Alain Tanner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alain Tanner
Alain Tanner répondant à André S. Labarthe à la Cinémathèque française.JPG
Bizitza
Jaiotza Geneva1929ko abenduaren 6a (87 urte)
Herrialdea  Suitza
Hezkuntza
Heziketa Genevako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
alemana
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoigilea eta zinema ekoizlea
IMDb nm0849609
www.alaintanner.ch

Alain Tanner (Geneva, 1929ko abenduaren 6a) suitzar zinemagilea da. Ekonomia-ikasketak egin ondoren, Britainia Handira joan zen zineman lan egitera. Zuzendari-laguntzaile gisa lan egin zuen Frantzian eta Suitzan. Suitzako zinemagileen elkartea sortu zuen eta telebistako saio asko egin zituen. 1968an, Charles mort ou vif filma egin zuen, eta lehen saria eman zioten Locarnoko zinemaldian. Film hura suitzar zinema berriaren abiapuntutzat hartu izan da. Beste film aipagarri batzuk: La salamandre (1971), Retour d´Afrique (1973), Le milieu du monde (1974), Jonas qui aura 25 ans en l´an 2000 (1976) Messidor (1978), Dans la ville blanche (1983), Une flamme dans mon coeur (1986), La Vallée fantôme (1987), La femme de Rose Hill (1989), L'homme qui a perdu son ombre (1991), Le journal de Lady M (1993), Les hommes du port (1995), Requiem (1998), Jonas et Lila, à demain (1999), Fleurs de sang (2002), Paul s'en va (2004).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Tanner Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Suitza
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.