Alba Planas
Alba Planas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 2000ko irailaren 10a (24 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Enplegatzailea(k) | Amazon Video Mediaset España Starz |
|
Alba Planas Menchén (Madril, 2000ko irailaren 10a) madrildar aktorea da. Ezaguna egin zen Skam España telesailean Eva Vázquez Villanueva pertsonaia egin zuenean. Aurretik, 2017an, Centro médico telesailean agertu zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alba 7 urterekin hasi zen interpretazio eskolak ematen, arte eszenikoen eskola ezberdinetan trebatuz.
Altore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interpretazioaren munduan egin zituen lehen urratsak antzerkian paper txikiak eta Julio Medemek zuzendutako El árbol de la sangre filma izan ziren. Bertan, Ursula Corberó edo Álvaro Cervantes aktoreekin filmatu zuen.[2][3]
Gero, nerabe askoren artean aukeratu zuten Evaren papera egiteko Skam España telesailean. Telesail horretan Eva Vazquez Villanueva pertsonaia izan zen, protagonista nagusia telesailaren lehen denboraldian, eta ondorengo denboraldietan ere protagonista izan zen, 2020an telesaila bukatu zen arte.[3] Eva Skam-en egiten zuen lanarekin jarraitzearekin batera, hainbat film laburren protagonista izan zen. 2020an Nacho G. Velillaren Por los pelos film luzean hartu zuen parte eta Arnedon filmatutako Umbra telesailean.[4][5]
2021ean, Starzen Espainiako lehen telesail originalean jardun zuen: Express, Maggie Civantos eta Kiti Mánverrekin batera.[6] Urte bereko maiatzean, Prime Videok eta Mediaset Españak ekoitzitako Días mejores telesaileko zerrendaburua izan zen, eta, bertan, Graciren papera egin zuen.[7]
2023ko udan, Prime Videok Paula Ortizek zuzendutako La virgen roja film luzearen protagonista izango zela zabaldu zuen, Hildegart Rodríguez Carballeiraren bizitzaren inguruan, pertsonaia nagusiaren papera eginez Najwa Nimri, Aixa Villagrán, Patrick Criado eta Pepe Viyuelarekin batera.[8]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Kanala | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2017 | Centro médico | Eguzkia | EET | kapitulu 1 |
2018-2020 | Skam España | Eva Vazquez Villanueva | Movistar+ | 38 kapitulu |
2022-2023 | Express | Gus Valera Vazquez | Starzplay | 16 kapitulu |
2022-2023 | Días mejores | Graci | Prime Video | 18 kapitulu |
Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2018 | El árbol de la sangre | Rebeca (14 urte) | Julio Medem |
2022 | Por los pelos | Aitana | Nacho G. Velilla |
2024 | La virgen roja | Hildegart Rodríguez Carballeira | Paula Ortiz |
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Lana | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2018 | Canasta | Aurora | Gracia Querejeta |
2019 | La confianza de mi cabeza entre tus muslos | Lola | Miguel Carreras |
2020 | 16 | Laura | Ana Lambarri |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «‘SKAM España’: Así son Alba Planas y Tomy Aguilera (Eva y Jorge)» Fuera de series.
- ↑ «Alba Planas (“Skam España”), una estrella emergente» The Citizen.
- ↑ a b Preestreno de ‘El Árbol de la Sangre’ en los Cines Capitol. .
- ↑ «Concluye en Estambul el rodaje de 'Por los pelos. Una historia de autoestima', la nueva película de Nacho G. Velilla» Atresmedia.
- ↑ «‘Umbra’ graba en Arnedo con Alba Planas como protagonista» nuevecuatrouno.
- ↑ Arranca el rodaje de ‘Express’, la primera serie española de Starzplay. Cine con Ñ 16 de marzo de 2021.
- ↑ Amazon y Mediaset ya graban 'El día menos pensado', una dramedia protagonizada por Blanca Portillo. Formula TV 27 de mayo de 2021.
- ↑ «Najwa Nimri y Alba Planas protagonizarán la "Hildegart" de Paula Ortiz» La Vanguardia 2023-06-14.