Albert Demangeon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Albert Demangeon
Albert Demangeon.jpg
Bizitza
Jaiotza Cormeilles1872ko ekainaren  13a
Herrialdea  Frantzia
 Suedia
Heriotza Paris1940ko uztailaren  25a (68 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Pariseko Letren Fakultatea doctorate Itzuli
Hezkuntza-maila Agregation of history and geographya Itzuli
doctoratea Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak geografoa eta professeur des universitésa Itzuli
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) University of Lille Itzuli
École normale supérieure
Pariseko Letren Fakultatea
École normale supérieure de jeunes filles Itzuli

Albert Demangeon (Cormeilles, Eure, 1872ko ekainaren 13a-Paris, 1940ko uztailaren 25a) frantziar geografo bat izan zen. Eskualdeetako geografia eta giza geografiaren ikerketetan egindako lan berritzaileengatik da ezaguna.

1911tik aurrera Sorbonako unibertsitatean aritu zen geografiako atalean. 1925ean geografia ekonomikoaren katedra lortzen du eta hauxe izango da bere lanbidea eta bere plaza 1940rarte, bera hil harte.

Ekonomiaren Annales aldizkariaren partaide izan zen eta Paul Vidal de la Blache izan zuen ereduetako bat bere metodologiarako. Jean Gottmann eta Pierre Vilar bere ikasleak izan ziren.

Le déclin de l'Europe liburuxkan (1920) (euskaraz "Europaren gainbehera"), Europaren nagusitasunaren amaiera aurreikusi zuen.

Lucien Febvrerekin batera, Le Rhin. Problèmes d'histoire et d'économie (1935) idatzi zuen.

« Amaitu berri den Gerra Handiaren ondorioez pentsatzean (...), baten batek galde diezaioke bere buruari ea Europaren izarra itzaltzen ari den, eta ea gatazkak ez ote duen haren gainbehera iragartzen duen krisi handia sortu. Gerrak makina bat gizon sarraskitu ditu (...); ondasun materialak xahutu ditu (...); lan produktiboaren besoak eta izpirituak urteetan suntsiketa basatirantz desbideratu ditu; utzikeria horrengatik etsaien ezkutuko edo lokartutako grinak piztu ditu. Ez ote dio gerrak zorigaiztoko kolpea eman Europak munduan zuen nagusitasunari?

XIX. mendearen amaieran jada, agerian jarri zen Europatik kanpoko nazio batzuen bizitasuna eta boterea: alde batetik, Amerikako Estatu Batuak, Europako odol beraz elikatuak; bestetik, esate baterako, Japonia, beste eredu batzuetan oinarritua eta bere aholkulariak dituena. Herrialde iritsi berri horiek azkar garatu dira, eta alde berean, Europako ekoizpen-gaitasuna murriztu egin da. Horrek desoreka handia sortu du haien eta gure aretan. Gerraren ondorioz, ez al da nagusitasun -eta espantsio- krisia sortu guretzat?

»
Alber Demangeon, Europaren gainbehera, 1920