Albert Kalonji

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Kalonji

Minister of Agriculture of Democratic Republic of the Congo (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHemptinne (en) Itzuli1929ko ekainaren 6a
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
HeriotzaMbuji-Mayi2015eko apirilaren 20a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, liderra eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kongoko Mugimendu Nazionala

Albert Kalonji Ditunga (Hemptinne, Belgikar Kongo, gaur egun Katende, Kongoko Errepublika Demokratikoa, 1929ko ekainaren 6a - Mbuji-Mayi, 2015eko apirilaren 20a) Kongoko politikaria izan zen. Lunga talde etnikoko burua izan zen. Patrice Lumumbaren Kongoko Mugimendu Nazionaleko kide izan zen, baina alderdiaren fakzio federalista bat sortu zuen, Kongoko Mugimendu Nazionala-Kalonji izenekoa. Kongoren independentziaren ondorengo krisian, Moïse Tshombek Katangaren independentzia aldarrikatu zuen. Kalonjik Hego Kasairen autonomia aldarrikatu zuen eta bere burua izendatu zuen buruzagi. Hego Kasai balubakoaren aberria zen eta diamantetan aberatsa. 1961eko apirilaren 12an Kalonjiren aitak Mulopwe (enperadore edo jainko-errege) izendatu zuen bere burua, eta berehala abdikatu zuen bere semearengan. Apirilaren 26an Albert Kalonjik Mulopwe titulua jaso zuen. Bere erregealdiak gutxi iraun zuen, Kongoko tropek Hego Kasai inbaditu baitzuten. Kalonji abenduaren 30ean atxilotu zuten, baina ondoren ihes egitea lortu zuen. Hego Kasai 1962ko urrian itzuli zen Kongora. Kalonji Espainia frankistan babestu zen, eta Kongora itzuli zen 1964-65 urteetan Tshombeko gobernuko ministro izateko. Berriro erbesteratu zen Mobutu boterera iritsi zenean. Ma lutte, au Kasai, pour la Verité au service de la Justice (1964) eta Congo 1960. La Sécession du Sud-Kasaï. La vérité du Mulopwe (2005). Kongon hil zen 2015ean eta Katenden lurperatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]