Albert Bandura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Albert Bandura
Albert Bandura Psychologist.jpg
Bizitza
Jaiotza Mundare1925eko abenduaren 4a (92 urte)
Herrialdea  Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
University of Iowa
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak psikologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Psychological Association

Albert Bandura (Mundare, 1925eko abenduaren 4a) kanadar psikologoa da.

1949an Columbia Britainiarreko Unibertsitatean graduatu ondoren, Psikologia Klinikoko ikasketak egin zituen Iowako Unibertsitatean; gero, Wichita eta Stanfordera joan zen.Unibersitateko irakaslea Standforden.

Psikologia Kognitiboaren aita, konduktismoatik haratago jaon zen barruko prozesu kognitiboei garrantzia emanez.. Ikaskuntza sozialaren arloko garrantzi handiko teorizatzailea eta esperimentatzailea da eta Bere ustez umeek behaketaren bidez ikasten dute, behatu eta gero imitatu egiten dituzte besteen portaerak. Horretarako ereduak prestigiodunak izan behar dira.

Ikaskuntza bikarioari buruz hitz egin zuen ere, bere ustez askotan guk behatutako eredu baten jokaeren ondorioen arabera errepikatuko dugu ikusitako ala ez. Hau da, nik behatutako ereduaren jokaerak sarituta badira, nik berak egindakoa errepikatuko dut, joakera hauek zigortuta badira, ez ditut erreoikatuko berak egindako.

Haurren munduko erasoen zergatiek ikertu zituen Muñeco boboren esperimentuan, batez ere. Datu ugari eskaini ditu beste ikerlarien argudioak ezeztatzeko: autore hauen arabera, haurren erasoek barruko emozio eta indarren adierazpen patologikoa direla eta, gainerako aukerek porrot egitean, erasotzaileak berak nahi duena lortzeko bidea direla. Aurre egin zien, halaber, frustrazioaren eta erasoen artean lotura bat zegoela uste zuten psikologoei, Dollarren eta Millerren teoriei. Berak uste zuen oldarkortasunaren jatorria behaketa eta imitazioan zegoela.

Idazlan garrantzitsuenak hauek ditu: Handbook of Socialization Theory and Research (1969, Sozializazio teoria eta ikerketen gidaliburua), The Control of Aggression (1973, Erasoaren kontrola), Aggression: A Social Learning Analysis (1973, Erasoa: ikasbide sozialetik eginiko analisia), Social Learning Theory (1977, Ikasbide sozialari buruzko teoria) eta Social Foundations of Thought and Action (1985, Pentsamenduaren eta ekintzaren oinarri sozialak).

Gaur egun bizirik dagoen psikologorik garrantzitsiuenetakoa bezala hartuta dago eta eragin handia izan du.Europa eta Amerikako unibersitate askotako doctor honoris causa tituloa jaso du: Berlin, Leiden,Salamanca, Indiana y Roma.

Ikaskuntza sozialaren teoria barruan modelaketari buruz hitz egin zuen. Bere ustez ikskuntza prozesuan fase batzuk daude:

-lehengo eredua behar da, eta honen jokaeretan arreta jarri behar da.

-gero oroimena behar da gero errepikatuko duguna gogoratzeko.

-orduan errepikapena edo imitazioa dator

-baina errepikapena motibatzeko garrantzitsuak dira emango diren errefuertzoak.

Bere iritziz, faktore pertsonalek (sinesmenak, itxaropenak, jarrerak eta jakintzak), ingurumenak (baliabideak, ekintzen ondorioak eta baldintza fisikoak) eta jokabideak (norberaren jarduerak, hautaketak eta ahozko adierazpenak) elkarri eragiten diote nortasuna osatzeko. Jokabidea eta inguruneko elkareragin horri elkarrekiko determinismo bataiatu zion.

Autoregulazioa eta autokontrol terapia.

Bere Ikaskuntza sozialaren printzipioak terapian erabili zituen, autoregulazioa edo autokontrol izeneko terapian.Gure jokaera aldatu dezakegu gure buruari emandako sari eta zigorren bidez. terapia honek 3 pauso ditu: autobehaketa, planing eta autorefuertzoa. Autobehaketan pertsonak fijatu behar da ze egoeretan ematen da aldatu nahi duen jokaera desegokia eta taula baten apuntatu behar dira datuak.Gero planing bat egin behar du dituen helburuak zehazteko eta bilatzeko ingurune egokiena nahi duen emaitza lortzeko. Plan hau martxan ipintzeko autokontratu idatzi bat egin behar da; hor zehaztuko da gure burua saritu behar dugula lortu nahi dugun jokaera abiarazten dugunean, eta zigortu behar dugula gure burua lortzen ez dugunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]