Najwa Nimri
| Najwa Nimri | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Najwa Nimri Urrutikoetxea |
| Jaiotza | Iruñea, 1972ko otsailaren 14a (53 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Daniel Calparsoro |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara arabiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, aktorea, zinema aktorea eta musikagilea |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Najwajean (en) |
| Genero artistikoa | trip hopa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Najwa Nimri Urrutikoetxea (Iruñea, 1972ko otsailaren 14a - ), Najwa Nimri izenaz ezaguna, aktore eta kantaria da.
Ama Iruñekoa du, eta aita, jordaniarra. Neba bat, neba-erdi bat eta bi ahizpa-erdi ditu. Haren izenak arabieraz estasia esan nahi du. Iruñean jaioa, txikia zenean familia Bilboko Santutxu auzora joan zen bizitzera. 1995ean Salto al vacio[1] filmaren errodajean Daniel Calparsoro zinema zuzendaria ezagutu zuen. Harekin ezkonduta egon zen 1995etik 2000ra bitartean. Haien semea Teo Nabil 2004an jaio zen eta aitaren deitura ezkutuan mantendu du. Gaur egun, José Mendes Vieira bikotekidea du.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore lanetan hasi aurretik, Najwa Nimrik soul musika kantatzen zuen Respect taldean[2] eta jazza Clan Club taldean[3]. Geroago, Carlos Jeanekin batera, Najwajean taldea sortu zuen[4]. Talde horrekin No Blood (1998)[5], Selection (2002)[6], Ten Years After (2007)[7] eta Till It Breaks (2008)[8] albumak argitaratu zituen, Asfalto[9], Guerreros[10] eta 20 centímetros[11] filmetako soinu bandak grabatzeaz gain. No Blood diskoak RTVEren Versión Española programaren sintonia Dead for you[12] single ezaguna du.
2010ean atera zuen salmentara El último primate[13] bakarkako lehen diskoa, Alfonso Pérezen ekoizpena, Najwa bera eta Raúl Santosen kolaborazioarekin.[2] 2012an, bakarkako estudio album berri bat argitaratu zuen, Donde rugen los volcanes izenburupean. Bertan, Raúl Santosen parte-hartzea izan zuen berriz ere, eta kantariak musika estilo elektroniko minimalista eta iragan akustikokoarekin jo zuen berriro. Albumeko kanta guztiak gaztelaniaz daude. Urte bereko apirilaren amaieran, Najwak disko horren bideoklipa kaleratu zuen, Lanzarote uhartean grabatutako lehen singlea, Virgili Juberoren zuzendaritzapean. 2014an argitaratu zuen Rat Race izeneko azken lana. Diskoak dantza egiteko moduko musika elektronikoko hamar pieza ditu, Matias Eisen eta Didi Gutmanekin batera sortutakoak.
Najwajean taldearekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Diskoa | Zerrendetan | Salmentak |
|---|---|---|---|
| 2008 | Till it breaks | 16.a | -- |
| 2002 | Selection | 108.a | 3.000 |
| 2002 | Guerreros (BSO) | 88.a | 4.100 |
| 2000 | Asfalto (BSO) | 175.a | 1.200 |
| 1998 | No Blood | 80.a | 4.500 |
| Guztira | 12.800 |
Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Diskoa | Zerrendetan | Salmentak |
|---|---|---|---|
| 2006 | Walkabout | 10.a | 50.000 |
| 2003 | Mayday | 48.a | 21.000 |
| 2001 | Carefully | 76.a | 7.100 |
| Guztira | 90.900 |
Aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen lanean. Casting batean Daniel Calparsoro ezagutu zuen, eta hark bere lehen film luzea interpretatzeko aukera eman zion: Salto al vacio[1]. Ordutik, ibilbide luzea egin du zineman eta telebistan. Abre los ojos[14], Los amantes del círculo polar[15], Lucía y el sexo[16], También la lluvia[17], El árbol de la sangre[18] eta La virgen roja [19]filmetan parte hartu du. La casa de papel[20], Vis a vis[21] eta Sagrada familia[22] telesailetan egindako paperengatik egin zen ospetsu nazioartean.
Bere aktore lanagatik, bi Zilarrezko Fotograma, bi Ondas Sari, Platino Sari bat, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean Ohorezko Galburua eta Sitgeseko Zinemaldian Ohorezko Sari Nagusia irabazi ditu, besteak beste.[23]
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Seriea | Pertsonaia | Telebista katea edo plataforma | Atalak |
|---|---|---|---|---|
| 2015 – 2019 | Vis a vis | Zulema Zahir | Antena 3 (2015–2016) FOX Espainia (2018–2019) |
40 atal |
| 2019 – | La casa de papel | Alicia Sierra Montes | Netflix | 16 atal |
| 2020 | Vis a vis: El oasis | Zulema Zahir | FOX Espinia | 8 atal |
| 2023 | 30 monedas [24] | HBO Max | 2. denboraldia
8 atal |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Salto al vacío (1995). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Iñiguez, Fernando. (1996-07-06). «Respect hace sonar el calor del nuevo 'soul' español» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ «CLAN CLUB - EnlaceFunk Shop» enlacefunk.com (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Najwajean - SUEÑOS MUSICALES. (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - No Blood. 1998 (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - Selection. 2002 (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - 10 Years After. 2007 (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - Till It Breaks. 2008 (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Asfalto (2000). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guerreros (2002). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20 centímetros (2005). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «Dead for you» open.spotify.com (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Najwa - El Último Primate. 2010 (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Abre los ojos (1997). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los amantes del círculo polar (1998). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lucía y el sexo (2001). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ Even the Rain (2010) - IMDb. (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) El árbol de la sangre (2018). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) La virgen roja (2024). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) La casa de papel (Serie de TV) (2017). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vis a vis (Serie de TV) (2015). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sagrada familia (Serie de TV) (2022). (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Najwa Nimri - Principales premios personales» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Garay, Jon. (2023-07-11). «Primer 'teaser' de la segunda temporada de '30 monedas'» El Correo (kontsulta data: 2023-07-14).