Edukira joan

Nakba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nakba
Irudi
Motagertaera historiko
gertaera historiko
garai historikoa
kontzeptu
kanporatze
EgunNakba Day (en) Itzuli
Data1948
KokalekuPalestinako Britainiar Mandatua
HelburuPalestinian right of return (en) Itzuli
KausaPalestina erdibitzeko Nazio Batuen Plana
Arabiar–israeldar gatazka
Honen ondorioaPalestinar iheslariak
Kronologia
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Osatzen dute

Nakba[oh 1] (arabieraz: النكبة, "hondamena") edo palestinar exodoa (arabieraz: الهجرة الفلسطينية, al-Hijra al-Filasteeniya) sionistek Palestinako arabiarren aurka egindako garbiketa etnikoa da,[1][2][3][4][5][6] palestinarrak bortxaz lekualdatuz eta palestinarrei lurrak, jabetzak eta ondasunak kenduz egina; bai eta palestinarrei beren kultura, nortasuna, eskubide politikoak eta nazio aspirazioak galaraziz ere.[2][7][8][9][10] Nakba terminoarekin izendatzen dira bai 1948ko gerran Palestinako Britainiar Mandatuan gertatutakoak, bai Israelek palestinarren aurka etengabe egindako jazarpen eta lekualdatzea.[11][12][8][9][13] Oro har, palestinar gizartearen haustura eta palestinar iheslarien eta haien ondorengoen itzulera eskubidearen ukatzea hartzen ditu barne.[14][15][16][17]

Palestinako Britainiar Mandatuaren gerra zibilean (1947-1948) eta 1948ko Arabiar-israeldar Gerran zehar 700.000 palestinar baino gehiagok bere etxetik egotzi zituzten, edo ihes egitera behartu. Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) 711.000 palestinarrek ihes egin behar izan zutela dio.[18] Errefuxiatuen ondorengoak kontuan hartuta, egun lau milioi inguru dira.[19][20] Garbiketa etniko horrek arabiar–israeldar gatazkaren auzi nagusietariko bat sortu zuen.

NBEren esanetan, adiera hertsian, 700.000 horietatik heren bat (100.000 Libanon, 60.000 Sirian, 70.000 Transjordanian, 7.000 Egipton eta 4.000 Iraken) baino ez dira «errefuxiatuak». Gazako Zerrendara joan ziren 190.000 eta Zisjordaniara joan ziren 280.000 palestinarrak «tokialdatuak» baitira. Harrezkero, errefuxiatuen estatusak eta aldarrikatzen duten itzultzeko eskubideak erabat sumindu dute eskualdeko politika.

Urtero, maiatzaren 15ean palestinarrek, Israelgo Estatuaren sorreraren egun berean, Nakba eguna (arabieraz: يوم النكبة, yawm al-nakba) ospatzen dute, garbiketa etniko hori ahantz ez dadin.[21]

  1. «Nakba», Berriaren Estilo Liburua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Sabbagh-Khoury, Areej. (2023-08-22). Colonizing Palestine: The Zionist Left and the Making of the Palestinian Nakba. Stanford University Press ISBN 978-1-5036-3629-3. (kontsulta data: 2025-05-30).
  2. 1 2 (Ingelesez) Abu-Laban, Yasmeen; Bakan, Abigail B.. (2022). «Anti-Palestinian Racism and Racial Gaslighting» The Political Quarterly 93 (3): 508–516.  doi:10.1111/1467-923X.13166. ISSN 1467-923X. (kontsulta data: 2025-05-30).
  3. (Ingelesez) Manna, Adel. (2022-08-09). «Nakba and Survival» Nakba and Survival  doi:10.1525/luminos.129. (kontsulta data: 2025-05-30).
  4. (Ingelesez) Pappe, Ilan. (2022-05-12). A History of Modern Palestine. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-24416-9. (kontsulta data: 2025-05-30).
  5. (Ingelesez) Jr, Marouf Hasian. (2019-06-21). Debates on Colonial Genocide in the 21st Century. Springer ISBN 978-3-030-21278-0. (kontsulta data: 2025-05-30).
  6. (Ingelesez) Khalidi, Rashid. (2020-01-28). The Hundred Years' War on Palestine: A History of Settler Colonialism and Resistance, 1917–2017. Metropolitan Books ISBN 978-1-62779-854-9. (kontsulta data: 2025-05-30).
  7. (Ingelesez) Manna, Adel. (2022-08-09). «Nakba and Survival» Nakba and Survival  doi:10.1525/luminos.129/. (kontsulta data: 2025-05-30).
  8. 1 2 (Ingelesez) Khalidi, Rashid. (2020-01-28). The Hundred Years' War on Palestine: A History of Settler Colonialism and Resistance, 1917–2017. Metropolitan Books ISBN 978-1-62779-854-9. (kontsulta data: 2025-05-30).
  9. 1 2 (Ingelesez) Ginsburg, Shai; Land, Martin; Boyarin, Jonathan. (2018-12-04). Jews and the Ends of Theory. Fordham Univ Press ISBN 978-0-8232-8201-2. (kontsulta data: 2025-05-30).
  10. (Ingelesez) Nashef, Hania. (2018-10-30). Palestinian Culture and the Nakba: Bearing Witness. Routledge ISBN 978-1-351-38749-1. (kontsulta data: 2025-05-30).
  11. (Ingelesez) Gross, Matthias; McGoey, Linsey. (2022-06-27). Routledge International Handbook of Ignorance Studies. Taylor & Francis ISBN 978-1-000-58206-2. (kontsulta data: 2025-05-30).
  12. (Ingelesez) Pappé, Ilan. (2021-11-12). «Everyday Evil in Palestine: The View from Lucifer’s Hill» Janus Unbound: Journal of Critical Studies 1 (1): 70–82.  doi:10.2021/ju.v1i1.2319. ISSN 2564-2154. (kontsulta data: 2025-05-30).
  13. (Ingelesez) Bashir, Bashir; Goldberg, Amos. (2018-11-13). The Holocaust and the Nakba: A New Grammar of Trauma and History. Columbia University Press ISBN 978-0-231-54448-1. (kontsulta data: 2025-05-30).
  14. (Ingelesez) Wittes, Tamara Cofman. (2005). How Israelis and Palestinians Negotiate: A Cross-cultural Analysis of the Oslo Peace Process. US Institute of Peace Press ISBN 978-1-929223-64-0. (kontsulta data: 2025-05-30).
  15. (Ingelesez) Masalha, Nur. (2012-08-09). The Palestine Nakba: Decolonising History, Narrating the Subaltern, Reclaiming Memory. Zed Books Ltd. ISBN 978-1-84813-973-2. (kontsulta data: 2025-05-30).
  16. (Ingelesez) Sa'di, Ahmad H.; Abu-Lughod, Lila. (2007). Nakba: Palestine, 1948, and the Claims of Memory. Columbia University Press ISBN 978-0-231-13579-5. (kontsulta data: 2025-05-30).
  17. (Ingelesez) Khalidi, Rashid I.. (1992-01-01). «Observations on the Right of Return» Journal of Palestine Studies 21 (2): 29–40.  doi:10.2307/2537217. ISSN 0377-919X. (kontsulta data: 2025-05-30).
  18. (Ingelesez) NBE. (1951-08-23). General Progress Report and Supplementary Report of the United Nations Conciliation Commission for Palestine. .
  19. (Ingelesez) NBEk 2005ean egindako zenbatespena.
  20. Etaio, Iñaki; Jauregui, Patri. (2014-05-15). «Palestina: Nakba oroimenean» Berria.
  21. «Israelgo Estatuaren sorrera gogoratuko dute gaur milaka palestinarrek» Berria 2010-05-15.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]