Al-Shati kanpamentua

Koordenatuak: 31°31′56″N 34°26′43″E / 31.532197°N 34.445394°E / 31.532197; 34.445394
Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Shati kanpamentua
Iheslarien esparrua
Administrazioa
Occupied territoryGazako lur zerrenda
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaGazako Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak31°31′56″N 34°26′43″E / 31.532197°N 34.445394°E / 31.532197; 34.445394
Map
Azalera0.727 km²
Demografia
Biztanleria78.800 (2011)
Dentsitatea108.390,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1949
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Arrandegiak Al-Shatin.

Al-Shatiko errefuxiatu-kanpamentua (arabieraz: مخيّم الشاطئ‎, baita ere eta Hondartza kanpamentu gisa ezaguna, Gazako Zerrendaren iparraldean dagoen errefuxiatu palestinarren kanpamentua da, Gazako Gobernazioaren Mediterraneoko kostaldearen parean, eta zehazkiago Gazako hirian. Kanpamentuaren azalera osoa 0,727 kilometro karratukoa baino ez da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Shati kanpamentua 1948an sortu zen, Jaffa, Lod eta Beersheba hirietatik eta inguruko herri eta herrixketatik ihesi zihoazen 23.000 palestinar ingururentzat, Nakban bitartean.

1971n, Israelgo agintariek, segurtasun-arrazoiengatik errepideak zabaltzeko, 2.000 etxebizitza baino gehiago eraitsi zituzten. 8.000 errefuxiatuk kanpalekua utzi behar izan zuten Sheikh Radwan hirigintza-proiektura bidean, Gaza hirian.[2]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren (PCBS) arabera, Al-Shatik 87.158 biztanle zituen 2006. urtearen erdialdean, eta Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) 82.009 errefuxiatu erregistratu zituen 2013ko maiatzean. Al-Shati Gazako Zerrendako hirugarren errefuxiatu-kanpamenturik handiena da, eta munduko biztanle gehien dituen eremuetako bat.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko iraila baino lehen, Israelek Gazako Zerrendaren blokeoa ezarri zuenean Bigarren Intifadaren ondorioz, Al-Shatiko langile gehienak peoiak ziren Israelen edo nekazaritzan lan egiten zuten. Gaur egun, errefuxiatu batzuek joskintzako lantegi eta tailerretan lan egiten dute. Kanpamentuko 2.453 familietatik asko, bizibide gisa, arrantzaren mende daude. Hala ere, Israelgo itsas armadak kostaldetik 6 itsas miliatara arrantzatzeko ezarri duen debekuak bizibide asko suntsitu eta pobrezia areagotu du.[3]

Al-Shati pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]