-Xifa Ospitalearen azpian, "baita NBEren egoitzak ere".[53][54]
Netanyahuk eta Yoav Gallant Israelgo defentsa ministroak adierazi zuten azaroaren 6an Israelen tropek Gaza Hiria estu inguratu zutela, eta haren barnean sartu zirela. Hartara, Gazako Zerrenda bitan zatiturik geratu zen.[55] Gainera, lau orduko epea eman zieten inguratutako eremu horretan zeuden zibilei, bertatik atera zitezen.[56] Israelek, era horretan, hiria hustu nahi zuen.[57] Israelgo Defentsa Indarrak pozik agertu ziren, adieraziz israeldar aire erasoek Hamasko dozenaka buruzagi hil zituztela,[58] horien artean Hamasko bigarren buruzagi gorena.[59]
Lehorreko israeldar indar militarrak Gaza Hirira sartu ahala, kale borrokak areagotu egin ziren. Azaroaren 14rako, ospitale bakarra geratzen zen funtzionamenduan Gaza osoan, eta Israeldarrek jo-mugan jarri zuten.[60] Une horretan, Al-Xifa Ospitalea bihurtu zen borroken erdigune, eta israeldar aire misilek inguruetan eztanda egin zuten. Ekipamendu eta horniduraren faltaz, 40 paziente hil ziren bertan.[61] Ospitaleko langileek aditzera eman zutenez, azaroaren 15erako israeldarrak ospitalera sartu ziren tiroka, kaosa eta etsipena zabalduz bertako 650 paziente eta aterpetutako 5.000-7.000 zibilen artean.[62][63] Israeldarrek ur eta oxigeno hoditeria leherrarazi ondoren, ospitaletik bertan aterpetuak "egarriz hiltzen" ari zirela ohartarazi zuten.[64] Israeldar indarrek abeletxeak suntsitu zituzten, eta gosetea Gazako herritarren kezka nagusi bilakatu zen,[65] prezioak hirukoiztuz.[66] Azaroaren 17an, gosete arriskua berehalakoa zen, NBEk adierazi zuenez.[67] Indar israeldarrek babesleku izendatutako eraikinak eta eremuak bonbardatzen jarraitu zuten; azaroaren 18an, NBEren ikastetxe bati eraso egin zioten, hamarnaka hildako eraginez, asko haurrak eta emakumeak.[68]
Azaroaren 24an, 96 orduko pausa humanitario bat hasi zen Gazan, Egipto, Qatar eta Estatu Batuen bitartekaritzaz.[69] Pausa horretan, adostu zen palestinar-israeldar gatibuen elkartrukea egitea: Hamasek bahituta Gazara eramandakoak eta Israelek bere espetxeetan preso dituenak. Aldi horretan, hornigai eta elikagai gehiago hasi ziren sartzen Gazara Rafah-ko pasabidetik.[70] Azaroaren 27an, menia hori beste bi egunez luzatu zen. Horretarako, palestinarrek beste 50 gatibu askatzea jarri zuten baldintzatzat. Horien trukean egunean 30 preso palestinar espetxetik irteteko eskatu zuen Hamasek. Hargatik, Netanyahuk adierazi zuen pausaren ostean berriz gogor joko zutela: «Gerran jarraituko dugu gure helburu guztiak bete arte: bahitutako guztiak etxera itzultzea, Hamas erabat desagertzea eta Gaza Israelentzat inoiz gehiago mehatxu bat ez izatea».[71] Argia aldizkariaren azaroaren 29ko estimazioaren arabera, Israelen erasoetan hildako palestinarren % 95 zibilak ziren, kontuan hartuz gero ordurako 20.000 palestinar hil bide zituztela.[72]
Gatazkaren zabalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Israel[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Israelgo palestinarrek askotariko zigor eta ondorioak jasan dituzte, hala nola lan kaleratzeak, jazarpenak eta atxiloketak. Palestinarren kontrako oldarra Nakba errepikatzeko arriskua benetako bihurtu du, krisi hau hasi baino lehenagotik zetozen neurriak gauzatuz edo areagotuz.[73] Gazaren aldeko elkartasun adierazpenak txikienak gogor jazarri dira, "hauspotzea" leporatuz. Horregatik atxiloturik suertatuz geroz, lanpostutik edo unibertsitatetik bota ditzakete gatibu hartutakoak. Urriaren 19an, Israelgo polizia buruak Israelgo palestinarrak Gazara deportatzeko mehatxua eman zuen, haiekin identifikatzen zirelakoan.[74]
Zisjordania[aldatu | aldatu iturburu kodea]
PAN Palestinako Aginte Nazionalak kudeatzen du Zisjordania, eta lur palestinarra da, berez. Halere, urteotan gero eta kokagune judu gehiago eraiki dituzte Zisjordanian, eta aurrerantzean ere hala jarraitzeko asmoa dute.[71] Hamasen urriaren 7ko erasoen ondoren, arreta guztia Gazara bideratzen zen bezala, aldi berean israeldar indarrek 31 palestinar hil zituzten bakarrik astebetean.[75] Urriaren 25ean, israeldar indarrek Nabluseko alde zaharra bonbardatu zuten eta, gero, soldaduek eraso egin zuten, droneak lagun zituztela. Ilargi Gorria erakundeak 25 palestinar artatu zituen; hiru hilik suertatu ziren, eta bost larri zauriturik. Israelek aipatu zuen Lehoiaren ezkutalekua daraman talde armatu bat israeldarrei erasoak egiten ari zitzaiela. PAN Palestinako Aginte Nazionalak Nazio Batuen Erakundeari eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeei eskatu zien «berehala» esku hartzeko Palestinan, «okupazio indarrak herritarren aurka misilekin eta droneekin egiten ari diren erasoak geldiarazteko».[76]
Azaroaren 27an, Israelgo Finantza ministro Bezalel Smotrichek iragarri zuen aurrekontuen zati handiago bat bideratuko zutela Zisjordanian kokagune juduen eraikuntza sustatzera. PANek erabaki hori salatu zuen: «Bi estaturen konponbidearen aurkako urrats bat gehiago da hori».[71] Azaroaren amaieran Gazako lehendabiziko pausa humanitarioa gertatu arren, Zisjordanian israeldar erasoek, sarekadek eta hilketek bere horretan jarraitu zuten. Azaroaren 27an bertan, Israelek 56 palestinar eraman zituen atxilo.[71]

Nazioarteko diplomazia eta interbentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Nazioarteko agintari politikoen erantzuna eta interbentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europar Batasunak eta Estatu Batuek erabat kondenatu zuten urriaren 7-8ko Hamasen erasoa.[77] Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak babes osoa adierazi dio Israeli, "bere burua defendatzeko betebeharra" duela aipatuz.[36] Urriaren 13an, gatazka hasi eta bost egunera, Ursula von der Leyenek eta Roberta Metsolak, Europar Batasuneko erakunde nagusietako buruek, Israelera bidaiatu zuten Hamasen erasoen biktimekin elkartasuna adieraztera.
Lloyd Austin Estatu Batuetako defentsa idazkariak, bitartean, bonbak eta munizioa eskaini zituen. Bitartean, Antony Blinken AEBko estatu idazkaria Mahmud Abbas Palestinako presidentearekin ere bildu zen; adierazi zuenez, "Hamasek ez du palestinar herria ordezkatzen".[78] Atzerriko agintari horiek guztiek Hamas eta haren ekintzak terrorismoa zirela nabarmendu zuten, betiere.[30] AEBren eta haien europar aliatuen kezka nagusia gerraren bigarren astean Israelek Gazan laguntza humanitarioa onartzea bihurtu zen, eta urriaren 18an Joe Biden AEBko presidenteak iragarri zuen Israelek hori onartu zuela, laguntza Egiptotik hornituz.[40]
Gazaren setioaren gorenean, Bidenek AEBren inoizko diru laguntza handienetako bat agindu zion Israeli, 14.300 milioi dolarrekoa, misil eta aire defentsa, finantzamendu militar eta enbaxadetarako, besteak beste.[79] Gainera, AEBk gerra hegazkinak eta bi hegazkin-ontzi igorri zituen Mediterraneo ekialdera, azken bi ontzi horiek AEBren armadako handienak, Israeli babesa erakusteko eta hari Iranek edo/eta Hezbolak erasoa egitea Irani eragozteko, CNN AEBko albisteen korporazioaren arabera.[80] Iranek, bere aldetik, azaroaren 2an, Israelekin harreman diplomatiko oro eteteko deia egin zien herrialde musulmanei.[81]
Gaza iparraldea jendez husteko Israelen aginduaz, Josep Borrell Europar Batasuneko atzerri politikako buruak adierazi zuen Gazako milioi bat pertsona husteko agindua ezinezkoa zela eta, ildo beretik, NBEren arabera, Israelen bonbardaketen aurrean, «Gazan ez dago toki segururik zibilentzat».[82][43] Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak rol nabarmena hartu zuen gatazkan, eta onartezintzat jo zuen Gaza iparraldea husteko agindua, oinarrizko giza eskubideen kontrakotzat. Vladimir Putinek gaitzetsi egin zuen Gazaren lur inbasio baten aukera, eta erabat onartezintzat jo eragin lezakeen biktima zibilen kopurua, gogora ekarriz, halaber, Leningradeko setioa (1941-1944); Israelgo agintarien eta Hamasen arteko berehalako bitartekaritza erreklamatu zuen.[82]
Urriaren erdialdean, nazioarteko Bakearen aldeko Kairoko Goi-bilera egin zen Egipton, Israel-Gaza gerraren inguruko konponbideak bilatzeko eta gatazka Ekialde Hurbileko beste lekuetara hedatzeko. Bertan, ez zuen Israelek parte hartu, ezta Iranek ere. Egiptoko Abdel Fatah al-Sisi presidenteak «hondamendi humanitariorako» bide orri batera deitu zuen, eta Israeli "bere burua kontrolatzera". Gainera, palestinarrak Egiptoko Sinai penintsulara lekualdatzearen kontra agertu zen, Israelen kontrako base bihurtuko zelakoan.
Azaroaren amaieran, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eta Alexander De Croo Belgikakoak Israelera bidaia egin zuten, eta Netanyahurekin elkartu. Espainiakoak aurrez aurre adierazi zion Israelgo buruzagi nagusiari Israel-Palestina bi estatuen aldeko soluzioaren aldekoa zela eta, Hamas eta Hamasen ekintzak gaitzetsi ez ezik, palestinar zibilen "hildako kopuruak jasanezinak" zirela. Horrek, gero, Israelen haserrea piztu zuen, europarrek "terroristak babesten" dituztelakoan; krisi diplomatiko bat sortu zuen.[83][84]
Erantzun humanitarioa eta nazioarteko erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tentsioa NBEra heldu zen erakundeko Antonio Guterres presidenteak berehalako su-etenera deitu zuenean, eta gogora ekarri ere «nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa gordina» eta Palestinaren hamarkadetako "okupazio itogarria". Israelek gogor erantzun zion NBEren egoitzan, haren dimisioa eskatu zuen, eta gehitu NBEren ordezkariei bisa eragotziko ziela.[85][86][87] Luze gabe, urriaren 27an, NBEren Batzar Nagusiak berehalako eta premiazko su-eten eskaera ez-loteslea onartu zuen, AEBk eta Israelek kontra bozkatu arren.[88][89][90] Europar Batasuneko herrialdeek, elkarrekin hala adostuta, abstentziora jo zuten.[91]
Elikagaiak eta erregaiak kamioietan sartu izan dituzte Gazako herritarren ataka larriaren aringarri. Hala ere, azaroaren 18 arte, oso kopuru urritan sartu dira, beharrizanen aldean. Gerra baino lehen, 500 kamioik gurutzatzen zuten muga egunero; urriaren 21etik, berriz, ia hilabeteko epean, 1.187 kamioi sartu ziren soilik.[92]
Gerra krimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerrak iraun bitartean, hainbat gerra krimen erregistratu dira, nazioarteko zuzenbidearen arabera tipifikatuak. Zibilen hilketa indiskriminatua da horietako bat, baita ikastetxeei eta ospitaleei eraso egitea ere. Urri erdialdean, NBEk adierazi zuen Gazakoa «inoiz ez bezalako giza hondamendia» zela.[93] Palestinako Defentsa Zibileko bozeramaile Mahmoud Basalek nabarmendu zuenez, «Honelako sarraskirik ez da izan gure historian. Aurreko gerretan triskantzak izan ditugu, baina hau genozidio baten parekoa da».[94][95]
Jan Egeland diplomazialariak eta Osloko bake akordioen eragiletako batek, ; gerra Gazako herritarrez ari zela, estu hartu zuen Israel, eta gerra krimentzat jo du populazio jakin bat mugiaraztea, Genevako konbentzioen arabera.[96] L. Moreno Ocampo Nazioarteko Gorte Penaleko fiskal ohiak genozidiotzat jo du biztanleria zibilaren gaineko bonbardaketa, genozidioa prebenitzeko obligazioa nabarmendu du, baita gerra honen zentzugabekeria ere.[97]
Nazioarteko zuzenbidearen hausturari buruzko beste akusazio larri bat arma gisa fosforo zuria baliatzea izan da. Israelek substantzia toxiko kiskalgarri hori erabili omen du Gazako herritarren eta Libanoren kontra,[98] bertako zein nazioarteko giza eskubideen aldeko eta bestelako hainbat eragilek salatu dutenez.[99][100][101][102] 2009-2011n jada Israelek fosforo zuria baliatu zuen Gazako herritarren kontra.[103][104][105] Israelek ezarritako setioaren ondorioz, Gazako haurren eritasun tasa % 70ekoa zen gerra baino lehen, baina Israelen bonbardaketen ondorioz % 90 areagotu zen. Elikagaiak nabarmen urritu ziren. Giza Eskubideen Euro Mediterraneoko Taldeak, besteak beste, herritarrekin gosete gerra egitea leporatu dio Israeli.[106]
Protestak eta elkartasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urriaren 7an Hamasek Israeli eraso egin zionetik, askotariko protestak eta elkartasun ekitaldiak antolatu dira munduan. Protestak Israelen zein Palestinaren aldekoak izan dira, baina gerrak aurrera egin ahala eta Al-Ahli Arabi ospitala leherrarazi ondoren, areagotu dira munduan Israelen bonbardaketak salatzeko protestak, batez ere Ekialde Hurbilean, baina baita Europan eta Estatu Batuetan, bertako buruzagi politikoen kontra, Israel babestearren. Hainbat ahotsek garbiketa etnikoa salatu dute.[107]
Parisen, milaka bildu ziren urriaren 22an, baita 19an ere, agintariek debekatu zutena.[108] Pariseko prefetaren arabera, «Palestinaren aldeko ekitaldiak debekatzeko arrazoia ez [zen] politikoa, morala baizik». Madrilen, Bartzelonan eta Zaragozan, milaka pertsona atera ziren kalera, «genozidioaren» kontra.[109] Kontrako aldean, urriaren amaieran, Espainiako hiriburuko udalak Ohorezko Domina esleitu zion Israeli; alkateak adierazi zuen ezin dela onartu Israelen eta Hamasen arteko "ekidistantziarik".[110] Alemaniako alderdi politiko nagusiek, ezkertiarrek ere bai, hala palestinar nola palestinarren aldeko adierazpenak eragotzi dituzte, "Israelen kontrako izua" eta "terrorismoa" babesten dutelakoan.[111]
Urriaren 19an, Washingtonen, protestari juduak Kapitoliora sartu ziren, "Ez nire izenean" goiburu harturik, Israelek Gazaren kontra zeraman kanpaina militarraren kontra; ehunka protestari atxilotu zituzten.[112] Urriaren 28an, New Yorkeko Grand Central geltokian, "palestinarren genozidioa amaitzearen" aldeko juduek eta atxikitako beste protestari batzuek elkarretaratzea egin zuten berehalako su-etena eta bakea erreklamatzeko; poliziak ehunka atxilotu zituen.[113] Kontrako aldean, urriaren 26an, Meta korporazioak Gazako irudiak plazaratzen zituen jarraitzaile ugariko palestinarren aldeko Instagrameko kontu bat itxi zuen, adieraziz "segurtasuna kolokan" jartzen zuela.[114] Iranen, berriz, milaka atera izan dira kalera Gazako hilketengatik eta AEBren zein Israelen kontra protestan.[115]
Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herrian, manifestazio ugari egin dira, besteak beste Iruñean, Donostian, Bilbon edo Baionan. Urriaren 19an, Baionan 120 pertsona elkarretaratu ziren, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren deiari erantzunez. Herriko etxe aitzinean antolatua zuten bilkura debekatu du suprefeturak, eta poliziak plaza hartu zuen.[116] Urriaren 27an, halaber, prefeturak Palestinaren aldeko Mauleko eta Baionako manifestazio bana debekatu zituen[117]. Dena den, antolatzaileek 27ko Mauleko protesta[118] eta 28ko Baionakoa[119] mantentzea erabaki zuten eta biak egin ziren presentzia polizial nabarmenarekin.

Donostian, milaka herritarrek elkartasuna adierazi zioten Palestinari urriaren 21ean egindako manifestazio nazionalean.[120] Hainbat pertsonaia ezagunek sinatutako Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deitu zuen manifestazioa eta Gazako «genozidioa» eteteko eta Palestinaren kontrako «okupazioa» bukatzeko eskatu zuten.[121] Egun berean, Real Sociedad eta Osasunaren arteko futbol partidan, zaleek ehunka Palestinako bandera atera zituzten harmailetan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren debekuari aurre eginez.[122] Donostian, Ertzaintzak PSEren Prim kaleko egoitzaren aurreko protestarien kontra kargatu zuen, zaurituak eraginez, elkarretaratzearen GKS erakundeko deitzaileek segurtatu zutenez.[123]
Iruñean, hainbat manifestazio eta elkarretaratze egin ziren urrian Israelen erasoaren eta «genozidioaren» kontra.[124][125][126] Urriaren 28an milaka herritar bildu zituen beste manifestazio nazional bat egin zen Bilbon «Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida" lelopean, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatuta.[127][128] Azaroaren 7an, hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek elkarretaratzeak deitu zituzten udaletxeen aurrean, eta milaka pertsona bildu ziren Gazaren kontrako Israelen erasoaren eta genozidioaren aurka.[129]
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Lehen eta bigarren intifaden ostean.[25]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Qassam Brigades announces control of 'Erez Crossing'. 7 October 2023 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 7 October 2023) (Noiz kontsultatua: 7 October 2023).
- ↑ (Ingelesez) Israel Army Fires Artillery at Lebanon as Hezbollah Claims Attack. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 8 October 2023) (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
- ↑ «Al-Qassam fighters engage IOF on seven fronts outside Gaza: Statement» Al Mayadeen English 8 October 2023 (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
- ↑ a b c d e f g h «En 5 minutos - ¿Qué armamento tienen Israel y Hamás?» France 24 2023-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ Kusovac, Zoran. (25 October 2023). «Analysis: Why hasn’t Israel launched a ground invasion of Gaza yet?» Al-Jazeera (Noiz kontsultatua: 28 October 2023).>
- ↑ a b c d e f g h (Ingelesez) AJLabs. «How big is Israel’s military and how much funding does it get from the US?» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ a b c d e f g h «Israel-Gaza war in maps and charts: Live Tracker» Al-Jazeera (Noiz kontsultatua: 11 November 2023).
- ↑ a b (Ingelesez) Latest: Occupied Palestinian Territory/Israel. artxibatua (artxibatze data: 19 October 2023). Errorea: «
|artxibo-data=
» zehazten baduzu «|artxibo-url=
» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 19 October 2023). - ↑ At least 7 Nepali injured, 17 held captive by Hamas in Israel. 7 October 2023 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 7 October 2023) (Noiz kontsultatua: 7 October 2023).
- ↑ (Ingelesez) 2 Thais killed, 8 injured, 11 kidnapped in Hamas attack on Israel. (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
- ↑ Two Thais killed in Israel-Gaza violence, says Thailand PM. 8 October 2023.
- ↑ https://en.antaranews.com/news/295563/indonesias-mer-c-condemns-israeli-strikes-killing-its-staff-in-gaza
- ↑ (Ingelesez) Beauchamp, Zack. (7 October 2023). «Why did Hamas invade Israel?» Vox.
- ↑ (Ingelesez) Erlanger, Steven. (7 October 2023). «An Attack From Gaza and an Israeli Declaration of War. Now What?» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ a b Ostolaza, Ander Perez Zala-Julen Otaegi Leonet- Paulo. (2023-10-08). «Israelgo Armadak Hamasek atzo hartutako eremu gehienak berreskuratu ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
- ↑ Berria. (2023-11-08). «Urriaren 7tik Israelen desagertuta zegoen euskal herritarraren gorpua aurkitu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detrás del ataque de Hamás al festival Tribe Of Nova: Israel admite que mató a civiles» El Financiero 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Yasmin Porat, superviviente israelí del derramamiento de sangre en el kibutz Beri: "eliminaron a todos, incluidos los rehenes" en el fuego cruzado» Tercera Información (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ (Ingelesez) «Israel settler: ‘Israel forces killed hostages, not Hamas’» The Middle East Monitor.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) La entrevista censurada por la radio estatal israelí a Yasmín Porat, sobreviviente del ataque del 7 de octubre al Kibbutz Be’eri. 2023-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Izenik_gabekoa_2-20231105093837
izeneko erreferentziarako - ↑ (Ingelesez) «Hamas seeks Palestinian prisoners' release, calls non-Israeli captives 'guests'» Reuters 2023-10-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ Berria. (2023-10-25). «Israelgo Gobernuaren kontra mintzatu da Hamasek askaturiko bahituriko bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hamás asegura que unos 50 rehenes han muerto por los bombardeos israelíes» RTVE.es 2023-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ https://indianexpress.com/article/explained/explained-global/third-intifada-hamas-israel-escalation-8972498/
- ↑ (Ingelesez) Bachner, Michael. «Poll: 80% of Israelis say Netanyahu must take public responsibility for Oct. 7 failures» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ (Frantsesez) «Le « New York Times » affirme que le renseignement israélien savait que le Hamas préparait une attaque inédite» Le Monde.fr 2023-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ Zala, Ander Perez. (2023-10-15). «Gaza: gerrak eta pobreziak hartua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ (Ingelesez) «Israel's Netanyahu vows 'mighty vengeance' against Hamas» Reuters 2023-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ a b c (Ingelesez) Sullivan, Helen; Chao-Fong, Léonie; Bayer, Lili; Belam, Martin; Doherty, Ben; Chao-Fong, Helen Sullivan (now); Léonie; Doherty (earlier), Ben. (2023-10-10). «Netanyahu says Israel’s siege ‘just getting started’ – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ (Ingelesez) «Israel announces ‘total’ blockade on Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ Beloki, Mikel Elkoroberezibar. (2023-10-12). «Israelek esan du Gazaren setioari eutsiko diola, Hamasek bahituak askatzen ez dituen bitartean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Azcoiti, Javier Biosca. (2023-10-22). «Israel intensifica los bombardeos y advierte: "Quien no se vaya al sur puede ser identificado como cómplice de terrorismo"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ (Ingelesez) «Netanyahu says Israeli bombardment of Gaza 'only the beginning'» France 24 2023-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ «Israelek dio blokeoak jarraituko duela Hamasek bahituak askatu arte» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ a b (Ingelesez) Sullivan, Helen; Chao-Fong, Léonie; Belam, Martin; Holmes, Oliver; Chao-Fong, Helen Sullivan (now); Léonie; Holmes (earlier), Oliver. (2023-10-11). «Biden says Israel ‘has a duty to respond’ to attacks – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
- ↑ Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-19). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian child in shock after surviving Israeli attack in Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
- ↑ Press, Europa. (2023-10-14). «La OMS condena la orden de evacuación israelí de 22 hospitales y 2.000 pacientes del norte de Gaza» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
- ↑ a b «Bidenek iragarri du Gazara laguntza humanitarioa sartzea onartu duela Israelek» EITB 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
- ↑ a b Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-19). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ Ostolaza, Maddi Iztueta Olano-Paulo. (2023-10-19). «Bidenek Israelen bertsioa hobetsi du: «Badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ a b c Garmendia, Ander Perez Zala-Jon Ordoñez. (2023-10-30). «Israelgo armadak sartu-irten bat egin du Gazan, lurrez, inbasioa «prestatzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ a b «Israelek erasoak areagotu ditu Gazan, lurrez eta airez, eta bertako komunikazio guztiak eten» EITB 2023-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Mackenzie, James; Lubell, Maayan. (2023-10-28). «Israel launches Gaza war's second phase with ground operation, Netanyahu says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- ↑ Otamendi, Gorka Berasategi. (2023-10-30). «EZTANDAREN AURREKO KALE ITSUAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ (Ingelesez) «Amid mass killing of Gaza civilians, Israel wages a war of starvation and disease - occupied Palestinian territory | ReliefWeb» reliefweb.int 2023-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-29). «Miles de personas asaltan los almacenes de UNRWA en Gaza para conseguir alimentos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Tétrault-Farber, Gabrielle. (2023-10-29). «Gazans break into aid centres, taking flour and supplies, UN says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
- ↑ «Gazatik ateratzeko aukera ireki dute atzerritarrentzako eta herritartasun bikoitza dutenentzako» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ Rada, Iñaut Matauko. (2023-11-01). «Gazako zauritu eta atzerritar batzuk Rafahko pasabidetik ateratzen hasi dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- ↑ (Ingelesez) «Israel ramps up attacks in Gaza, striking schools, hospitals and mosques» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «Israel says these photos show how Hamas places weapons in and near U.N. facilities in Gaza, including schools - CBS News» www.cbsnews.com 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2023-11-10). «Varios hospitales de Gaza sufren nuevos ataques israelíes, según las autoridades locales» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ Otamendi, Gorka Berasategi. (2023-11-10). «Israelgo armadak bitan zatitu du Gaza, eta inguratuta dauka hiriburua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «Israel-Hamas war: what we know on day 33» The Guardian 2023-11-08 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ «Israelek jendez hustu nahi du Gazako iparraldea eta, bereziki, Gaza hiria» EITB 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Burke, Jason. (2023-11-08). «Israeli airstrikes on Gaza have killed dozens of Hamas commanders, says IDF» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Al-Mughrabi, Nidal; Williams, Dan; Al-Mughrabi, Nidal. (2023-11-01). «Israel says new strike on Gaza refugee camp kills second Hamas leader, first evacuees reach Egypt» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «NBEko Segurtasun Kontseiluak adostasuna lortu eta 'pausa humanitarioak' eskatu ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ «NBEko Segurtasun Kontseiluak adostasuna lortu eta 'pausa humanitarioak' eskatu ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ «NBEko Segurtasun Kontseiluak adostasuna lortu eta 'pausa humanitarioak' eskatu ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Patients at Gaza’s largest hospital ‘screaming from thirst’ as water runs out» The Independent 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Patients at Gaza’s largest hospital ‘screaming from thirst’ as water runs out» The Independent 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Israel-Palestina: Un nuevo ataque a una escuela refugio de la ONU causa decenas de muertos, entre ellos muchos niños | Noticias ONU» news.un.org 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Ingelesez) Amer, Ruwaida. «Gaza’s food is running out amid Israel’s ‘war of starvation’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- ↑ (Ingelesez) Fulton, Adam; Chao-Fong, Léonie; Luscombe, Richard; Mackay, Hamish; Ambrose, Tom; Banfield-Nwachi, Mabel; Sullivan, Helen; Chao-Fong, Adam Fulton (now); Léonie et al.. (2023-11-18). «Israeli forces ‘determined to advance’, says military – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Israel-Palestina: Un nuevo ataque a una escuela refugio de la ONU causa decenas de muertos, entre ellos muchos niños | Noticias ONU» news.un.org 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Ingelesez) «Gaza: Start of truce feeds hopes for respite, access to people in need | UN News» news.un.org 2023-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «UN delivers more aid into Gaza on first day of humanitarian pause | UN News» news.un.org 2023-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ a b c d «Israel eta Hamas Gazako menia luzatzeko prest daude» Berria 2023-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ «Su etenaren ondoren, 100 palestinarretik gora hil ditu jada Israelek» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ (Ingelesez) Kadan, Mohamad. «Palestinians in Israel also face a Nakba» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
- ↑ (Ingelesez) Tahhan, Linah Alsaafin,Zena Al. «One month of Israel’s war: What’s happening to Palestinians outside Gaza?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pita, Antonio. (2023-10-13). «La violencia se extiende a Cisjordania» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ «Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil eta 22 zauritu ditu Zisjordanian» Berria 2022-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Occidente expresa su apoyo incondicional a Israel» euronews 2023-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
- ↑ (Ingelesez) «Von der Leyen and Metsola arrive in Israel in show of solidarity» euronews 2023-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ (Ingelesez) «The White House is asking for almost $106 billion for Israel, Ukraine and the border» npr.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jimenez, Gonzalo. (2023-10-15). «Estados Unidos envía un segundo grupo de ataque con portaaviones y aviones de combate al mar Mediterráno» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
- ↑ «Su etena hasi zenetik, Israelek atxilotu dituen palestinarrak gehiago dira askatu dituenak baino» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ a b (Ingelesez) «Netanyahu says Israeli bombardment of Gaza 'only the beginning'» France 24 2023-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ (Ingelesez) Jones, Sam. (2023-11-23). «Number of Palestinians killed is ‘truly unbearable’, says Spanish PM» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «Israel in diplomatic dispute with Spain and Belgium over Gaza bombardment» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ Susaeta, Igor. (2023-10-26). «Israelek jopuntuan jarri du NBE» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
- ↑ (Ingelesez) Carroll, Rory. (2023-10-24). «UN’s António Guterres calls for immediate ceasefire to end ‘epic suffering’ in Gaza» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Ingelesez) «UN chief says ‘clear violations of international humanitarian law’ in Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Ingelesez) «United Nations votes overwhelmingly in favour of humanitarian truce in Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ (Ingelesez) «UN General Assembly adopts Gaza resolution calling for immediate and sustained ‘humanitarian truce’ | UN News» news.un.org 2023-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ «Israelek lurrez eta airez egindako erasoak areagotu ditu Gazan, eta bertako komunikazio guztiak eten» EITB 2023-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ «Unión Europea pide corredores y pausas humanitarias en Gaza, pero se abstiene de llamar al cese el fuego» France 24 2023-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ (Ingelesez) Amer, Ruwaida. «Gaza’s food is running out amid Israel’s ‘war of starvation’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- ↑ «"Inoiz ez bezalako giza hondamendia" Gazan, Nazio Batuen arabera» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-18). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «World leaders attend Cairo peace summit to ‘de-escalate’ Israel-Hamas war» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ Lartzanguren, Edu. (2023-10-14). «Milioi bat gazatar mugitzeko agindua betetzea «guztiz ezinezkoa» dela esan du Bruselak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2023-10-18). «Guerra de Israel y Hamás en Gaza, en directo: última hora del conflicto y balance de muertos tras el ataque a un hospital» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ (Ingelesez) Lodhi, Areesha. (2023-10-13). «What is the white phosphorus that Israel is accused of using in Gaza?» Al-Jazeera.
- ↑ (Ingelesez) «Evidence of Israel's unlawful use of white phosphorus in southern Lebanon as cross-border hostilities escalate» Amnesty International 2023-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Israel: White Phosphorus Used in Gaza, Lebanon | Human Rights Watch. 2023-10-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Wintour, Patrick. (2023-10-13). «Israel denies using white phosphorus munitions in Gaza» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «Doctors without Borders surgeon recounts Israel's phosphorus bomb attacks on civilians in Gaza» www.radiohc.cu (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Lodhi, Areesha. «What is the white phosphorus that Israel is accused of using in Gaza?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «Erasoen pean, kameraren atzean» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ «Israelgo Gobernuak aitortu du fosforo zuria erabili zuela Gazan» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Amer, Ruwaida. «Gaza’s food is running out amid Israel’s ‘war of starvation’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- ↑ (Ingelesez) «‘This is genocide, not war’: Gaza destruction sparks protests across world» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ (Frantsesez) «A Paris, une foule propalestinienne se rassemble « pour la paix »» Le Monde.fr 2023-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2023-10-21). «Miles de personas claman contra el "genocidio" del pueblo palestino» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) EP. (2023-10-31). «Almeida defiende que Israel merece "reconocimiento" por parte de Madrid: "Es la única democracia en esa zona"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-03). «Berlín otorga carta blanca a Tel Aviv en su guerra contra Palestina» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Tait, Robert. (2023-10-19). «Hundreds arrested as US Jews protest against Israel’s Gaza assault» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ (Ingelesez) «'Never Again for Anyone': Jewish Protesters Demanding Gaza Cease-Fire Arrested in Grand Central Station» www.commondreams.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ (Ingelesez) Farah, Hibaq; reporter, Hibaq Farah UK technology. (2023-10-26). «Pro-Palestinian Instagram account locked by Meta for ‘security reasons’» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ (Ingelesez) «Thousands rally across Iran to protest Gaza deaths, slam Israel and US» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ Beloki, Ekhi Erremundegi. (2023-10-22). «Debekuaren gainetik, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ Beloki, Ekhi Erremundegi. (2023-10-28). «Palestinaren aldeko bi manifestazio debekatu ditu prefeturak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
- ↑ «Suprefetak ezarri debekuaren gainetik, Palestinar herriak jasaten duen sarraskiaren kontrako elgarretaratzea egin dute Maulen. Presentzia poliziala handia da.» X (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- ↑ «300 pertsona bildu dira Baionan Palestinaren aldeko manifestaldian. Prefeturak debekatu zuen gaurko mobilizazioa, eta hainbat pertsona identifikatu dituzte geltoki inguruan, martxa abiatu aitzin. Azkenean karriketan barna egin dute manifestaldia. #PalestinaLibre» X (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- ↑ «Ekinklik Argazkiak - Llamamiento a la solución de la masacre de Gaza, desde Euskal Herria a la comunidad internacional.» ekinklik.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ Beloki, Mikel Elkoroberezibar. (2023-10-22). «Elkartasun oldeak gainezka egin du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ Uralde, Jon Ordoñez Garmendia-Pettan. (2023-10-22). «Realaren eta Osasunaren zaleek Palestinako dozenaka bandera atera dituzte harmailetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-04). «Porrazos y disparos de la Ertzaintza en una protesta por Palestina ante el PSE en Donostia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ «Ekinklik Argazkiak - Tengo un sueño...Un día Palestina será libre. Concentración en Iruñea.» ekinklik.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ «Ekinklik Argazkiak - Exigen en Iruñea la paralización del genocidio contra el pueblo palestino.» ekinklik.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ «Ekinklik Argazkiak - Concentración en Iruñea de apoyo al pueblo palestino.» ekinklik.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ Rada, Iñaut Matauko. (2023-10-29). «Milaka pertsonak Israel Gazan egiten ari den «genozidioa» gaitzetsi dute Bilbon» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- ↑ «Ekinklik Argazkiak - Denuncia masiva de la masacre de Gaza en las calles de Bilbao» ekinklik.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-07). «Gernika-Palestina extiende la movilización por el fin del ataque israelí a Gaza» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).